Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
besarkatu (besakartu), besarkatze ( besakartutze). da/du ad. (TE). Abrazar(se). Beso artian hartu, gehixenetan aiskidetasunez. Hainbeste urtian alkar ikusi ez, eta besakartu giñan bero eta lagunki. / Haxe zan bihotz-bihotzetik besakartutzia! / Aindu zan hau Frailliangana besarkatu gurarik. (Ibilt 464).  Gaur egun behintzat, besarkatu arruntagua besakartu baiño.
besarte. iz. (OEH). Espacio entre los brazos. Beso-artia, besotartia. Atoz ariñ ikusi gura badozu zer zeregintzan laga doran zure zaldun senarra bere besartetik iges eitteko. (Ibilt 474).
besatira (besatiraka). iz. (ETNO). Rehuir la carga cruzando las patas. Idi probetan, idi batek nahi bixak hankak barrurutz botatzia, zuzen juan biharrian (NA). / Entrecruzar las patas los bueyes o animales que van atados en el yugo al no poder con la carga; rehuir la carga cruzando las patas y echándose hacia fuera (ETNO). Horrek be, dana besatirakia eta holakua dake..
beso.
1 . beso. iz. (TE). Brazo. Jaungoikuan besua, alde guztietara heltzen da.
2 . beso. iz. (ETNO). Sostén de vigas, puntal. Frontalak eutsi bihar daben kargia eusten laguntzeko, frontala eta zutabian artian ipintzen dan egurra. Ik. habe, tenteko, zuraje, frontal.
besobakar. izond. (TE). Manco,-a. Irun pelotarixa, besobakarra ezagutu genduan Eibarren. Ik. besomotz.
besomotz (besamotz ) [besamotz]. izond. (TE). Manco,-a. Gerria ezkerik, besomotza dago. Ik. besobakar.  Besamotz (JSM).
besua hartu. Abusar, excederse. Hatza emon eta besua hartuta dabil larregikuetan. / Esr. Hatza emon eta besua hartu Ik. hatza emon eta besua hartu.
besua hausi. du ad. (TE). Quebrarse, romperse un brazo. Pelotan ziharduala elixataixan, besua hausi dau eta Arnobatekuanera eruan dabe.
besuetan hartu. du ad. (TE). Amadrinar; apadrinar. Aitta punteko edo ama punteko egin Auzoko andra-gizon gaztiak, ume bat besuetan hartzera urten dabe dotore-dotore. Ik. besuetako.
beste.
1 . beste. izord. (TE). Otro,-a, Los demás (pluralerako). Ez deilla, alperrik, zeu baiño besterik etorri. / Domekan eta eguenetan, zu; bestetan ni. Ik. beste bat, ostian, ostiango, ostiantzian.  Deklinau egin leike, bai mugagabian bai mugatuan (singularrian eta pluralian). Esate baterako: besterik; bestia; bestiak; bestetan eta abar.
2 . beste. izlag. (OEH). Otro,-a. Beste ezertarako gauza eztanak egiten ei dau biharra. (Zirik 103).
3 . beste. part. (TE). Tanto como; tan como. Bazara zu ni beste jate autuan. / Ai! Jakin izan baneu gaur beste. (Zirik 25).  Konparaziñuetan erabiltzen da, bardintasuna aitzen emoteko. Kualidadezko nahi kantidadezko konparaziñua izan leike.
beste bat. izord. (TE). Otro,-a. Haren ondoren, beste batzuek agertu ziran. / Ez guk, beste batzuk ein dabe oker hau. Ik. beste.  Pluralian "beste batzu(e)k" erabiltzen da "otros" esateko.
beste baten. adlag. (TE). En otra ocasión; otra vez. Beste baten, hordittuta, emaztiari eskua ezarri zetsan.
beste hainbeste. zenbtz. (TE). Otro tanto, otros tantos. Lehenguari, beste hainbeste gehittu bihar detsazu neurriratutzeko. Ik. hainbeste.
