Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
bizartsu. izond. (TE). Barbudo,-a, que tiene mucha barba, velloso,-a. Bizarduna, bizar asko dabena. Zatarra eta bizartsua, billutzik hartza zirudixan. Ik. bizardun.
bizi.
1 . bizi. iz. (TE). Vida. Lurrian, uretan eta haixetan, dana da bizixa; suak bakarrik ez detsa lekurik emoten, infarnuan izan ezik. / Bizixagaz ordaindu biharko dozu zeure irutxurra. (Ibilt 480). Ik. berebiziko onduen.
2 . bizi [minbizi, bizien]. iz. (TE). Cáncer. Gaitz bildurgarrixa bizixa, ez dalako ezagutzen zerek sortzen daben eta zeregaz osatu laikian. Ik. bizixan.  Bizixana gehixago erabiltzen da; gaur egunian, minbizia be entzuten da eta gehixago kantzerra.
3 . bizi. izond. (TE). ágil, vivo,-a, dinámico,-a, rápido,-a. Pelotari bizixa, besterik ez lakua. / Bixiza tratuan, eta beti bere alderakua. Ik. azkar, bizkor.
bizi nahi izan. esap. (TE). Querer vivir, sobrevivir, subsistir. "Lan edo zeregin gogorretan jarduteagatik ordain urria daukanari esaten zaio" (EEE). / "Se dice de las labranzas pobres o de los rudos y humildes trabajos que se pagan mal y denotan el esfuerzo de vivir" (TE, 269). Horixe bai dala bizi nahi! / Hala aurkittu zan, alde batera hill guran ez beitzeko bere pauso lotsagarrixa; eta bestera bizi nahixan, Zaldunagan mendakatze gogorra ahaldutzeko. (Ibilt 478). Ik. bizigura, bizinahi.
bizi txar. iz. (TE). Mala vida; vida miserable. Kant. Basarrittarra, tirri, tarra, zapuan zuluan bizi txarra.  TEk diño euren sasoian mutikotan kantatzen ebela.
bizi izan, bizitze. da ad. (TE). Vivir; residir; durar. Bizixa izan, bizirik egon; bizi iraun; bizi izateko, bizitzeko; zelan bizi; nun bizi... Munduan bizi diran bizidun guztietatik, batzuk jaixo eitten dira eta beste batzuk erne. / Lehelengo biharra, bizitzia; gero, filosofixetan jarduntzia. / Bizi izatia ez da gauza ariña gaurko mundu honetan.
bizi-alargun. izond. (TE). Divorciado,-a; separado,-a. Ezkonlagunaz bizi ez dana. / "Se dice de los cónyuges, cuando media separación de cuerpos" (TE, 268). Bakotxa bere aldetik bizi-alargun dabiz. Ik. apartautako, banatutako.
bizibide. iz. (TE). Modo de vida; modo de sustento; empleo, profesión. Burubidia esaten dan eraz, bizibidia. Ik. biziera, bizilege, bizimaiña, bizimodu.
biziera. iz. (TE). Modo de vida; manera de vivir. Haren bizieria, alperrik goittik ibilli haundiki artian, ez jata gustatzen. Ik. bizibide, bizilege, bizimaiña, bizimodu.
bizigura. iz. (TE). Ganas de vivir, apego a la vida; instinto de conservación. Biziguria, bizi garan guztiok dogun berezko nahi izate bat. Ik. bizinahi.
bizikleta. iz. (OEH). Bicicleta. Baiña, hik bizikletan ibiltzen badakik ala? (Zirik 15).
bizilagun. iz. (TE). Cohabitante; compañero,-a de piso; vecino,-a. "Se dice de los que comparten la vivienda, generalmente por razones de economía" (TE, 268). Bizilagun bizi ziran bi eta hiru famelixa.
bizilege. iz. (TE). Norma, regla, ley de vida; modo de vida. Bizitzeko era, modua, araua. Jarritta atia zaindu, hor bere berrogei urteko bizilegia. / Horko [...] bizilegian ikustekua. (Ibilt 321). Ik. bizibide, biziera, bizimaiña, bizimodu.
bizimaiña [bizimaina]. iz. (TE). Forma, modo de vida; manera de vivir. Lau oholekin eindako txabola baten eukan bere bizimaiñia. Ik. bizibide, biziera, bizilege, bizimodu.
bizimodu. iz. (TE). Modo de vida; oficio, sustento. Duako biharrekin eukiko dok hik bizimodua! / Hau da, gizon, emoten destazun bizimodua! / Hamentxe gertau jaku bizimodua. / Andriak frakak izan arren ez zeroian bizimodu txarra gure Txorixak. (Zirik 76). Ik. bizibide, biziera, bizilege, bizimaiña.
bizimoduko (bizimodoko). iz. (EEE). Prostituta. Gazte denporan bizimoduko andria izan zan.
bizinahi. iz. (TE). Ganas de vivir, apego a la vida; instinto de conservación. Bizitzeko gogo bizixa. / "Se dice de las labranzas pobres o de los rudos y humildes trabajos que se pagan mal y denotan el esfuerzo de vivir" (TE, 269). Ikusi dozu ortutxua aldapa haundi batian eta diñozu: Hori dok bizinahixa, hori!. Ik. bizi nahi izan, bizigura, nahi.
bizio. iz. (ETNO). Deformación, tendencia a deformarse; vicio. Egurrak okertzeko jokeria eukitzia. Bizio gaiztua, txarra. Honek egurronek jakak biziua!, berriro be okertu dok. / Ez, eztot holako bizio txarrik. (Zirik 102).
bizioso. izond. (ETNO). Madera con tendencia a deformarse.
biziotxo. iz. (OEH). Vicio pequeño. Bizio-ren txikigarrixa. Biziotxoren batzuek izanarren ondo gizon ona zonan. (Zirik 27).
bizipoz. iz. (TE). Alegrí­a de vivir, aliciente, ilusión. Danok bihar dogu bizipozen bat, eta zorionekuak gauza on baten daukenak euren bizipoza. / Ezetza baneu nere maittiagandik, munduan gehixago ez neuke izango bizipozik. (Ibilt 477).
bizirik. adlag. (OEH). Con vida, vivo,-a. Bizixa dabela. Deba ibai erdi inguruko ibarretan bizi-bizirik dabillen
hizketan. (Zirik 7).
 Bizirik indartuta: bizi-bizirik.
biziro. adlag. (TE). En la vida. (Ez da) Biziro ikusi beste horrenbeste... / Astiro, biziro, betiro, zihero... Ik. bizixan.  Gaur egunian ez da hau berbiau zentzu horretan erabiltzen. Halako elipsiak ikusten dira "Lexikoia"n: (ez da) biziro...