Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
biko.
1 . biko. izlag. (TE). De dos; doble. Eskopeta tiro bikua.
2 . biko. iz. (TE). Dos en la baraja, en los naipes. Bikuakin urten dau.
bikoti. izond. (TE). Doble, de dos secciones. Hurrak, bakarrak baiño sarrixago bikotixak etortzen dira. / Ein dogun etxetxua, bikotixa: bata Arrate, bestia Akondia. / Etxe hau bikotixa da, eta bikixa eiñ eben famelixa bi ziralako. / Hiru zuza topau najittuan, edarrak, bat bikotixa gaiñera. Ik. bikotx.  TEk bitoki jasota dakarren arren, gure lekukuendako ezezaguna; hiztegixetan be ez da agertzen. Biharbada bikoti-ren metatesia. Azken hori jasota dauke AZk eta JMEk, esangura berakin (ikusi adibidia). JMEk ohar hau dakar: Hitz ia galdua.
© Gorka Ortega
bikotx [bikoitz]. izond. (TE). Bipartito; doble. Hurrak izaten dira bikotxak, hirukotxak eta baitta laukotxak be. / Bakotxa, bikotxa, hirukotxa, laukotxa... Ik. bikoti.
Bilbo. l. iz. (TE). Bilbao. Bilbo, antxiñatik gure aldietako herririk haundiña.
bilbotar. izond. (TE). Bilbaíno,-a. Miguel de Unamuno, bilbotarra zan.
bildots (billots, bilddots, bildotx). iz. (TE). Cordero. Udabarrixan, bildotsak amari diarka mendixan. Ik. arkuma.
bildots-ule (billotx-ule). iz. (NA). Pelo rizado. Ulia estropeau eitten dabena da permanentia, eta asko! Eta esan estan baten semiak -"ama!", ta -"zer?" eta -"ulia, bakizu ze ein bihar eskixozun?" eta -"zer? ze eingo etsat ba?", eta -"ba billotx-ulia moruan ipiñi!".
bildu, biltze ( bildutze). du ad. (TE). Amontonar, apilar; juntar, reunir. Batzuk dirua biltzen; beste batzuk, gosiak hiltzen. / Gari-azauak bildutzia eta pillatutzia, metak eiñaz etxe onduan... / Munduan zihar zabalduta diran euskaldunak biltzia... Ik. hurbildu, pillatu.  Gitxi erabiltzen da.
bildur (billur, bilddur) [beldur]. iz. (TE). Miedo; temor. Bildurra bai eta amoria ez, ez da kristau arterakua. Ik. izu, izuki, zurkatx.
bildur izan (billur izan, bilddur izan) [beldur izan]. da ad. (TE). Temer, tener miedo ; temerse, sospechar. Bildur naiz zer eritxiko ete detsen nere laneri.
bildurra emon (billurra emon). du ad. (TE). Dar miedo, atemorizar. Bildurra emon detsa haren jarkeriak.
bildurra euki (billurra euki, bilddurra euki). du ad. (TE). Tener miedo. Bildurra daukat, bildurra eukitzekua dalako, zer izango ete dan haren azkena. Ik. bildur izan.
bildurra hartu (billurra hartu, bilddurra hartu). dio ad. (TE). Coger/cobrar miedo. Bildurra hartu detsa itsasuari.
bildurra sartu (billurra sartu, bilddurra sartu). dio ad. (TE). Meter miedo; atemorizar, aterrorizar. Bildurra sartuta dauka jendiari saskar harek. Ik. zurkatxa sartu.
bildurretan [beldurretan]. adlag. (OEH). De miedo, por miedo; temiendo; atemorizado,-a. Bildurrez. Asmau ebela etxeko-andria izutu eta alde eraittia handik sorgiñen bildurretan. (Ibilt 468).
bildurbako [beldur gabeko]. izlag. (TE). Valiente, valeroso,-a . Sarri, bildurbakua salbatzen da, eta bildurtixa galdu.
bildurgarri (billurgarri, bilddurgarri) [beldurgarri]. izond. (TE). Espantoso,-a, terrible, horrible, aterrador,-a. Itsaso hasarrietan lana ein biharra ontzi argal batzuen gaiñian, gauza bildurgarrixa. Ik. ikaragarri, izugarri.
