Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
betekizun. iz. (TE). Bulto; paja; relleno. Hori dana da lastua eta betekizuna.
beteko. iz. (ETNO). Zona donde cubre el agua. Erreka, potzu edo kunbo baten, personia osorik sartu leikian lekua; pertsonian alturia baiño gehixago daukan ur-maillia. Behiñ igarixan ikasi ezkero betekuetara, baiña lehelengo, hantxe, Ariatzan eta Amañan, gerriraiñoko uretan ibiltzen giñan. Bildurra kunbuetara edo Maltzara juateko. / Ibaia behian etorrenian be ixa beteko urak izaten ziran ta iñor ez zan atrebitzen islara pasatzen. (Zirik 135).  RLk tapako dauka jasota Plaentxian; Eibarren beteko besterik ez dogu jaso, eta oso berba arrunta da.
beterinarixo (betenarixo). iz. (NA). Veterinario,-a.
beteta. adlag. (TE). Embarazada; preñada; encinta. Personendako eta animalixendako esaten da. Izorra (beteta) dago andra gaztia, Gabonetarako espero dabela. / Hik laga dittuk, Goierriko zenbait herrittan, neska gaztiak beteta?. Ik. altan egon, iskotu, izorra, kastigau, ume eske egon, adarittu, apotu, iskua bota.  Hau da Eibarko forma normala, sinonimua baiño gehixago.
beteta egon. da ad. (ETNO). Estar preñada la vaca, oveja, etc. Ik. altan egon, iskotu, kastigau, ume eske egon, adarittu, apotu, iskua bota.
beti.
1 . beti. adlag. (TE). Siempre; en todo momento, contínuamente. Kukuak beti soiñu bat. / Andrakume txori-buruak zeru azpian diran artian --beti esatia da-- guk ez dogula goserik izango. (Ibilt 469).  Frekuentatibua da. Betikotasuna indartzeko: beti-beti.
2 . beti. adlag. (TE). Eternamente. Beti-beti, denborak iraungo daben beste.  Muga bako denporia aitzen emoteko. Betikotasuna indartzeko: beti-beti.
betidanik (betikodanik). adlag. (AS). Desde siempre, de siempre. Betidanik Eibarren be aberatsak eta pobriak
Betiko. iz. (TE). El Eterno; el Inmortal. Eta entzun eban Betikon hotsa, zein zan harutz eta honutz Baratzan haixia hartzen (Gen. 3. 8). / Betikuak jarrittako legia, gurasuak ondratzia. / Betiko, Erdiko, Lauko, Astunko, Aixelko, Otsoko, Basako...
betiko.
1 . betiko (betirako). adlag. (TE). Para siempre; hasta siempre. Juan da betiko, ez dakigu nora. Ik. sekulako, egundoko.
2 . betiko. izlag. (TE). De siempre, habitual; de por vida. Gaur be badakar guzurti horrek betiko ipoiña. / -Zer dogu bazkaittan? -Betikua. / Emaztiak berihala kartaz aitzen emon zetsan frailliorri betiko bidetik, nola bere zain zan etxian. (Ibilt 463s).
betikotasun. iz. (TE). Eternidad; inmortalidad. Beti-beti, denborak iraungo daben beste da betikotasuna; eta betikotasun honetan gauza guztien hasieria eta azkena.
betiro. adlag. (TE). Siempre. Betiro ohittu da hamen auzuak alkar laguntzia. / Astiro, biziro, betiro, zihero...
Betolaza. abiz. (TE). Betolaza (apellido de viejas familias en Eibar ). Betolazanekuak ziran Barrenkalian.
betondo. iz. (TE). Entorno del ojo; ceño. Betonduan ebagi haundi bat ein dau, jausi eta harri ertz bat jotiakin.
betondoko. iz. (TE). Puñetazo, puñada en el ojo. Betondoko bat emonda bialdizu lapur hori.
betozko [bekozko]. iz. (TE). Ceño; ceño fruncido. "Kopetilluna, ceñudo" (JSM). Aspaldi honetan, betozko hasarriakin darabigu uezaba. / Morroia betozkuakin oheratu zan. (Zirik 61). / Akabautako pieziau, konturatu barik akastu juat. Uezabak jakitzen dabenian betozko makala ipiñiko jok.
betule.
1 . betule (betula) [betile]. iz. (TE). Ceja. Sasikarte latz baten itxuran ziran haren betuliak.
2 . betule (betula) [betile]. iz. (TE). Pestaña. Betulia sartu jata begixan.
bez. iz. (AZ). Dicha; suerte. Nok leukakean bere beza! / Bere bezean banengo!  Azkuek Eibarren jasotako berbia da. Gaur egun, ez da erabiltzen.
bezau, bezatze [bezatu]. du ad. (TE). Domesticar, domar (sentido real y figurado). Bihurrixa, basatixa hezi. Bezautako txakurrekin ataratzen eban bizimodua. / Bizixa, baiña berebiziko onduen bezau eban hartu eban emaztiak. / Gatxago izan zan ha bezatzia, Arraozko bihorrak hezitzia baiño. Ik. domau, hezi.
bezela [bezala]. part. (TE). Como, en calidad de, como si. Basahuntza mendi itturrixetako ur garbixen gogoz dan bezela, bardin, Jauna, nere arimia zuregana (Salm. 42. 2). / Neskamiak eiñ eban guztia etxekoandriak aindu zetsan bezela. (Ibilt 457). / Emengo euskeltzaleak eurena ezagutzen dogun bezela. (Zirik 6). / HiIzkuntzak, hizkuntza bezela ez dau beste zentzunik, bizia baño. (Zirik 7). Ik. lez, letxe, ez lako, moduan.  Bai TEn sasoian bai gaur, "Poco usado en Eibar, por dominar los sinón. letz y leztxe" (TE, 254); gaur egunian geruago eta gehixago zabaltzen doian arren, gehixen bat alfabetizaziñuagaittik. Aurretik berbua euki biharrian izena daukanian postposiziño moduan erabiltzen da: zu bezela.
bezelakotxe [bezalakoxe]. izlag. (TE). Exactamente igual, semejante a. Indartutako formia da. Zeuria bezelakotxe kopiña ekarri detse gure umiari be. Ik. lezkotxe.
bezelatxe (bezelantxe) [bezalaxe]. adlag. (TE). Exactamente como, igual que. Moduzko-konparatibua da. Bezela + txe. Neuk bezelantxe zeuk be ein zeinkezu. Ik. bezela, lez, letxe.