Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
2 . baso. iz. (TE). Bosque; monte. Harek baserrixak basua badau, egurra, nahiz iria, nahiz larrak balixatzeko.  Artikulua hartzerakuan azentua holan esaten da normalian: [basúa].
baso soil. iz. (ETNO). Bosque de pocos árboles; bosque poco poblado. Arbola gitxiko basua.
baso-abere [basabere]. iz. (TE). Animal salvaje. Baso-abere bezelatxe bizi zan txabola baten.  Gaur egunian apenas erabiltzen dan hau berbiau, batek daki iñoiz erabili izan dan.
baso-bedar [baso-belar]. iz. (TE). Herbazal, vegetación silvestre. "Herbazal de los terrenos no cultivados" (TE, 225). Orduan, baso-bedarrak beteko dittu gaurko uri haundixetako kaliak.
© Ezezaguna
baso-krabelin (basa-krabelin). iz. (ETNO). Clavelina (Dianthus monspessulanus).  Toponimixako Krabeliñ izena hortik ete dator?
baso-lora [basalore]. iz. (TE). Flor silvestre. Baso-lora asko dira baratzakuak baiño ederraguak.
baso-sail. iz. (TE). Terreno de monte. Munikolako baserrixak, baso-saill haundixak zittuan.
basoko behi. iz. (NA). Ganado de monte: pirenaicas, suizas, asturianas. Tartian behi, isko eta txahal izan arren, behixak esaten da. Basoko behixak daukouz handiko zelaixan. Ik. behi gorri, ganau gorri, larra-behi, mendiko behi.
Baso Jaun [basajaun]. iz. ber. (TE). Basajaun. "Personaje fabuloso del que apenas se oye en Eibar" (TE, 225). Baso-Jauna, Goierri aldietan izan bihar eban, entzutze laburra dau ba Eibarren. Ik. Anbotoko Señora, lamiña, sorgin, jentil.  Euskerako izen ezagunena Basajaun da baiña TEk Eibarko erara darabill, zihero lexikalizau barik itxuria. 
baso-maillubi. iz. (AN). Fresas silvestres. Eta maubixak bezela, baso-maillubixak loran. (Ibilt 318).
basobide [basabide]. iz. (TE). Camino de monte; sendero de monte. Baso-bidiak, gehixenak ganauak eregittakuak.
basoillar. iz. (ETNO). Urogallo (Tetrao urogallos).
basokaran. iz. (ETNO). Endrino.
basoko. izlag. (TE). Silvestre. Maillabixak, basokuak hobiak ortukuak baiño.
basolizar. iz. (ETNO). Serbal de cazadores (Sorbus arcuparia).
basontz. iz. (ETNO). Cárabo (Strix aluco). Ik. gaberdiko mozolo.  UZ: urubi.
basta. iz. (ETNO). Manta; almohadilla. Asto eta bihorreri, astotzarak edo beste edozer ipini aurretik ipintzen jakuen manta modokua.
Basterrika. abiz. (TE). Apellido de Eibar. Basterrika asko ziran Eibarren eta izango dira ondiok.
bastiki. izond. (TE). Malhablado,-a. Berbetan finttasunik bakua. Dotoria baiña bastiki haundi bat berbetan. Ik. bastoko.  Gitxi erbiltzen da.
basto.
1 . basto. izond. (TE). Bruto,-a, burro,-a; grosero,-a, ordinario,-a, soez. Fiña ez dana, arrunta, latza. Bastokerixak esaten dittuana, gizon bastua. Ik. bastoko.
2 . basto. iz. (TE). Basto en la baraja española, en naipes. Bastuak urten dau.
bastokerixa [bastokeria]. iz. (TE). Salvajismo, bestialidad; ordinariez. Iri-probian aldian bastokerixa haundixagua da "korridia" esaten jakon jolasa.
bastoki. adlag. (TE). Groseramente, de manera ordinaria, toscamente. Bastoki einda dago horma hori.  Gitxi erabiltzen da.
bastoko. izond. (TE). Grosero,-a, ordinario,-a, soez. Berbetan finttasunbakua. / "Aumentativo de bastiki" (TE, 225). Ixildu zaittez, bastoko, holako gauzarik esan barik! Ik. bastiki, basto.
bastotu, bastotze ( bastotutze). da ad. (TE). Volverse grosero, ordinario, vulgar; embrutecerse. Basto bihurtu. Txartu. Lehen zan garbixakin, bastotu ein jaku txakurra. / Bastotutzia nahikua ez dala, gaiztotu ein da gizon ha. / Tabernatik dator gizona bastotzia. / Arduari ura gehitzia da bastotutzia.
bastotze. iz. (TE). Embrutecimiento. Tabernatik dator gizona bastotzia.
