Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
berezale. izond. (TE). Egoísta. Semia be, berezalia, demoniua! Ik. berekoi, beretzako, buruzale.
berezko.
1 . berezko. izlag. (TE). Innato,-a. Naturala, personiari berez datorkixona kanpoko eragiñik barik (gaittasuna, dona, albidadia, joera...). / "Disposición natural, don innato para alguna cosa" (TE, 246). Berezkua dakar ume honek dantzarako.  Izatez adjektibua da, baiña izen letz be erabili leike.
2 . berezko. izlag. (TE). Natural, no artificial; silvestre. Naturala, bere izatiari dagokixona, kanpoko eragin barikua. Berezko gauzak, gizonan eskutikuak baiño ederraguak. / Mendiko berezko perretxikuak, hobiak (dira) simaurtzan zeregiñen puruan hartzen diranak baiño.
bergamaillu. iz. (ETNO). Pared trasera del horno. Sutegixan lau albuetako bat, tobera edo haixebidia daroiana. Haiza-harri edo bergamazua be deitzen jako. Burdiñoletako berbia da. Labian atze aldian daguan harrizko hormia da, toberia edo haixebidia daroiana, hauspotegixa suan eragiñetik babesteko. Ik. haiza-harri, bergamazo.
bergamazo. iz. (ETNO). Pared trasera del horno. Sutegixan lau albuetako bat, tobera edo haixebidia daroiana. Haiza-harri edo bergamaillua be deitzen jako. Burdiñoletako berbia da. Ik. bergamaillu, haiza-harri.
berihala (berihela, bela) [berehala]. adlag. (TE). Enseguida, inmediatamente, al momento, al instante. Aindu deskun letz, berihala izango da berriz guregaz. / Bela naiz zuregaz juan gaittian. / Zeozer bihar dozunian, hortik hots ein eta berihala ekarriko jatzu. (Zirik 81). Ik. aurki, segiduan.
berihalakuan (belakuan) [berehalakoan]. adlag. (TE). Enseguida, inmediatamente, al momento. Juan eta berihalakuan itxuli zan. / Amak eindako galtzok etxaz (ez jaz) ez berihalakuan zulatuko. ( Zirik 123). Ik. behinguan, segiduan, behingoz.
berihalaxe (belaxe) [berehalaxe]. adlag. (TE). Enseguida, ahora mismo. "-xe" atzizki indartzaillia dauka. / "En seguida, lo que se dice en seguida" (TE, 246). Zu juan eta berihalaxe heldu zan bestia. / Berihalaxe, hauxe, horixe, haraxe, honaxe... / Berihalaxe bota bihar dot nere burua ibaira. (Zirik 120).
berjel. izond. (TE). Desmañado,-a; inútil; majadero,-a. Atoz hona, berjel aluori!  "Se dice a imitación de los de Ondárroa" (TE, 246).
Bermio (Mermio) [Bermeo]. l. iz. (TE). Bermeo. Bermiora heldu giñan, Ondarrua eta Lekeittiotik zihar.
berna. iz. (TE). Pantorrilla. Hankian beheko zatixa, belaunan eta oiñan artekua. Bernako zaurixa osatu ezinda dabill hilletan.
berna-hazur. iz. (TE). Tibia. Berna-hazurrakin ertza jota, luzero euki neban belaun guztia haundittuta.
berniz (barniz). iz. (NA). Barniz. Holako tapatzeko bat, haxe zan enzeraua. Eta espresamente eindakuak, e? Topau zer bat, tela gogor-gogor-gogorra, eta hari emoten jakon berniza. Eta gero beste berniz bat emoten jakon ura pasau ez dakixon. Ba enzeraua da hori, e?, bai!.
bero.
1 . bero. iz. (TE). Calor (Fisica). Berua eta hotza dira, gure korputzari aukeratzen jakozen guen bi, gorago eta beherago izan leikian eta izaten dan gauza baten.
2 . bero. iz. (TE). Bochorno; calor (metereológico). Gaurko berua lakorik, Andramarixetan be ez. / Baiña, amesetan be beruak ez etsan alde eitten. (Zirik 18).
3 . bero. izond. (TE). Caliente. Ogi beruakin, ez dago konturik tabernarixandako.
4 . bero. izond. (TE). Apasionado,-a, ardiente; irascible, enfadadizo,-a, colérico,-a. Gizon berua zan, errez sututzen zana.
