Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
bosteko.
1 . bosteko. iz. (TE). Cinco en la baraja, en los naipes. Bostekuakin azkenak ein dittu.
2 . bosteko. iz. (ETNO). Montón de 5 haces de trigo. Bost gari-azauetako pillua. Ik. gari-meta, azao, bostekuetan ipini, hamabosteko, hamarreko, mutxurixo.  Normalian pluralian.
bostekuetan ipini. esap. (ETNO). Técnica de recogida de trigo; forma de apilar los haces de cinco en cinco. Gari-azauak tolosteko (batzeko eta pilluan ipintzeko) modua; bosnaka-bosnaka. Bardin izan leikian hamarrekuetan ipintzia, ala hamabostekuetan. Lehelengo ebagi eta soltian laga, lurrian. Eta hurrengo egunian, edo piskat sikatzen danian, lotu egitten da, azaua egitteko. Eta lagatzen ziran beti, bost, hamar edo hamabost. Kaso baterako, holan, hauxe distanziau. "Bostekuak" esaten etsen, "hamarrekuak" edo "hamabostekuak". Eta gero, batzera juaten zaranian, hamabostekua bazan, ba, "besaria" esaten jakon. Hori zan ohitturia, kontatzeko, eta ipintzeko, jakitzeko gitxi gorabehera. Esaten jakon "bostekuetan ipini" edo hamarrekuetan edo hamabostekuetan. Gehixenak, normalmente, bostekuak eta hamarrekuak izaten ziran. Eta soluan dibujua gelditzen da, urriñetik beiratuta; oso politta izaten zan. Garixa batzen danian hauxe forman ipintzen da, hillaran, kontran; eta beheko hillaria kontrara, holaxen. Urriñetik beittu eta basarri ingurua zuri-zuri. Ik. gari-meta, azao, hamabosteko, hamarreko.
bostetako. iz. (TE). Merienda. "Refrigerio de las cinco" (TE, 274). Toki-Ederren ein dogu bostetakua angulekin.
bostortz. iz. (ETNO). Arado de cinco dientes. Bost hortz daukazen golda modukua.
1 . bota, botatze.
1 . bota, botatze. du ad. (TE). Echar; lanzar, arrojar; desechar, tirar; expulsar, despedir. Andra-gizonak bota zittuan etxetik, jan-txakur bi ziralako. / Zortzi egun baiño lehen bota bihar izan zittuan abarketok. / Botatzia baiño hobe dozu pobre bati emotia. / Beste satelite bat bota ei juek oin be. (Zirik 23).
2 . bota, botatze. du ad. (OEH). Echar, decir, proferir, lanzar . Hitzetik hortzera, laster bota zetsan erantzun azkarra. (Zirik 59).
3 . bota, botatze. du ad. (ETNO). Crecer setas. Perretxikuak "hazi" edo "urten" baiño gehixago "bota" egitten dittu mendixak. Osteitta-Buztingorri aldiak gehixago botatzen jok Urko aldiak baiño; beti egon dok perretxiko gehixago Elgeta alderutz. / Sanjuanak aurretik be bai, ezta? Baiña úrritxa San Pedruetatik aurrera botatzen dau gehixago. Ordura arte banakia bakarrik.
bota kontra. Apostar contra. "En los juegos de competencia, reto con que se emplaza al contrario" (TE, 274). Bota kontra nahi beste diru! / Bota kontra onena nahi badozu. Ik. kontra.
bota-ahalian jardun. esap. (ETNO). Jarrear, llover a cántaros. Euri asko egin. Bota-ahalian jiharduk, eta atzo be garratz egin juan. Ik. truxalak egin, ufal, zaparrada, euritte, eurizar, garratz bota / egin / jardun, goixan-behian jardun, truxal, truxu, zaldizkuak.
