bazkaldu, bazkaltze ( bazkaldutze). du ad. (TE). Comer (a mediodía). Bazkaldu ondo eta gero lo-jaru bat. / Gaurkuagaittik, bazkaldutzia ein dogu behintzat. / Gure artian, arin bazkaltzia ohittutzen da. / Eibartar batzuek ziran herri txiki bateko taberna batian bazkaltzen. (Zirik 65).
bazkaloste. iz. (TE). Tiempo después de la comida del mediodía. Udako beruetan, bazkalostian loaldi txiki bat eitten dau. bazkari. iz. (TE). Comida del mediodía. Gaurko bazkarixa luzia izan dogu, aittan eguna danetik. / Datorren astian ba al hator zapatarixon bazkarira? (Zirik 52).
bazkaittara [bazkaritara]. adlag. (OEH). A comer. Bazkaittara ezpada be, gutxienez afaittara konbidauko gaittuk bahintzat. (Zirik 51).
bazkari-legia egin. esap. (TE). Comer frugalmente, informalmente; cumplir con la comida. Nahiz gauza gitxikin, bazkari-legia ein dogu behintzat. / Bazkari-legia ein dogu. baztar. 1 . baztar [bazter]. iz. (TE). Rincón, borde, margen. Baztar askotara heldutako gizona. / Beste behin be, kale baztar batian billau eban lehenagoko bezela. (Zirik 55).
baztarra guztiak. esap. (JME). Todas partes (por). Baztar guztiak. Hala esaten da, a eta guzti, arraroa badirudi be.
Berbakizun haundixak emon zittuan trabes harek eta baztarra guztietan izan ei ziran iñolazko trabesak. (Zirik 71). baztartu, baztartze ( baztartutze) [baztertu]. da/du ad. (TE). Apartar(se), arrinconar(se). Baztarrera juan, baztarrera egin edo bota. Ondo baztartuta dauke gaur Pello, lehenago harroputz galanta izan arren. / Soiñeku hori, hobeko dozu baztartzia, ez jatzu ba ondo jausten. / Haren albidadia, pelotia baztartutzia. baztartxo. iz. (OEH). Diminutivo de "Baztar", rinconcito. Baztar-en txikigarrixa.
Ostatuan sartu ziranian, baztartxo batian arpegi ezauneko bat ikusi zeben. (Zirik 10).
1 . be [ere]. 1 . be [ere]. lok. (TE). También (en afirmativas); tampoco (en negativas). Hau be, beragaz zan eta euren arteko bat da; gaiñera, euren hizketia darabill. / Horregaittik pentsatzen dot beste batzuek be, beste aldian dagozen batzuek be, nere moduan, bizi-bizi, sentidu guztiagaz, euren idealizaziñua daukela.
/ Nik lo gitxi egin dot gaur, baiña zeuk be ez dozu askorik egin.
Ik. ere. Be es la forma que ha quedado vigente en Eibar" (TE, 230).
2 . be [ere]. part. Precisamente, en realidad. Jakin be, ez zekixan askorik negoziuan barri eta behia jo eban.
/ Hartu be, hartu genduan sekulakua.
/ Esan be, esan netsazen demasak ganorabakuorri.
3 . be [ere]. part. Aunque. Erreza ez bada be, egingo dogu.
/ Milla bidar esanda be, zu zeurian, ez destazu kasurik egitten.
Esaldi konzesibuetan.
be bai [ere bai]. lok. (TE). También. Zure gurasuak be bai, hantxe ziran beste askogaz. / Millaka gizonak hil ziran eta egon ziran manifestaziñuak Espaiñia guztian eta Eibarren be bai.
Anton. be ez. be ez (bez) [ere ez]. lok. (TE). Ni; tampoco; nadie, nada, ningún. Guztiz guztiko egixa, ez guria eta ez zuena (eta zuena bez). / Iñor bez haren bestekorik pelotan.
/ Ezer bez gauza txarragorik.
/ Fusil guztia, ta harek dakazen piezen izenak eta, gitxik jakitzen jittuen; han inguruetakuak iñok be ez.
Anton. be bai. Ik. ezebez, iñobe (ez). Ezer, iñor eta iñun indartzeko be erabiltzen da, ondoren doiala: ezebez, iñobez.
2 . be. metaling. (TE). Nombre de la letra "b" del alfabeto vasco. Ez dozu ondo ein 'beia'. Artikulua hartzerakuan beia esaten da, eta ez "-e"-kin amaittutako berba gehixenen moduan (*bia).
bedan (beran). iz. (TE). Cincel estrecho y curvado para ranuras. Zizel estu-estua kanalen barruak lantzeko (ETNO). Armerixako berbia da.
