kakaztuta. adlag. (PIT). Enmerdado-a, ensuciado,-a; intoxicado,-a, contaminado,-a. Zikinduta, pozoituta.
Egoeria oso nahastuta eta kakaztuta dago gure artian. Zoritxarrez.
kako. 1 . kako (kaku). iz. (TE). Gancho; garfio; enganche. Pieza okertu eta askotan punta zorrotzekua, gehixenetan metalezkua, zerbaitt txingilizka ipintzeko, zerbaitti eusteko edo heltzeko (ETNO).
Kakodun haga batekin hartu biharko dittuzu gorengo sagarrak. / Bizixagua jarri bihar jakok kakua. / Aldatu bihar diranian, kakotik txingilizka esegitten dira makiñak be, soiñekuak moduan. Ik. laratz-kako. 2 . kako (kaku). iz. (TE). Complicación, problema; objeción, impedimento, excusa. Figuradua da: arazua, trabia, atxekixia.
Beti dauka harek kakuren bat, gauzia luzetzeko. 3 . kako (kaku). izond. (NA). Ganchudo,-a, con forma de gancho. Surra kakua daka. Ik. sur karakote, karakote. kakolari (kakulari). izond. (TE). Amigo,-a de complicaciones; complicado,-a, problemático,-a. Kakozalia: danari arazua, trabia eta atxekixia jartzeko zalia dana.
Bata zan kakularixa, eta bestiak aterik aiña maratilla. kakusain [kaka-usain]. iz. (TE). Olor a mierda, mal olor. Kakusaiña dago hamen eta guazen harutzago. Ik. kakarantz. kakuts (kakutsa) [kaka huts]. izond. (TE). Inútil, poca cosa; tonto,-a; una mierda. Kaka hutsa. Persona onegixa hutsan hurrengua, gauzaeza, tontua dala esateko erabiltzen da.
Esr. Onutsa onutsa, kakutsa.
Ik. huts, onuts. kalamatrika. iz. (TE). Gramática parda; galimatías. "Maltzurkeriaz eta amarruz esandakoari edo egindakoari buruz esan ohi da" (EEE, 117).
Kalamatrikako maistria zonan ha, gure auzoko Durangoarra. kalamatxino. iz. (OEH). Palabra creada para designar un animal ficticio. Batak erbikumian okelia zala onenetarikoa ta bestiak kalamatxinoarena --kalamatxino hau Trapu-trapuk asmautako kontu bat besterik ez zan--. (Zirik 33). kalamidade [kalamitate]. iz. (OEH). Calamidad, desgracia. Kalamidade guztiak beregain izatiarren edo, begi-bakarra, bizkar-okerra ta herrena zan gaiñera. (Zirik 62).
Kalamua [Kalamua / Maaxa]. l. iz. (TE). Kalamua (monte). Eibarkua da zati bat; tontorra Elgoibarko lurretan dago.
Kalamuari, beste batzuk 'Max-mendixa' esaten detse. kalandresak. iz. (ETNO). Calandrias (Alaudidae). Akondian be, akordatzen jata kalandresak. Bertan gelditzen ziran; urtietan egoten zan. Akondian beti kalandresa bertan geratuta; pasian geratu eitten zan. Alaudidae familixako danekin darabigu: alondra, totovía, calandria, cogujada...
kalder (kaldar). izond. (EEE). Ruin, egoista; avaro,-a, tacaño,-a. Zekenan zekenez berekoia danandako erabiltzen dabe Eibarko zaharrak (JSM).
Kedarra be ez leuke emongo kalder horrek. / Denporatxua zeroian aurrera ta etxeko-andriak, hain kalderra ez izan arren, leun-leun luzetu zetsan. (Zirik 142). Azkuek: kaldar (B-eib): persona ruin, innoble. (AZ, 462).
kale. 1 . kale. iz. (TE). Calle. Txirixo-kalia zan gure txikitxako jolas tokixa. / Orduan, baso-bedarrak beteko dittu gaurko uri haundixetako kaliak. / Kalerik kale doia tanboliña Zezenana joten. / Guazen lehelengo etxera, eta afalduta gero urtengo dogu berriz kalera. / Eibarko kaliak zihar juan ei zan plaentxiatarrori. (Zirik 130).
Ik. Arrandi-kale, Barrenkale, Txirixo-kale. 2 . kale. iz. (TE). Casco (del pueblo), núcleo urbano, ciudad . Kalia ala baserrixa dozu nahixago? Anton. baserri. 3 . kale. iz. (TE). Fallo, falta; desacierto,desatino; fracaso. "No acertar o alcanzar el objetivo en un juego y por extensión en cualquier propósito" (TE, 475).