2 . bota. iz. (TE). Bota, odre pequeño. Zahatua. Botiakin juaten zan ehitzari, Eitzatik zihar. / Hara nun agertu zan bizkarrian morrala ta eskuetan ardau botia zeroiala. (Zirik 39).
botia zimurtu. esap. (EEE). Vaciar la bota; beber de la bota. Zahatua hustu. Egun sargorixa izanik izardiz melatuta heldu zan Txakurzulora, baiña ez botia zirmurtu barik.
botada (botara). iz. (ETNO). Salir cantidad de setas; brote de setas. Perretxiko kantidade haundixa agertzen danian nunbaitten. Bart hongo-botadia egon dok Osteitta inguruan. / Eta botadia daguanian iñori esan bez! Norberandako gorde!. Ik. erne.
botagura. iz. (NA). Náuseas, ganas de vomitar. Ik. gomittolarri, gorakolarri.
botalarri (botakalarri). iz. (NA). Ganas de devolver, ganas de vomitar, náusea.
botari. iz. (TE). Elector,-a, votante. Nola botarixa saltzen zan, dirurik gehixen emoten eban aberatsa izaten zan diputau.
botatzaille [botatzaile]. izond. (TE). Derrochador,-a, despilfarrador,-a. Botatzaille negargarri bat urten dau baserriko nausixak. Ik. etxekalte, gastatzaille.
botau, botatze [botatu]. du ad. (TE). Emitir el sufragio; votar. Goizian lehelengo orduan botau dot Allenden alde. Ik. botua bota.
botaziño [botazio]. iz. (TE). Elección(es), votación(es). Botaziñuen zain, botuan kontura diru apur bat etxeratzeko. Ik. eleziño.  Pluralian sarri.
botika.
1 . botika. iz. (TE). Botica, farmacia. Emaztiari eskatu zetsan janari on bat gertau zeixola ogetik jaikitzen zanerako, botikan harturik bihar zittuan Indiako ongarrixak hobeto izateko. (Ibilt 473). / Jose Iñaziok Plaza Barrixan eukan botikia. / Basarriko seme nausia jetxi zan botikara atia bizkarrian zeroiala. (Zirik 81).
2 . botika. iz. (TE). Botica, medicamento, fármaco, droga. Don Toribio zanak aindutako botikiagaz osatu zan. / Hasarre eiñaz berak hartu gura ez zittuan botikak iñori aintziagaittik. (Ibilt 473).
botikarixo [botikario]. iz. (TE). Boticario,-a, farmacéutico,-a. Barrenkaleko botikarixo zaharran esakeria. / Nafarruako erregiñan botikarixo nausi. (Ibilt 473).
botilla [botila]. iz. (OEH). Botella. Olixua ta binagria, botilla batian sartuarren ezin alkartu. (Zirik 120).
boto. iz. (TE). Voto. Gizon bat, boto bat, Jaungoikuan aurrian gizon bat -nahi haundi eta nahi txiki, nahiz jakituna edo nahiz eskola bakua- gizon bat dan bezela.
botua bota [botoa bota]. du ad. (TE). Emitir el sufragio; votar. Azkeneko orduan, lau milla errialen ordez bota eban botua Allenden alde. Ik. botau.
botua eskatu. du ad. (TE). Pedir el voto. Uezabak botua eskatu detse bere langillieri.
boto-batzaille [boto-batzaile]. iz. (TE). Muñidor electoral. Sasoi baten, boto-batzailliak hortatik bizi izaten ziran.
botoi. iz. (NA). Ombligo. Ume berbetakua da. Han! botoia!, tirriiin!
bra (brau, braust). onomat. (ETNO). Arrojar, lanzar, echar algo. Zeozer jaurtittakuan. Bra!, diruak errekara... / Egin zuan Kanpeonato Lokalori, eta, hartu gero txinga danak berak, txingok hartu bixok, eta lehelenguan eta bigarrenan rekorra batidu, eta autoridadieri, brau! mahai gaiñera bota txingak... Ik. bri-brau, drau, ras.