beste horrenbeste. zenbtz. (OEH). Otro tanto, lo mismo. Oin, beste alderdixakin beste horrenbeste gertauko dalakotzat nago. (Zirik 6). Ik. horrenbeste.
beste modutako. izlag. (AS). De otra calidad mucho mejor. Zeozekin konparauta, askoz hobia danian. Beste modutako egualdixa daok gaur! Ik. modu.
beste modutan. adlag. (AS). De otra manera, mucho mejor. Zeozekin konparauta, askoz hobeto danian. Enfatikua da. Lehengo denborekin konparauta, beste modutan bizi gara. Ik. modu.
besterik ez lako. izlag. (TE). Excepcional, único,-a; incomparable. Aparta. Aurtengo Sanjuanak, besterik ez lakuak, jendez eta jolasez. / Besterik ez lakua zan edertasunian hogei urte zittuanian. Ik. ez lako.
besterik ezian [besterik ezean]. adlag. (TE). A falta de ; en defecto; si no hay más. Besterik ezian, arto sikua be ona. / Besterik ezian alditxo baterako otxinduko gaittuk bahintzat. (Zirik 45). Ik. ezian.
bestian [bestean]. part. (TE). Tan como; tanto como. Harek bestian joten eban soiñua gure lagunak. Ik. bezin.  Konparaziñuetan erabiltzen da, kualidadezkuetan gehixenbat, bardintasuna aitzen emoten.
beste behin. adlag. (OEH). Otra vez; en otra ocasión. Beste behin, ba ei zan Eibarren holako gizon serixuan-serixoz grabia zan bat. (Zirik 90).
bestekalde [bestalde]. iz. (TE). El otro lado. Hogeta lau orduan zagoz gaur, abioian, munduko bestekaldian.
bestekaldera. adlag. (TE). Al otro lado; del otro lado, por otro lado. Moduzko esanguria dauka, konkretua zein abstraktua. Bestekaldera hartizu papelori, buruz behera daukazuz ba letrak. / Egixa zuk diñozuna, baiña bestekaldera be errezoiak badira.
bestekaldetik (bestaldetik). adlag. (OEH). Del otro lado, por otro lado. Baña kondiak, gozamenian eta kontentuz beteta, frailliak emon zetsan erantzun zintzuagaz, eta bestaldetik, emaztiari apur bat hasarratu eraittiagaittik, [...]. (Ibilt 469).
besteko. adlag. (OEH). Tanto como, tan como. Aiñako. Filadelfiako orkestiak besteko repertorioa zeukela. (Zirik 20). / Ez dot nik mira Atzerriko Jendiak besteko Jauneri gerria eittia. (Ibilt 478).
bestela (bestelan). lok. (TE). De otra forma, de otro modo; lo demás, si no. Ezeizu jan hori, txarra dago eta; hill eingo zara ba bestela. Ik. ostian.
bestelako (bestelango). izlag. (TE). Diferente, distinto,-a, de otro modo; singular. Beste modu batekua, desbardiña. Bestelakua hago heu, heure ipoiñegaz! / Ez dakitt hobia ala txarragua: bestelakua. / Otsuak, basurdak eta bestelango priztixok urritu ziranean. (Zirik 86).  Txarrerako edo onerako erabili leike: "bestelakua (bestelako kaskariña) zare gaur"; "bestelakua da mutilla, bihargiña".
besuetako [besoetako]. iz. (TE). Ahijado,-a. Zure aiskidia, nere besuetakua.
beta. iz. (TE). Veta, vena. Kulianda honek bétia okerretara dakar.  Artikulodun formia "Con acento prosódico en la 'e' [bétia]" (TE, 252) esaten da.
betagin [letagin]. iz. (AZ). Colmillo. Basurdiak lakotxe betagiñak zittuan berak. / Betagin bata, kili-kola daukat juan daneko astebetian. Ik. albohagin.  AZk Betagin berbia (Bc) markiakin dakar baiña ez dogu Eibarren jaso, aspaldi galdutakua dogu itxuria; JMEk jasota dauka baiña "ixa galdutzat" emonda. Eibarren hortz-hagiñetako pieza bakotxandako berbarik zabalduena hagin da; dana-dala, asko erabiltzen ez bada be, alboko hagiñeri albohagiñak esaten jakue.
betazal. iz. (TE). Párpado. Neban loguriakin, betazalak nahi ezda jausten jatazen.
betazaleko. iz. (TE). Puñada, puñetazo en el ojo. Emon zetsan betazalekuakin, juan zan lurrera.
