Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
korront(a) [korronte]. iz. (TE). Corriente de agua. Amorraiñak korrontian ibiltzen dira. / Ur-korrontak beherutz eruango ebala. (Zirik 121).
korrosk. onomat. (ETNO). Sonido del regüeldo, sonido del eructo. Korroskadian zaratia. Zerbezia eran eta gero beti "korrosk".
korroskada. iz. (TE). Eructo, regüeldo. Bete-bete einda, hor dozu korroskadaka. / Larregi jan eta edan dau, eta korroskada batian dago (edo "korroskadaka"). Ik. aupas.
korse [kortse]. iz. Corsé. Ik. goruntz.  Artikuluakin korsia.
korta. iz. (TE). Corral, cuadra, establo. Gure baserrixak, euren kalterako, gehixenetan etxe barruan kortia. / Ta Arando Itturralde be erretakue. Lehenago, badakizu, kortan iguel argirik bez, ta ganau-jaixtera be argi-kandeliakin jun biher izeten zan kortara. Ta umiek argixa eusten kortan, erdi-lo be iguel, ta alboko amaraun batek sua hartu igual kortan, ta estuasun edarrak be bai! Estuasunek! Tia-tia-tia... Bai! Agiña Gaiñekue birrittan erretakue da, ni jaixo nitzen etxie, elixien aurreko etxie. Behin, Markiñako Leoian entzuterik ez dakit daukozun, probalarixe zan, ta haxe Eibartik etxera badoia, ta haxek erreparau! Etxie suten ta haretxek abixau! Baiña berotu zan etxioi!. / Jausi zan tranpa-zulotik kortako zimaur artera. (Zirik 121). / Heldu zan narraska txarri kortaraiñok. (Ibilt 461). Ik. abeletxe, txabola, txarri-korta, zaltegi.
kortagain. iz. (ETNO). Camarote, parte de la casa situada sobre la cuadra. Ik. ganbara, bandixo, sabai.
kortadillo. iz. (NA). Azucarillo, cortadillo. Orduan hartzen eban pastillia, eta eruaten eban kortadillo bat. Itxuria zeoze etortzen jakon, bajatu-aldixa ero, eta hartzen eban kortadillua. Haxe jan eta pasau eitten jakon. Ik. azukre-tontor, tontor.
kortatxur. iz. (ETNO). Tridente de tres o cuatro púas. 'Lauhortza' esaten da leku batzuetan eta 'kortatxurra' beste batzuetan. Ik. lauhortz.
kortejau, kortejatze. du ad. (JSM). Cortejar, galantear. Emakumiak kortejau, etxera lagundu. Aspaldixan kortejatzen dabil, baiña oiñ arte ez dau kulaperik baiño hartu.
kortesia. iz. Cortesía. Gaurko bizimoduan, kortesiarik eza da, guztiak edo jende asko arduratzen dan gauzetan ezjakiñian egotia. (Zirik 84).
koska.
1 . koska. iz. (TE). Saliente, piedra de tropiezo; muesca, rebajo. Desbardinunia, urtenuna edo sartu-una txikixa.  Hormiak koskak zittuan hankia ipintzeko. / Koska baten katiauta, luze-luze jausi nintzan. Ik. urten.
2 . koska. iz. (JSM). Deuda. Zorra. Hamaika koxka baeukan Mototxenian. Bitoriano billurtzen zan atian ikusten zeban bakotxian.
koskara. adlag. (TE). A crédito, prestado. "Se decía así por cuanto las unidades de la cosa cedida (pan o vino) se acreditaban en un cuadradillo que obraba en poder del comprador, mediante una muesca que el vendedor practicaba en la arista" (TE, 502). "Koskakua" esaten jakon taberna hari, ardaua koskara eraten zalako han. Ik. kontura, zorretan, zorrian, koska, epetan.
koskabillo [koskabilo]. iz. (TE). Cojón, huevo. Koskara urten ebanian, kanpantorriari kanpokaldetik buelta bat emoteko, koskabilluak zimurtu jakozen batera. Ik. barrabil, potro.  Pluralian erabiltzen da gehixenetan: koskabilluak.
koskabillo-bedar. iz. (ETNO). Celidonia menor (Ranunculus ficaria). Ik. potro-bedar.
koskabilluak zimurtu. esap. (TE). Acojonarse. Sekulako bildurra sartu. Koskara urten ebanian, kanpantorriari kanpokaldetik buelta bat emoteko, koskabilluak zimurtu jakozen batera.
koskondu (koxkondu), koskontze. da ad. (NA). Madurar, crecer, desarrollarse. Hazi; umiekin erabiltzen da Umiak koskondu arte libertade gitxi hara eta ona ibiltzeko. / Lehelengoko semia kozkondu zanerako. (Zirik 146). Ik. haundi egin.
koskor.
