Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
bihotz.
1 . bihotz. iz. (TE). Corazón. Lehenango arnasatik azkeneraiñok, eten barik, lanian bihotza.
2 . bihotz. iz. (TE). Alma, corazón, sentimiento. Jakintzak, bihotzik gabe, ez dira jakitturixia.  Esangura abstraktua dauka.
3 . bihotz. iz. (TE). Corazón, amor, cariño. Ez eizu ein negarrik, bihotza!  Normalian funziño bokatibuan erabiltzen da, artikuluakin.
4 . bihotz. iz. (ETNO). Parte central del tronco; veta central. Egur guztia ez dok bardiña. Zati desbardiñak jakaz. Bai! Lehenengo, azalan azpixan, gizena datok; gizena, lakia. Igualak dittuk. Gero, barrurago, gixarria; eta erdi-erdixan bihotza. Gizena biguna izaten dok, eta gixarria askoz gogorragua, eta illunagua. Ik. hun.
bihotz-bigun. izond. (TE). Compasivo,-a, benévolo,-a. Ama guztiak dira bihotz-bigunak.
bihotz-gogor. izond. (TE). Despiadado,-a ; cruel, implacable. Banekixan, Jauna, bihotz-gogorra zarana, eraiñ ez dako lekuan metatzen dozuna... Ik. anker, bihotzik bako, bihozbako, bihozgabe.
bihotzik bako. izlag. (TE). Cruel, despiadado,-a. Anaiagaz bihotzik bakua dana, zer ostianguekin? Ik. bihotz-gogor, bihozbako, bihozgabe.
bihotzeko.
1 . bihotzeko. iz. (TE). Enfermedad del corazón ; ataque al corazón, infarto. "Se dice de los achaques del corazón" (TE, 263). Bihotzekua dauka eta kontuz ibilli biharra. / Bihotzekua jota hil zan kotxaua, ezertarako astirik emon barik.
2 . bihotzeko. izlag. (OEH). De (mi, tu) corazón; querido,-a, íntimo,-a. Lagun zahar maitte bihotzekua. (Zirik 99).
bihotzeko min. iz. (TE). Dolor de angina de pecho / de infarto. Bihotzeko gaixotasunak emondako miña eta larritasuna. Bihotzeko-miñak emon detsa kalian doiala.  Bihotzeko gaixotasunez aparteko larrialdi batzuetarako be erabiltzen zan itxuria TEk diñuanez: "Se decía de los ataques epilécticos y accidentes parecidos" (TE-264).
bihotzerre. iz. (TE). Acidez, ardor de estómago; pirosis. Kaztaiñak, bihotzerria eitten deste.
bihozbako. izlag. Cruel, despiadado,-a. Bihozbakua gizona! Ez detsa bape lagundu anaixari! Bihozbakua gizona! Ez detsa bape lagundu anaixari! Ik. bihotz-gogor, bihotzik bako, bihozgabe.
bihozgabe. izond. (OEH). Cruel, despiadado,-a, que no tiene corazón. Nahixago dorala hill eta hartariko senar zaillagandik urten, eta bidian doran haurra atara horlako aitta bihotzgabe batengandik. (Ibilt 485). Ik. bihotz-gogor, bihotzik bako, bihozbako.
bihozkada. iz. (OEH). Corazonada, emoción, sentimiento. --Nola nahi be, hire sentimentueri holako bihozkadia emoteko on-ona izan bihar. --Bihozkadia diñok, bihozkadia?... A ze zastadia emon zestan. (Zirik 16s).
bihur ((bigur)).
1 . bihur (bigur). izond. (TE). Retorcido,-a, torcido,-a. Zugatz harek, gerrixa bihurra dauka. / Bere emazte bihurra. (Ibilt 490).
2 . bihur (bigur). adlag. (TE). Torcido,-a, torcidamente. Makiña horrek, bihur ataratzen dau joskuria. Ik. bihurri.
bihurrak. iz. (ETNO). Piezas del carro. Ik. burdi.
bihurri [bigurri].
1 . bihurri (bigurri). iz. (TE). Torcedura; esguince. Bihurrixa ein jakon hanka batian, pelotan ziharduala. Ik. zantiratu, erasan, haragi-eten.
2 . bihurri (bigurri). izond. (TE). Travieso,-a, revoltoso,-a; malo,-a, perverso,-a. Bihurrixa dator mutill hori, lagun okerrak dittualako.
3 . bihurri (bigurri). adlag. (TE). Torcido,-a, retorcidamente. Bidia daroie bihurri, zuzen juan leikian lekuan. Ik. kiribil, bihur.