1 . bete, betetze.
1 . bete, betetze. da/du ad. (TE). Llenar(se), colmar. Pitxar haundixa beteizu sardauagaz, egarri da ba hamen jendia. / Artoz betetako zorro bat. (Ibilt 461).
2 . bete, betetze. da/du ad. (OEH). Llevar a cabo, ejecutar; cumplir(se). Jaungoikuari eskerrak, eziñ izan eben bete euren asmo gaiztua. (Ibilt 456).
3 . bete, betetze. du ad. (TE). Dejar embarazada; embarazar(se), poner(se) en cinta. Haurdun laga. Esaten daben letz, Fraiskok andrageixa bete ei dau. / Konturatu zan hiru edo lau herrittan berdintsu esan zetsela, Lekamendiko Patxik neska gazteren bat bete ebala.
2 . bete.
1 . bete. adlag. (TE). Lleno a tope; totalmente lleno,-a. Neri ontzixa bete; horri, erdixa. / Neurrixa, bete-bete emon desta.  Esaterakuan indartzeko: bete-bete; eta holan TEk diñuanez, "Buena, llena y apretada (la medida), que dicen los notarios" (TE, 252) aitzen emoten da.
2 . bete. zenbtz. (TE). Un,-a (completo, entero). Ordubete, astebete, hillabete, urtebete. / Ordu betian errekan ibili ondoren, gauza gutxi harrapau eban. (Zirik 35).  Izatez, bat-en errealizaziño bat da, eta zeozer osua danian erabiltzen da. TEk diño denporazko berbetan erabiltzen dala -"se sufija con los nombres que denotan espacio de tiempo" (TE, 252)-, baiña edozein neurrikin erabili leike: metro bete, baso bete eta abar.
3 . bete. izond. (TE). Lleno,-a. Etxe aurreko intxaur-arbolia betia dago. / Tabernia bete jente ta kriarak gelditu barik abasto emon eziñik. (Zirik 70).
bete-bete egin. esap. (TE). Llenar(se) hasta los topes, hartarse, saciar(se). Aspaldiko partez, bete-bete ein naiz. / Gozua eritzi zetsan botikarixuak eta eiñ eban ekiñaldi on bat, bete-bete eiñ zan arte. (Ibilt 473).
bete-betian.
1 . bete-betian [bete-betean]. adlag. De lleno, plenamente, totalmente. Osorik, erabat Bete-betian asmau dozu. / Zuk diñozuna bete-betian sinisten dot.
2 . bete-betian. adlag. (TE). Por un pelo, justamente. Justu-justuan. Bete-betian librau naiz oker haundi batetik. / Bete-betian heldutzen zan bihar nebanera aldian neroian dirua.
bete-izate. iz. (OEH). Perfección. Asko ziran bete-izate haiñ dontsuari mira eiñda, baiña hala be, haiñ jasua eta begionekua izanda, ez jakolako ezagutzen ez aiskide eta ez gurakorik andrakumien artian. (Ibilt 458).
betegarri. iz. (ETNO). Relleno o leña que se añade a la carbonera, a medida que se va cociendo. Ikatza egosteko orduan, txondor edo ikaztoixa hustu ahala, gaillurreko zulotik gehitzen dan egurra. Ik. iduri, ikaztoi, illintti, txondor, subegi.
betekada (betekara). iz. (TE). Hartazgo; hartazón. Ez jata iñoiz ahaztuko, Trabakuan behiñ ein genduan betekadia. / Betekara bat eiteko asmoz, hasteko arrain-zopia eskatu dabe. (Zirik 24).