© Jaione Isazelaia
basurda [basurde]. iz. (TE). Jabalí (Sus scrofa). Gure mendixetan gastau ziran basurdak, baiña ez kalian. / Basurdak ikusgarrixak Arno aldian! Han dana dok ba txaria eta artadixa, eta gustora bizi dittuk basurdak han inguruan. Baiña honutz be etortzen dittuk. Ez dok asko gurian be aztarka ibili zirana. / Baña Gatzaga aldian eta Aizkorriko basuetan otsuak, basurdak eta bestelango priztixok urrittu ziranian, nora-ezian geldittu ziran. (Zirik 86). / Eta zaurittutako basurda hasarre bat bezela, aindu zan Saloi nausira bene-benetako kulpadunaren billa. (Ibilt 489).
bat.
1 . bat ( ). zenbtz. (TE). Uno. Kardinala da. Bat, ezebezan hurrengua.
2 . bat. izord. (TE). Uno,-a. Batek ez daki nola berba eiñ haregaz. / Andraren bat izan da hamen nere billa? / Lapurren bat izan da gure etxian, dana dago ba bere lekutik atarata.  -(r)en bat egitturiak esangura indefinidua dauka: alguno, alguna.
-(r)en bat. zenbtz. (EE). Alguno,-a; unos,-as. Zenbatzaille zehaztubakua. Baten batek emongo detsa kaferen bat edo holakoren bat, engaiñauko juek. / Etxeren bat erosiko dabela esan dau. / Ez jakixat noiz, baiña egunen baten agertuko dok. / Hamarren bat lagun ibiliko ziran koko jantzitta. Ik. bateronbat.  Gixi gorabeherako kopurua adierazteko erabiltzen da.
bat (bi, hiru) baietz. iz. (ETNO).  Apuesta a que sí se echa un (dos, tres) txirlo(s).
bat be [bat ere]. zenbtz. (TE). Ninguno,-a; nada. Gaurko batzarrera, bat be ez (da etorri), iñor be ez. / --Da; zenbat? --Jangoikuak aiña. --Bat orduan? --Ez, ba-pez! (Zirik 123s). Ik. iñobe (ez), bapez, bape.  Ezezko esaldietan.
bat bi hiru eta lau. zenbtz. (IL). A la una, a las dos y a las tres. Jolasetan kantatzeko edo jokuetan hasieria edo urteeria emoteko. Kant. Bat, bi, hiru eta lau / Txomiñek andria falta dau / Txomiñek dauka dendia / sagar ustelez betia / sagarrak saldu orduko / topatuko dau andria. Ik. balio, hiru, lau.  Antxitxiketa karrera bat egitteko urteerako erreixan jartzen giñanian, urteeria edo salidia emoten ebanak esaten eban: Ia, danok prest: bat-bi-hiru ta lau! eta antxitxiketalarixak karreran hasten ziran. Halaxe dogu, esate baterako, honako herri-jolas kantutxu hau be, lau konpasek markatzen dabena, zera, solfeauko bagendu, konpasilluan jarriko gendukiana: Bat, bi, hiru ta lau ... (IL).
bat edo beste (bat ero beste). izord. (TE). Alguno,-a; alguno,-a que otro,-a. Bat edo beste, belu baten, agertu ziran.
bat egin. du ad. (TE). Unir, hacer uno, unificar; juntar. Batu. Ez ziran ondo konpontzen alkarrekin, baiña bat eiñ eben gure kontra. Ik. batu.
bat esanda bera bez. esap. (TE). Ni uno solo. -Jende asko izan da batzarrian? -Bat esan da bera bez!
bat-batera. adlag. (TE). De repente, de pronto, súbitamente. Han ziran millaka gizonak, bat-batera orruaz hasi ziran. Ik. batera.