5 . bero. interj. (ETNO). Caliente-caliente; andas bien, andas cerca. Jolasetan zeozeren billa dabillenari esaten jakona ondo doiala aitzen emoteko. Anton. hotz.
bero egin (bero egon). du ad. (TE). Hacer calor. Gaur arrasaldian bero ein dau. Ik. bero egon.
bero egon. da ad. (TE). Hacer calor. Bero dago hamen, ate guztiak itxitta. Ik. bero egin.
bero-galda. iz. (ETNO). Bochorno. Bero haundixa, ixa sargori. Ik. sargori, eguzki-galdatan egon.
bero-hausi. iz. (AS). Corte de digestión. Ik. hotz-hausi.
beruan [beroaren]. iz. (TE). Calentura, fiebre. Beruanak hartu dau eta ezarrixa dago gizajua. Ik. elgar, kalentura.
beruana kendu. esap. (TE). Restar lo exagerado (fig); restar las vísceras a la res, para pesarla. Beruan esaten danari berokerixia kendu. Berez, hiltegixan animalixia hil ondoren pixatzerakuan barruak kentzia esan gura dau. / "Loc. verbal de la terminología de los cortadores. Restarle lo que tiene o pueda tener de exageración una cosa, como el cortador que en tratos con el dueño de la res resta el coeficiente de la res en caliente" (TE, 249). Harek esaten dabenari, beruana kendu bihar jako beti.
bero-bero egin. esap. (OEH). Acalorarse, alterarse, enardecerse, ponerse furioso,-a. Ta eztabaidan ebizela, bero-bero einda, esaten detsa batak bestiari. (Zirik 68).
berori (bedori).
1 . berori (bedori). erak. izord. (TE). Ese mismo, esa misma, eso mismo. Hori indartuta. / "Tercera persona del singular (sujeto) en posición de demostrativo" (TE, 232). Bedori jarri deilla lehenen, eta bestiok juango gara ondoren. / Gaur, Eibarko gaztiekin be hori berori gertatzen da. (Zirik 30).  Beste kasu markak be hartu leikez: berorrek /bedorrek, berorri /bedorri eta abar.
2 . berori (bedori, beroi). izord. (TE). Usted. Formia, izatez, indartutako 2. graduko erakuslia da. / "Segunda persona por transposición, en trato de dignidad o cortesía" (TE, 232). Bedori da nausi, eta bedorrek esaten dabena izango da onena. / Hi, baiña, hik eztakik abade jaunari "berori" deittu bihar jakona ala? (Zirik 78). / Jauna, Señoriak esango dau nahi dabena eta Bedorrek ezagutzen dau iñok baño hobeto. (Ibilt 480).
berorika. adlag. (JSM). Hablando de usted. Berori tratamenduaz. Ondoren emon zetsan milla esplikaziño, berorika zelan ein bihar zan konprendidu eixan. (Zirik 79). Ik. zuka, hika.
berorikada. iz. (JME). Frase con tratamiento de usted. Berorika eginiko esaldia, umorez. Hurrengo egunian juan zan dotriñara eta soltau zetsazen abadiari “berorikada” batzuek. (Zirik 79).
berotasun.
1 . berotasun. iz. (TE). Temperatura alta. Burdiñia urtziak berotasun haundixa eskatzen dau.
2 . berotasun. iz. (TE). Afecto, cariño, amor. Aman berotasuna barik hazittako umiak, umetasun tristia.
3 . berotasun. iz. (TE). Enfado, enojo. Juan jako aittari atzoko berotasuna.
1 . berotu, berotze (berotutze).
1 . berotu, berotze ( berotutze). da/du ad. (TE). Calentar(se); sofocarse. Materixal bati tenperaturia igo. Bero jarri, beruago bihurtu (ETNO). Ikatza ugari ipiñizu suteixan eta barautsa berotizu keixian gorrittik zurira etorri arte. / Izura igotzen berotu naiz eta alkondara guztia izardiz busti jata. / Ixa zuriraiñok berotutzia, eta batera, uretan edo haixe gogor baten hoztutzia da tenplatzia. / Suak dau gauzak berotzia. / Ez berotu larregi bestela alperrik galduko dok.
2 . berotu, berotze. da/du ad. (TE). Enfadar(se), enojar(se); calentar(se), excitar(se) sexualmente. Norbaitten gogua bizixagotu, sutu (baitta sexu-gogua be). Guzurti hari entzutziakin bakarrik, berotu eitten naiz. / Ez dau merezi hain gauza gitxigaittik berotutzia. / Ez dot gura haregaz jardun eta berotzia. Ik. txingartu.
2 . berotu.
1 . berotu. iz. (TE). Acaloramiento, calentón, sofocón. Azitaindik igo dogu Arratera, eta berotu galanta hartu dogu.
2 . berotu. iz. (TE). Discusión, enfado. Txotxolo hori dala eta ez dala, berotu bat euki dot lagun onenagaz.
berrehun (berregun). zenbtz. (TE). Doscientos. Kardinala da. Oin dala berregun urte eindako etxia.
berrehuneko (berreguneko). iz. (TE). Billete, moneda de doscientas pesetas. TEn sasoian "Billete de Banco de cincuenta pesetas" zan (TE, 248); oin dala gitxirarte, 200 pezetako txapona zan; eta hamendik aurrera halan esango jako 200 euroko billetiari. Berreguneko bikin bardindu netsan laureguneko zorra.