bildurtasun [beldurtasun]. iz. (TE). Temor. Jaungoikuan bildurtasuna, jakitturixian hasieria (Esak. 1. 7).
bildurti (billurti, bilddurti) [beldurti]. izond. (TE). Cobarde; miedoso,-a; pusilánime. Urrezko kurutze asko paparretik txingilizka euki arren, bildurti bat zan. Ik. odolik bako, makal.
bildurtikerixa [beldurtikeria]. iz. (TE). Cobardía; pusilanimidad. Bildurtikerixia, bestiak burrukan ipini eta norberak alde eittia.
bildurtu (billurtu, bilddurtu), bildurtze (bildurtutze) [beldurtu]. da/du ad. (TE). Atemorizar(se), asustar(se), amedrentar(se). Bildurrak hartu; bildurra emon. Bildurtu ein giñan aurrerago juaten, illuna zan ba gaiñian. / Bildurtu eban umia, milla sorgiñ ipoiñekin. / Bildurtutzia bat, ez da bildurtixa izatia, bildurrari eusten badetsa. / Ez da millagro gaur bildurtzia, beste gerraren bat sortuko ete dan pentsaurik. / Neskeri errekaua eittiak bildurtzen hau, ala ezezkua hartzeko arrisguak? (Zirik 126). / Zaldunak gustora emon zetsan baietza kondiziño honi, [...], bere zuzentasunak zer bildurturik ez ebanetik. (Ibilt 480s). Ik. izutu.  Izutu baiño askoz be gehixago erabiltzen da bildurtu. 
bilgin. iz. (ETNO). Torno. Tornua, piezak zilindratzeko erabiltzen dan makiña-erreminttia. Ik. torniau.  Ez da gaur egun erabiltzen.
bilgintzai. iz. (ETNO). Tornero. Bilgiñian biharrian diharduana. Ik. torniatzaille.  Ez da gaur egunian erabiltzen.
bili. iz. (TE). Pato (Anas sp.). Bilixak hazteko, ur-ondua bihar da. / Hori Eibarko berbia dok. Plaentxian eta Ermuan "paittak" esaten juek, baiña guk "bilixak". "Paittak" be bai, baiña "bilixak" gehixago. Pasekueri, gero, "ahatak", baiña etxekueri, "bilixa": "emoixon jaten bilixeri" eta "atzo bilixa afaldu genduan soziedadian". Ik. paitta.  Etxeko (edo basarriko) ahatendako izena; pasekuak eta kazakuak ahatak dira; basarrikuak bilixak edo paittak.
bili-bili.
1 . bili-bili. iz. (TE). Pato, en lenguaje infantil. Bilixa, paittia. Ikusizu bili-bili mamatan. / Umetxuari bili-bili gustatzen jako, ezta umetxo?.
2 . bili-bili. interj. (ETNO). Llamada para atraer a los patos y ánades.
bilikuma [bilikume]. iz. (TE). Cría de pato; patito; polluelo de pato. Bilikumia, arrautzatik uretara.
billa [bila]. postp. (OEH). En busca de, a la busca de, buscando . Han duro billa hastia alperrik dala ta. (Zirik 55).
billa ibili (billa ibilli) [bila ibili]. da ad. (TE). Buscar. Zerbaitt billatzen ahalegindu, billau edo topau arte. Zeren billa zabiz lurrera begira? / Esr. On billa, on billa, bonbilla. Ik. aurkittu, billau, topau.  Erdaraz "buscar" eta "encontrar" bereizten badira ere, Bergaran, gaur behintzat, "buscar" billa ibilli esan ohi da, batik bat, eta "encontrar" billau edo topau (JME). Eibarren be bardin; halanda be, aurkittu be badarabil TEk, eta modu jasuan erabiltzen da billau berbiakin bereizteko.
billasari [bilasari]. iz. (TE). Gratificación, recompensa. "Premio debido por el dueño al que encuentra la cosa perdida" (TE, 261). Billatzailliak topautako gauzia jabiari emoterakuan, honek billasarixa zor zetsan: hau zan gure eskolako legia.