bezerixa [bezeria]. iz. (TE). Clientela; parroquia. "Habituales de un servicio" (TE, 250).
Ha dendarixa aittuna zan bere tratuan eta bezerixa haundixa eukan. bezero. iz. (TE). Cliente, especialmente del lechero; parroquiano. Sarrittan, esnedunana izaten da.
Taberna guztietako bezerua gure mutilzaharra. / Errastiñekuak bizi guztian izan dira gure bezeruak. / Repartidorak genkaguzen hiru, hiru andrakume. Harek jakitzen zeben ogixa zer bezerori saldu. Diar eiñ, ta jentia bajatzen zan, ogixa hartu, ta pagau. Orduan panaderixatik ez dakit bape saltzen zan; dana saltzen zan bezeruen etxera. Esnia be holatxe eitten zan: basarrittarrak etortzen ziran eta "ra" emoten zetsuen. / Ezkutuan gordeta, entzun gurarik gonadun bezeruegaz erabiltzen zittuan autuak. (Ibilt 472).
/ Sartu zan tabernan bezero onenetariko bat sekulako mozkorrakin. (Zirik 17).
Ik. esnedun, parrokiano. bezerotu, bezerotze ( bezerotutze). da/du ad. (TE). Suscribir(se), inscribir(se). Bezero egin, harpidedun egin. Bezerotu naiz zure periodikora. / Bezerotutzia bihar dozu, ondo izateko, guk ataratzen dogun irakorgeira. / Ez dot gura bezerotzia iñongana, libre izan nein beti. bezin [bezain]. part. (TE). Tan como. Zu beziñ aberatsa aurkitzen naiz nere modura, lamai euki ez arren. / Harrittuta bezin hasarre haren ausartasunakin. (Ibilt 477).
/ Baiña, ni leixala beziñ zara zu haitz gogorra. (Ibilt 485).
Ik. bestian. Konparaziñuetan erabiltzen da, kualidadezkuetan gehixenbat, bardintasuna aitzen emoten.
beztitzaille [beztitzaile]. iz. (TE). Amortajador,-a; que viste, que pone o da vestido. "La que se dedicaba a vestir los difuntos para el enterramiento" (TE, 251).
Beztitzaillia bera ariko da arotzari deitzen, neurrixa hartzeko. bi. 1 . bi. zenbtz. (TE). Dos. Kardinala da.
Bi eta bi eta zortzi, hamabi. / Alkar aitzen badira, mundua bixena. / Alkarregaz bagara, irabazi deiguna bixona. / -Zer gauza bigaz konpontzen da gizona? -Jostorratza eta harixakin! / "Bittan", "hirutan", "lautan" da esatia beste "bi, hiru eta lau bidar". Deklinau egin leike, bai mugagabian eta bai mugatuan. Singularra eta plurala hartu leikez, eta gradu hurreko artikulua be bai.
2 . bi. iz. (TE). El número dos; el dos en la baraja de naipes. Bixakin urten dau eta bestiak be, bikua atara dau. 3 . bi. aurr. (TE). Bi-; doble. "Prefijo significativo de dos, en algunas veces" (TE, 254). Hori da TEn esana, baiña liburuan dakarzen ejenpluetan bi numerua atzizkixekin dakar: "biki, bikotx, bitoki"-n kasuan prexixo.
Billobia, bihortzekua. bik biri. adlag. (TE). Dos a dos; por parejas. Pelotan: biñaka. / "Dos a dos, como en los partidos de pelota" (TE, 259).
Bik biri jokatu gentsen oneneri. bittan [bitan]. adlag. (TE). Dos veces. Bittan izan naiz Erroman. / Baten eta bittan eta gehixagotan andra barritsuak ez zetsan esan gura zergaittik. (Ibilt 471).