Bedanakin ein biharreko zeregiñ asko ziran fresadoria agertu baiño lehen. / Batzuetan bedanakin egitten dittuk lanak. / Hori kanal barruori sakon dagok eta beranakin hartu bihar jok. 1 . bedar [belar]. 1 . bedar (belar) [belar]. iz. (TE). Hierba, pasto del ganado. Izango da denbora bat, horrek herri haundixetako kale ikusgarrixetan bedarra haziko dana, sube eta muskarren ezkutaleku izan deiñ. / Ganauandako bedar ebaten da soluan. / Nola esaten ete zan lehenago: "bedarra" ala "belarra"? / "Gaztetxuak giñala, granuja gaiztuak gu, honako hau kantatzen genduan
basarrittarren bati adarra jo nahixan: Basarrittarra, tirri-tarra, jan
bedarra ta bota puzkarra" (IL, 72).
2 . bedar [belar]. iz. (NA). Heno, hierba seca. Bedar ondua, bedar sikua.
Sapaixa da bedarra gordetzen dana. Ik. bedar lihor, bedar siku, bedar igar, bedarrondo. almorrana-bedar. iz. (ETNO). Hierba para curar hemorroides. asentzio-bedar. iz. (ETNO). Erromeruaren itxurako landara zurixka bat. Izag-ek "Flor de huerta (...) se bendecía el día de San Juan".
bedar basto. iz. (NA). Hierba insípida, hierba sin sustancia. Bedar bastua ganauak ez jok jaten. Ik. bedar takar. bedar berde. iz. (ETNO). Hierba fresca. Ondu bariko bedarra, ganauak berduratan jaten dabena.
Bedar-berdia gustora jaten dabe. bedar fin. iz. (NA). Hierba rica, sabrosa. Ganauak gustora jaten daben bedarra.
Hor zelaixan beti bedar fiña.. Ik. bedar gozo. bedar gaizto [belar gaizto]. iz. (TE). Abrojo, mala hierba. Bedar gaiztua, zailla eta gatxa soluetatik kentzen. Ik. bedar txar. bedar garratz. iz. (ETNO). Acedera (Rumex acetosa). Ik. matxingarratz. bedar gozo. iz. (NA). Hierba sabrosa, rica. Ganauak gustora jaten daben bedarra.
Hor beti bedar fiña eta gozua.. Ik. bedar fin. bedar igar. iz. (ETNO). Heno. Ik. bedar lihor, bedar siku, bedar, bedarrondo. bedar lihor. iz. (ETNO). Heno. Ik. bedar siku, bedar, bedar igar, bedarrondo. bedar meta. iz. (NA). Almiar de heno. Laster bedar-metia be etxera ekarri biharko dou. bedar sail [belar sail]. iz. (TE). Pastizal, pradera, prado. Ik. bedar zelai. bedar siku. iz. (ETNO). Heno. Bedar-sikua batzia amaittu dogu.. Ik. bedarrondo. bedar takar. iz. (NA). Hierba basta, dura. Ganauak gustora jaten ez daben bedarra.
Bedar takarra daok han! Ik. bedar basto. bedar txar. iz. (ETNO). Abrojo, mala hierba. Soluan bedar txarrak kentzen ziharduela. (Zirik 29).
Ik. bedar gaizto. bedar zelai [belar zelai]. iz. (TE). Pastizal, pradera, prado. Azurtzako bedar-zelaixan giñan, satorrak lanian ikustera juanda. "Voz construída con manifiesta redundancia" (TE, 231).
bedarra ebagi (bedarra ebai). du ad. (NA). Segar, cortar la hierba. Segiakin edo makiñiakin ebatia.
Bixar bedarra ebai bihar dou goixian goixao, eta hamarretakua ekarri! bedarra moztu. du ad. (NA). Recortar la hierba; comer las puntas de la hierba nueva. Animalixak (behi, ardi, zaldi...) jan ahala bedarra txikitzia, moztia.
Aurten be etorriko dia ardixak, bedarrak mozteko. bibedar [bibelar]. iz. (NA). Segundo corte en una temporada; segunda cosecha de hierba en una temporada. Gurian bibedarrak daozak laster. Normalian pluralian.
bronkixo-bedar. iz. (ETNO). Árnica (Chelidonium majus? / Arnica sp.?). Ik. ebagi-bedar, iodo-bedar. eskonbrera-bedar. iz. (NA). Hierba alta y dura. Aurten eskombrera-bedarra dao asko! iodo-bedar. iz. (ETNO). Celidonia (Chelidonium majus? / Arnica sp.?). Ik. ebagi-bedar, bronkixo-bedar. lasai-bedar. iz. (ETNO). Izena jaso dogu, baiña ezin izan dogu asmau zein bedarri dagokixon.