bat-batian [bat-batean]. adlag. (OEH). De repente, de improviso. Behin, berekautan euala, bat juan ei jakon, ta bat-batian soltau ei zetsan. (Zirik 111).
bat-bera. esap. (OEH). (Ni) uno sólo. Botikarixuan emaztiak, bere ezkutu-lekutik autu honen hitz bat-bera be galdu ez ebanetik, pentsau eban berak be aurkittu ebala bere zoritxarran erremedixua. (Ibilt 472).  Ezezko perpausetan erabiltzen da normalian: bat-bera be ez.
bata. iz. (TE). As en los naipes, en la baraja. Izatez, bat numerua da, artikuluakin. Ubedak eban bata, eta Gollibarrek hirua. Ik. bateko.  Beti forma mugatuan erabiltzen da.
bata(k) bestia. izord. (TE). El uno y el otro, la una y la otra; el uno al otro, la una a la otra. Izenordain alkarkarixa da. Batak bestia maitte izatia aintzen desku Ebanjelixuak. / Ezin dabe batak bestia ikusi. / Bata bestian atzetik datoz. Ik. alkar.  Forma mugatuan erabiltzen da eta ez dittu deklinaziño marka danak hartzen. Esate baterako, ez da nominatibuan, partitibuan eta prolatibuan erabiltzen. Lekuzko kasuetan bizidunen formak erabiltzen dira. / Aditza NORK duna bada "batak", eta ez bada "bata".
bataz beste [batez beste]. adlag. (TE). Por término medio; generalmente. Bataz-beste, hogei errialian saldu da gaur bildotsa.
batek badaki (batek daki). esap. (TE). !Quien lo sabe!, ¡Cualquiera sabe!. Batek badaki etorkizunak zer dakarkigun! Ik. jakin, nork daki.  Normalian dana dalakua jakitzia gatxa danian erabiltzen da.
baten. adlag. (TE). En una ocasión, una vez; en cierta ocasión. Izatez, bat numerua inesibo kasu markia dabela da. Panplonan izan naiz baten. / Baten, euzkixa illundu zan egunan erdixan. Ik. behin batian, behin.
batera.
1 . batera. adlag. (TE). Al mismo tiempo, a la vez ; al unísono. Guregaz batera, era askotako famelixak etorri ziran honutz.
2 . batera. adlag. (TE). De repente, de pronto, súbitamente. Derrepentian (AN). Onduen zala pentsatzen ebanian, batera etorri zan lurrera. / Batera-batera etorri jakon ondoeza. / Pentsau eben Dukia batera-batera zoratu zala. (Ibilt, 490). Ik. bat-batera, baterako.  Indartzia nahi danian, repetiduta erabili leike: batera-batera.
batera eta bestera. adlag. (TE). De un lado para otro, de un lado a otro. Batera eta bestera, eguna emon dot ganora barik.
bateronbat [bat edo bat]. izord. (TE). Alguien, algún/alguno que otro, alguna que otra. Bateronbatek topauko eban zuk galdu dozun eraztuna. / Baiña beti etortzen zan bateronbat. / Bateronbat bialtzeko hara, fabrikia ipini bihar dala martxan edo zeozer. / ...ta banan-banan, banan-banan begiratu ustelduta edo bateronbat badao, porsiakaso. / Bateronbaten gaizki esanagaittik aldendu baeban bere laguntzatik, jasotzeko erabagi ariñegi hau berari entzun arte. (Ibilt 479). Ik. -(r)en bat.  "Bate(ro)nbat izenordainaren segida osoa aurkituko dugu Eibarren: bateronbatek, bateronbategana, bateronbati, bateronbaten, bateronbategaittik..." (EE).
bateronbatzuk (bateronbatzuek) [baten batzuk]. izord. (TE). Algunos,-as, unos cuantos, unas cuantas. Bateronbat-en plurala. Bateronbatzuek pozik aittuko eben barri hori. / Bateronbatzuk agertuko dira gure alde. / Etorri aurretik batedonbatzuek kontau bihar izan zetsen Eibarren "gorri" asko zeuala ta kontuz ibiltzeko. (Zirik 104).
batez be [batez ere]. adlag. (OEH). Sobre todo; en especial; principalmente. Herrixetatik eta batez be tabernetatik urrin. (Zirik 18). Ik. hala be.