Betiko moduan, juan jako ondora bere betiko ipoiñekin zegozer ataratzeko asmuan, baiña kale oinguan. / Maskuelok, lehelenguetan kale, posturak berotzeko; gero hiru txirluak bola bakotxian. / Fralle birek, kale (tít.). (Ibilt 455).
kale egin. du ad. (TE). Fallar (el tiro, el golpe); salir algo mal, fracasar. Huts egin. / "En el juego de bolos, errar la tirada, y por extensión se dice de todo intento frustrado" (TE, 475).
Maskuelok lehelenguetan kale, posturak berotzeko; gero hiru txirluak bola bakotxian. / Dirutara juan da andrian etxekuetara, baiña kale eiñ dau. Ik. huts egin. kale gorrixan. adlag. En la miseria, en el desamparo; en la dura calle. Premiña gorrixan, ezer barik. / "De patitas en la calle" (UD, 154).
Kale gorrixan gaiñian laga eban lamai barik. Ik. kalera bota. kale-batze. iz. (TE). Cuestación pública, colecta, recaudación. Lagun-arteko gaztiak gaur kale-batzia dabe, itsasuan galdu diranen famelixen alde. kale-baztar [kale-bazter]. iz. (OEH). Esquina. Beste behin be kale baztar batian billau eban. (Zirik 55).
Ik. kale-bittarte, kale-kantoi. kale-bittarte [kale-bitarte]. iz. (OEH). Callejón, esquina. Kale bittarte batetik Fraixko agertu zan galtzarpian periodikua ekarrela. (Zirik 22).
Ik. kale-baztar, kale-kantoi. kale-garbitzaille [kale-garbitzaile]. iz. (TE). Barrendero,-a. Kale-garbitzailliak, gabaz ein bihar leukie zeregiña. / Paxan kale-garbitzallia Azalgianeko tabernako muestradorian euan iztarrixa freskatuaz. (Zirik 64).
Ik. garbitzaille. kale-kantoi. iz. (OEH). Esquina de calle. Plaentxiako kale-kantoi batian han euan Joxe Martin. (Zirik 148).
Ik. kale-baztar, kale-bittarte. kale-txakur. 1 . kale-txakur. iz. (TE). Perro callejero, abandonado. Ik. txakur. 2 . kale-txakur. iz. (TE). Golfo, tunante; juerguista. Kale-txakur ebillen, iñun ostaturik emon gura ez zetsela. kaleko jira. iz. (ETNO). Trabajos y recados que se hacen en la calle. Kaleko zeregiñak egin (ogixa, ura, errekauak, egunkarixa...).
Ik. jira, kaleko ostera. kaleko ostera (kale-ostera). iz. (ETNO). Trabajos y recados que se hacen en la calle. Kale-osteria, errekauak eiñaz. Ik. jira, kaleko jira. kalera bota. du ad. (TE). Despedir, expulsar; echar a la calle. Biharretik, etxetik bota. / "Despedir del trabajo; arrojar de casa" (TE, 475).
Hogei urtian beragaz eukittako bihargiña bota dau kalera. / Gaztiak, zaharra bota eban kalera. / Neskamiak kalera botatziakin aiskidetasuna neurri batera heldutzen zanian. (Ibilt 473).
Ik. kale gorrixan. kalerik kale. esap. (TE). De calle en calle. "Por las calles, de calle en calle" (TE, 475).
Kalerik kale doia tanboliña Zezenana joten.
Oso arrunta da egittura hau: kalerik kale, etxerik etxe, mendirik mendi...
kalekuma (kalekume, kaleume) [kalekume]. iz. (ETNO). Urbanita, persona de la calle/ciudad. Basarrittarrak ez diranak, kaletarrak, askotan zentzu txarrakin esanda.
Honek kalekumiok tomatia arbolan hazten dala uste dabe. Ik. abarkadun, basako, kaletar, mendi-mutil. kalentura. iz. (NA). Fiebre; calentura. Euki neban kalenturia eta gaixki, eruan niñuenian Mendarora: treintainueve y medio!. Ik. beruan, elgar. kaletar. izond. (TE). Que vive en la calle, no en el caserío. Kalian, ez basarrixan, bizi dana. / "Vecino de la villa" (TE, 475).
Baserrittarra, baiña kaletarren inbidixarik (ez) harek.... / Ni basarrittarra naiz, ni basarrixan jaixua naiz, Aritxulueta basarrixan. Baiña bajatu giñan, nik bost urte nekazen Aritxuluetatik kalera bizi izatera etorri giñanian, ta kaletar ein giñan gero!. Anton. basarrittar. Ik. abarkadun, basako, kalekuma, mendi-mutil. kaletartu, kaletartze. da ad. (TE). Hacerse a la vida urbana, acostumbrarse a la calle. Kaletar bihurtu, kaleko ohittura edo moduetara egin.
Baserriko ume izukia kriau etorri zanian, baiña gero ondo kaletartu zan. |