Ik. birrittan. bixak. iz. (ETNO). Término ritual del juego de tabas. Tortolosen jokuak daukazen lau zatixetako bigarrena: putsasaje, bixak, hirurak eta erregeak. Lau tortolosen alde bizkar-zabala ipini bihar da gorutz begira (ETNO). Esplikaziñua, detalle gehixagokin, ILek be emoten dau: IL, 81-82.
Gero bardiñ egitten zan bigarren partiakin, baiña "bixak" esan eta tortolosak mahaira edo lurrera bota, eta oinguan alde bizkar-zabala jarri bihar da gorutz begira eta eskuan hartu. Ik. apone, asaje, tortolos, erregeak, hirurak, putsasaje. bixetara. adlag. (OEH). De las dos maneras. Bixetara konforme. (Zirik 89).
biai [biga]. iz. (TE). Ternera hembra, becerra, novilla. "Behi gaztia, 6-8 hilletik gorakua, baiña ondiokan txahala egitteka daguana" (ETNO). Halanda be Eibarren lehenengo txahala egin barri daguana be biaia da ondiok.
Biaia, polittetarikua ekarri dau Pellok Elgoibarko ferixatik. Ik. behi, zekor, bigantxa, urrusa. Mugatuan biaia egitten dau; izan be, mugagabian bigae da jatorriz.
Hona hemen JMEk dakarren oharra, Eibarrerako be neurriren baten erabilgarrixa: "Jaio berria urruxa, gero biae, eta lehen txahala egiten duenean behi gazte. Handik aurrera behi. Gaur egunean lehenengo hiruren lekuan biae entzun ohi da soilik".
biajante. iz. (OEH). Viajante de comecio. Plaentxiara azaltzen ziran biajante guztiak hotel haretan sartzen ziran. (Zirik 14).
/ Biajanteren bat edo azaltzen zanian eta uezabagaittik preguntau, taillarrera ostera bat eitten ei zeban. (Zirk 106).
/ Kataluñako biajante bat euan dendarixakin tratuan ta sartu zan bezero bat. (Zirk 114).
biaje [bidaia]. iz. (OEH). Viaje. Behin, horrelako biaje batera urten zanian, eskeko batek dirua eskatu ei zetsan. (Zirik 106).
/ --Euskeria nundik dator? --Nundik datorren? Nik ez naekixan biajian zanik. (Zirik 112).
bialdu, bialtze (bialdutze). 1 . bialdu, bialtze ( bialdutze) [bidali]. du ad. (TE). Mandar, enviar. Zeozer norabaitt edo norbaittengana heldu erain; norbaitt norabaitt juan erain.
Bialdu detsat karta gogorra, baiña ez bere portamenak merezi ez eban lakua. / Bialdu dot mandatarixa nere erantzunakin. / Asmau eban karzelara bialdutzia. / Zenbat kostau jatzu kartia bialtzia? Ik. agindu. 2 . bialdu, bialtze [bidali]. du ad. (TE). Expulsar, despachar, echar. Norbaitti alde erain; bota.
Bialdu dabe etxetik ha jan-txakurra. / Hemen esaten dan moduan: Bialdu eban autubatzallia txakurran salan pasiatzera. (Zirik 37).
/ Eta beste barik esan zetsan, bialdu zeixala azkar etxetik neskamia bakia gura baeban. (Ibilt 471)
Biblia. iz. (OEH). Biblia. Abadia kulpitxora igotzen zan bakotxian, plazentzitar argixeri konprendidu eraitteko, ez eukan Bibliako parabola luzien premiñarik. (Zirik 43).
bidar [bider]. iz. (TE). Vez. "Siguiendo al número cardinal, indica el número de veces" (TE, 257).
Milla bidar esandako gauzia hari, eta beti alperrik. / "Bittan", "hirutan", "lautan" da esatia beste, "bi, hiru eta lau bidar" . / Andria, andria, andria eta milla bidar andria!!! (Zirik 50).
/ Ez eban izan bi bidar esan biharrik. (Ibilt 457).
|
|