4 . bihurri (bigurri). iz. (OEH). Maldad. Bihurririk gabia, beti zintzua. (Ibilt 489).
bihurriko. iz. (ETNO). Tornillo.  Ez da gaur egun erabiltzen.
2 . bihurrittu. iz. (ETNO). Torcedura; esguince. Zantiratua, bihurduria. Joseluk bihurrittua ein zeban domekan foballian jokatzen. Ik. trokau, zantiratu, erasan, haragi-eten, bihurrittu.
bihurrixan [bihurrian]. adlag. (TE). En espiral. Mailla horrek bihurrixan doiaz, eskillaria eiñaz.
bihurrixan ibili (bihurrixan ibilli). esap. (TE). Andar al sesgo, torcerse. Norbaitt betiko martxatik kanpo ibili. Jende hori bihurrixan dabill aspaldi honetan.
1 . bihurrrittu (bigurrittu), bihurritze [bihurritu].
1 . bihurrittu (bigurrittu), bihurritze [bihurritu]. du ad. (TE). Estrujar, retorcer . Zerbaitt mutur bixetatik oratu eta kontrako aldietara birau; edo alde bata fijo dala bestia birau. Lixibako zapixak bihurritzen lagundu bihar destazu. / Zapixak ondo bihurritziak esan gura dau lehenago sikatzia. Ik. bihurtu.
2 . bihurrittu, bihurritze [bihurritu]. da/du ad. (ETNO). Torcer(se) una articulación. Ik. trokau, zantiratu, erasan, haragi-eten, bihurrittu.
3 . bihurrittu (bigurrittu), bihurritze [bihurritu]. da/du ad. (TE). Desviar(se), pervertir(se), malear(se). Bere Jaungoikuan legetik bihurrittu zan iñongo Jainkuetara.
bihurruna (bihurriuna). iz. (TE). Torcedura, desviación; vericueto. Hantxe, bihurriunia agiri dau ezkerrera. / Kañoi horrek bihurrunia dauka erdi inguruan, eta barrenarixari eruan biharko detsazu. Ik. okerruna.  (Ibilt 375).
bihurtu, bihurtze (bihurtutze).
1 . bihurtu, bihurtze ( bihurtutze). du ad. (TE). Retorcer, torcer. Banan-banan, oillasko guztieri samia bihurtu zetsen. / Hiru edo lau hari alkarregaz bihurtzia, sokia eittia. Ik. bihurrittu.
2 . bihurtu, bihurtze. da ad. (TE). Volver, regresar; girar, dar la vuelta. Lehen zeguan lekura juan, bueltau. Bihurtu da bide erdittik, luze eritxitta. Ik. itxuli.
3 . bihurtu, bihurtze ( bihurtutze). da/du ad. (TE). Convertir(se), transformar(se), volver(se). Egoera, itxura, pentsaera, batetik beste batera aldatu. Haundikixa izan arren, anarkistetara bihurtu zan. / Jentillak kristautzara bihurtutzia hartu eban beregaiñ. / Hain benetakua izan zan Saulo kristau bihurtzia eze, Apostoluen artian Paulo izenagaz izentatzen dala.
4 . bihurtu, bihurtze. du ad. (TE). Traducir. Hizkuntza batian esan edo idatzi dana beste hizkuntza baten esan edo idatzi. Euskerara bihurtu edo itxuli, liburuetan diran milla gauza eder... Ik. itxuli.
bijilixa [bijilia]. iz. (TE). Abstinencia de comer carne; vigilia. Gabon eguna, lehenago, bijilixa izaten zan.
bijilixa-egun. iz. (TE). Día de abstinencia de carne; día de no comer carne; día de vigilia. Gaur bijilixa-eguna da.
bijilixia egin. du ad. (TE). Abstenerse de comer carne; guardar la vigilia. Nahi tta nahi ez, bijilixia ein dogu gaur, ez gendualako dirurik okelatarako.
bika. adlag. (TE). De dos en dos; a pares. Bika jaurti zittuan danak errekara. Ik. biñan.
bikain. izond. (TE). Excelente, magnífico,-a. Haura bai zala bikaiña, iñor bazan.  "No se usa en Eibar sino como voz culta" (TE, 259).
bikarixo [bikario]. iz. (TE). Vicario. Arlote guztiak, don Donato Isasiko bikarixuagaz konfesatzen ziran, penitenzia ariñak aintzen zittualako.
biki.
1 . biki. izond. (TE). Doble; gemelo. Etxe hau bikixa da, eta eiñ eben bitokixa famelixa bi ziralako. Ik. bikotx, bikoti.
2 . biki. iz. (TE). Gemelo; mellizo. Jakob eta Esau, Euzkialdeko herri haundi biren Aitak, bikixak ziran.