konbit [gonbit]. iz. (TE). Convite, invitación. Gaurko konbitta nere kontu izan da. / Eibartar guztieri pasauko jetset konbitxa. (Zirik 51).
kondesa. iz. (OEH). Condesa. [Fraile bat] Jauregira heldu zan behin, kondesiari eskatzeko asmuan urtero emoten eban urdia, laguntasun letz, euren konbentuari. (Ibilt 468).
kondiziño (kondeziño) [kondizio]. iz. (OEH). Condición, requisito. Zaldunak gustora emon zetsan baietza kondiziño honi. (Ibilt 480).
/ Bakotxa bere buruan jabe (da), iñori okerrik ez eitteko kondiziñuan.
koneju. iz. (TE). Conejo. Baserri hartan, oilluak, konejuak eta kuixak hazten dittue. / Baso-konejuen zulo onduan ipiñi eben lagunetariko bat. (Zirik 34).
/ [Orbeanian ei euan] Konejua gatxizeneko bat kontramaixu. (Zirik 12).
Ik. kui. konfesau, konfesatze [konfesatu]. du ad. (TE). Confesar. Konfesau zittuan bere gaizki-ein guztiak. / Hobeko dozu aittari dana konfesatzia etsi-etsixan parkatu deizun.
konfixau. konforme. adlag. Conforme, de acuerdo. Bixetara konforme. (Zirik 89).
/ Konforme nagok trukadiakin. (Zirik 127).
/ Gurekin konforme eztauana, hobe billa juan. (Zirik 124).
Izan, egon, geldittu aditzekin erabiltzen da sarri.
konkortu, konkortze ( konkortutze). da ad. (TE). Perder el sentido, perder el conocimiento; desmayarse. Konkortuta dago juan daneko hiru orduan. / Kalian zoiala gertau jakon konkortutzia. / Baraurik egotiana sarrittan konkortzia. Ik. konorta galdu. konort (korneta) [konorte]. iz. (TE). Sentido, conocimiento. Konorta dauka ondiok. / Txakurra erdixan sartu zan, jo neban nahi barik, eta korneta barik han juan zan goittik behera. konorta etorri. zaio ad. (TE). Volver en sí, recobrar el conocimiento; reanimarse. Erremona Martari, patxar apur bategaz etortzen jakon konorta. konorta galdu. da ad. (TE). Perder el sentido, perder el conocimiento; desmayarse. Hartu eban koskorrekuakin, konorta galdu eta luze-luze jausi zan. Ik. konkortu. konorta kendu. dio ad. (TE). Anestesiar, quitar el sentido; insensibilizar. Konorta kendu detse iztarra ebateko. konpaiñia (konpaiñixa) [konpainia]. iz. (TE). Compañía; agrupación, asociación, sociedad. "Comunidad de intereses" (TE, 496).
Loiolako semiak hasi eban Jesusen Konpaiñia. / Konpaiñia bat jarri eben kañoigintzarako Guenenguan. "Muchas mutualidades, con mejor acierto se titularon laguntasuna" (TE, 496).
konparau, konparatze [konparatu]. du ad. (TE). Comparar. Konparau lehengo hutskerixak oingo aberastasunekin eta ikusten da munduak zenbat aurreratu daben. / Balitza lehengo bizimodua eta oingua konparatzia... konpondu, konpontze (konpondutze). 1 . konpondu, konpontze ( konpondutze). du ad. (TE). Arreglar, reparar, componer; solucionar, reconciliar, resolver. Gauzak eta arazuak be konpondu egitten dira.
Etxia konpondu dogu, neguan itxogiñik ez deigun izan. / Ebaristo kojuak konpondu desta erlojua. / Ezkondutako andren zeregiña, gizona ondo konpontzia. / Ez dau gura izan soiñekua konpontzia eta emon ein dau. / Artian holako gauza hasarria izan ezkero, luzia izaten da gero konpondutzia. / Gure artian zan alkar aittu eziña, berak konpondu eban. / Ba, konpondik aguro, hainbeste jente zain daukagula dirua galtzen gauaz da. (Zirik 46).
/ Bixar goizian neuk konponduko haut. (Zirik 118).
/ Ez jakin gauzonik eitten, demontriak halakuak. Nik konponduko jonat. (Zirik 28).
/ Baña beti eukanetik dana konpontzeko maratillaren bat [...]. (Ibilt 471).
2 . konpondu, konpontze ( konpondutze). da ad. (TE). Entenderse, llevarse, congeniar; arreglarse, apañarse. Bizi guztian ondo konpondu dira. / Ni neu konpontzen naiz, bihar bada, hutsakin. / Neskame honek [...] hartu zetsan lege ona eta haundixa etxekoandriari, zeiñegaz ederto konpontzen zan. (Ibilt 474).
Normalian ondo, txarto, gaizki... adberbixuekin erabiltzen da.
3 . konpondu, konpontze. da ad. (OEH). Arreglarse(las), manejarse. Nola konpondu haiz azkenera arte hutsik ein barik jokatzeko? (Zirik 30).
hor konpon. interj. (TE). allá te (se,) las arregles/compongas; allá tú (él,). "Ahí te las compongas, como quien dijo: después de mi el diluvio" (TE, 605).
Hor konpon Marianton, nik neria eiñ jonat eta!
/ Gero eurixa eitten badau, hor konpon, nik ez zaittut tapauko.
/ Esr. Hor konpon Marianton!
|