lekeittio-bedar. iz. (ETNO). Acederilla (Oxalis latifolia). Txarra da, gatxa kentzen. Hazi potolo bat daka, eta hori ez bajako kentzen, eziñ izaten da kendu. Eta ortuan? Ortuan baztar guztietan agertzen da. Eta lehenago, barriz, askoz gitxiago. / Uste dot Lekeittion beste izen bat dakala, baiña Eibarren "lekeittio-bedarra". / Hau bai bada lekeittio-bedarra! Hau bedar txarra da, oso txarra da. Hori sartzen dan lekuan ezer ez da hartzen. Hori etorri ein zan itxuria handikan, hori bedarrori hunutz, landariakin edo zeozekin, ta gero hamen ugaldu ein zan etxe batzuetan, ta hori galtzia kostau jakuen... Horrek barrua, horrek behian dana alia daka horrek! Bolak azpixan dakaz honek, behian zuztarrian... Horixe da lekeittio-bedarra esaten jakona. Nik galdu neban e? Zulua eindda lurrera, barruan eukitzen dau hazixa asko, ta etara dana, ta sua ein gaiñian, erreturia. Eurak dana erre!. Ik. txomin-bedar. menta-bedar (menda-bedar, benda-bedar). iz. (ETNO). Hierbabuena (Mentha silvestris). Ik. batana, mendafin. negu-bedar. iz. (ETNO). Hierba sembrada para invierno. Soluan eraiñ egitten dan bedar klasia.
Negu-bedarra dake sartuta han. / Ganauak danetik jaten dau, emoten jakon guztia. Emon ezkeriok, geratu bez. Oin pentsua gehixago, baiña lehen, ba, negu-bedarra, alpapia, artua be asko... eta bedarrondua. txomin-bedar. iz. (ETNO). Acederilla (Oxalis latifolia). Ik. lekeittio-bedar. 2 . bedar [mehar]. izond. (TE). Estrecho,-a, angosto,-a; tenue. Zabalera txikikua, estua.
Onerako bidia oso bedarra; txarrerakua, zabala. Anton. zabal. Ik. bedartu, estu. bedarrondo. iz. (ETNO). Heno. Ik. bedar. bedarrondo-meta. iz. (NA). Almiar de heno. Aurten ez dou ein bedarrondo-metaik, dana barruan sartu dou. bedarrondota (bedarrondokuak, bedarronduak egin). iz. (ETNO). Conjunto de trabajos referentes al heno. Bedarran biharrak: ebagi, buelta emon, lehortu, batu, pilluan gorde... Oin daukagun sasoiakin bedarrondotia ez da guretako, gaztiaguak egin deixela. Ik. egurreta, kargata, lurreta. bedartu, bedartze ( bedartutze) [mehartu]. da/du ad. (TE). Estrechar(se). Bedar edo bedarrago bihurtu; estu edo estuago bihurtu. Hesixak jartziakin, zerbaitt bedartu ein dogu sailla. / Zuk diñozuna da, lehengo bide bedarra gehixago bedartzia. / Aman gonia alabiari jartzeko, piskat bedartutzia bihar izan dau barrenetik. Ik. bedar. bedartza [belartza]. iz. (TE). Pastizal, prado, pradera. Pagadittik urten eta gero zan bedartzia. / Esan zetsan azkenian, leihotik ikusi eban guztia lorateiko bedartzan. (Ibilt 471).
1 . bedinkatu (bedeinkatu), bedinkatze (bedinkatutze) [bedeinkatu]. du ad. (TE). Bendecir. Sanblasko opillak bedinkatzen ziran Santa Inesen, Isasi gaiñian. / Ogixa bedinkatutzia ohi genduan etxian, hasi baiño lehen, laukuari kurutzia eta mun einda. / Garixak bedinkatzia, maietzian. Anton. madarikatu. 2 . bedinkatu. 1 . bedinkatu (bedeinkatu) [bedeinkatu]. izond. (TE). Bendecido,-a; bendito,-a. Ur berinkatuakin garbittu eban ataixa, sorgiñak urrintzeko. / Bedinkatua zure sabeleko frutua.
/ Jaun bedinkatua! Zer egin dozu emon detsuten diruagaz?
/ Jaungoiko bedinkatua! Ha zan ikustekua!
/ Bere emaztia zeguan diabruak hartuta, ez kurutzak eta ez ur bedinkatuak baketzen ebela. (Ibilt 465).
/ Kant. Genikako arbola da bedinkatua...
Anton. madarikatu. Ik. bedinkatutako. bedinkatutako (berinkatutako, bedeinkatutako) [bedeinkatutako]. izlag. (TE). Bendito,-a. Su-barri bedinkatutakua dakartzuet, ixu-eguna gaur danetik. Ik. bedinkatu. |
|