bake (pake). iz. (TE). Paz; sosiego; tranquilidad. Danak bakia ahotan, baiña gerria bihotzian. / Herri txikixetako bakian billa agertu da honuntz. / Pakia da munduan gauzarik ederrena. bakez. adlag. (TE). Pacíficamente. "Por medio de la paz" (TE, 212). Bakez irabazi eban danen borondatia. bakia hausi. esap. (TE). Romper la paz. Bakia hausten dabenak galduko dau gerria, gerrarik bada. bakiak egin [bakeak egin]. esap. (TE). Hacer las paces. "Poner término a una cuestión" (TE, 212).
Fransesak eta alemanak, bakiak ein dittue. / Gaurkuagaittik, bakiak ein dittue andra-gizonok. bakian (baketan) [bakean]. adlag. (TE). En paz. Bakian bizi mundu guztiagaz, hor Herrixak bihar leukiena. / Zaittez bakian behinguagaittik! / Hantxe, nere liburuekin, bake-bakian bizi naiz nere baten. / Baketan agertzen naiz nere lekutxuan.
/ Gaua etorri zanian, ogeratu ziran baketan senar-emaztiok. ( Ibilt 467).
Bakian erabiltzen da baketan baiño gehixago. Indartzia nahi danian repetiduta erabili leike: bake-bakian.
bakian egon. da ad. (TE). Estar en paz / tranquilo,-a; sosegarse. Ez zan bakian egon danok burrukan ipiñi arte. bakerako. izlag. (TE). Pacífico,-a. Gizon bakerakua beti. Ik. baketsu, nasai, mantso, trankil, tenplau. baketasun. iz. (TE). Paz; sosiego; tranquilidad. Hango baketasuna, hildakuen baketasuna euren esparrauan. baketsu. izond. (TE). Pacífico,-a; tranquilo,-a, apacible. Baketsuentzat izango da Jaungoikuan Erregetasuneko bizitza. / Toki baketsua zugazti hau. / Eta han eiñ eban bere zahartzaro baketsua, Jaungoikuak deittu zetsan arte. (Ibilt 490).
Ik. bakerako, nasai, mantso, trankil, tenplau. baketu, baketze ( baketutze). da/du ad. (TE). Apaciguar(se), poner paz; reconciliar(se), amigar(se). Bakiak egin edo erain; aiskidatu.
Baketu dira lehengo burrukalarixok, alkarri musturrak apurtu eta gero. / Berebiziko onduen baketu zittuan inguruok. / Ez zan izan erreza Marruekosetan tokau jakun zatixa baketutzia. / Alkatia agertu eta dana baketzia, bat izan zan. / Esan zetsan nola bere emaztia zeguan diabruak hartuta, ez kurutzak eta ez ur-bedinkatuak baketzen ebela. (Ibilt 465).
Ik. sosegau. bakillau (bakallau, makillau, makillau, makallau) [bakailao]. iz. (TE). Bacalao (Gadus morhua). Gabon eguna danetik, etxekuengana bialdu dogu morroia, bakillau bat lepuan dabela. / --Baña, ez al dakik itxasuko ura zerek gazitzen daben? --Ez. --Ezetz? [...]. Bakillauak, mutil, bakillauak! (Zirik 84).
bako [gabeko]. izlag. (TE). Carente, que no tiene, que carece. Lotsabakua, dirurik bakua, uste bakua. Ik. bage, barik, gabe. bakotx [bakoitz]. bala. iz. (TE). Bala; proyectil. Armerixako berbia da. Baliak jiran urten deixan, kañoia erreixau bihar izaten da. balantza guztiak alde ez izan. esap. (JME). No tener todas las opiniones a favor. Iritzi guztiak aldeko ez izan Ta aitzen emon biharrian nago Mateo Mujika beasaindarra danez, Bergaran balantza guztiak ez dittuala alde. balastro. iz. (NA). Balasto; piedra menuda. Agiñan probak eitteko, aurretik ba lurra ero, balastrua ero... aurreko urte batzuetan; eta gero kaltzadia. baldar. izond. (TE). Torpe; desgarbado,-a; desaliñado,-a; descuidado,-a. Gizonak baldarra urten detsa eta bizimodu argala daroie. Ik. baldres. baldin. part. (TE). Si. "Partícula que caracteriza formas del condicional" (TE, 213).
Zazpiretarako agertu baldiñ ez banaiz, ez luzeruago nere zaiñ egon. / Neregaz etorri baldin baziñaz, ez jatzun hori gertauko. Ik. ba. TEk aparteko ezer ez diñuan arren, gaur egunian behintzat eibartar petuak ez dabe erabiltzen hau berbiau.
baldres (baldras (JSM)). izond. (TE). Descuidado,-a en el vestir ; desaliñado,-a. Nahi beste diru euki arren, beti agertu zan baldresa. Ik. baldar. bale-buleka. iz. (ETNO). Al escondite (juego). Ik. ezkutatzen. Bizkaiko kostaldian be antzera esaten da. balea (balia). iz. (TE). Ballena. Itsas urriñetara urtentzen eben baleatara. / Patxiko Garratza balian lazkotxe mutilla da. (Zirik 70).
Kosta aldetik sartutako berbia dala pentsau leike; gaur egunian ez da erabiltzen Eibarren.
baleitteke (baleike) [baliteke]. 1 . baleitteke (balitxeke, baleike) [baliteke]. esap. (TE). Puede ser . Baleitteke ni etortzia okerrik ez badot. Gaur puede ser esateko, konjeturia aitzen emoteko, aittatutako forma bixak erabiltzen dira; baiña izan-en ahalezko adizki bizitzat leike erabiltzen da bakar-bakarrik, l(e)itteke zihero lexikalizauta dago.
2 . baleitteke [baliteke]. esap. (TE). ¡Que te crees tu eso!; ¡sí, ya!, ¡y un jamón!. "Frase común que tiene el mismo sentido que la castellana de: ¡Que te crees tú eso!" (TE, 213).
Baleitteke, Pistonek andriari esan zetsana.
Gaur egunian ez da holan erabiltzen, baiña baleike esaldi famaua izatia TE Eibarren bizi izan zan sasoian (edo-eta aurretik).
balientekerixa (balientekeria). iz. (OEH). Valentonada. Ezkontzia, gaztetan eitten dan balientekeria bat besterik eztala. (Zirik 125).
|
|