1 . koskor. iz. (TE). Bulto, quiste; chichón, bollo. Koskorrak urten detsa bekokixan. Ik. txuldar.
2 . koskor. iz. (ETNO). Muñón(es) del cañón. Baskulian kanalian sartzen dan eskopeta-kañoian parte urtena. Hau koskorren baskula-kanaleko brotxia da.  Normalian pluralian.
3 . koskor. iz. (ETNO). Muñón(es) de la báscula. Ez dok izaten erreza koskorrak grabatzia.  Normalian pluralian.
4 . koskor (koxkor). iz. (ETNO). Saliente (áspero). Pieza baten gaiñazalian suertatzen diran urtenunak. Batzuetan sopletiakin ebaten dira plakak eta ertzak koxkortsuak gelditzen jakuez.
5 . koskor. iz. (ETNO). Punta de la barra de pan. Ik. ogi-mutxikin.
6 . koskor. izond. (TE). Pequeño,-a, menudo,-a. Gure mutil koskorrak, zuen neska koskorrakin afariketan dihardu. / Harri-koskor baten trabau zan. Ik. harri-koskor.
koskordun. izond. (ETNO). tipo de culata. Pistolet erako kaxiari esaten jako. / Se dice de la culata tipo pistolet. Eskopeta honek kuliandia koskorduna jaukak.
kostau.
1 . kostau, kostatze [kostatu]. zaio ad. (TE). Costar (trabajo), resultar difícil. Lana, esfortzua, denporia kostau. Hauxe da bizi izaten kostatzia! / Bazenkizu zenbat kostau jakun honaiñok heldutzia! / "Kostata Txomiñek andria!", esakeria. / Kostau jakun tabernia topatzia. / Gure neskiari kostatzen jako etxera etortzia. / Kostauko jatzue berriz haiñ ondo jatia.
2 . kostau, kostatze. da ad. (JME). Costar, valer. Dirua kostau. Diru asko kostau jakue etxia erostia, eta geixao kostauko jakue ipintzia. / Preguntaizu zenbat kostatzen dan treneko billetia. Ik. balio izan.
kostata. adlag. (OEH). Costando, con esfuerzo. Halakoren batian, kostata abar luak hartu eban. (Zirik 18).
kostia kosta [kostea kosta]. adlag. (TE). Cueste lo que cueste, a toda costa. Kosta ahala kosta. Kostia kosta Donostiako Andramarixetara juan gura eban. / Kostia kosta radixo bat erostia erabagi eban. (Zirik 63).
kostu. iz. (TE). Costo, coste. Kostuari begiratu barik eindako lanak dira honek.
kotoi. iz. (JSM). Algodón, cotón. Eskuko koipiak kentzeko kotoia erabiltzen dabe makiña bat taillarretan..
kotxe (kotxeaundi, kotxetxiki). iz. (NA). Auto, automóvil, coche. A! aittak eruaten dau lanrroberra, eta zu kotxe txikixakin. Bueno! "txikixa" eta "haundixa"... Geuk be holan esaten dou: -"zeiñ eruan bihar dozu?", eta "txikixa!" ero "haundixa" esaten dau. Kotxe haundixak ba zerbiziñua eitten dau, mendirako eta.. Ik. auto, automobil.  TEk auto eta automobil sarrerak dakarz bere Lexikoian, Eibarren beti erabili izan dittugun moduan. Ez dakigu zelan, baiña auto(mobil) adieran kotxe berbia da nagusittu dana. Asko be asko ugarittu da azkenaldixan, hainbesteraiño eze, apenas inork darabiguzen auto eta automobil berbak, jatorraguak eta unibersalaguak diranak, HB-n be hobetzat emondakuak.  Auto klase bat baiño gehixago erabili bihar dan lekuetan, auto bakotxandako izen bereizgarri errezak erabiltzeko premiñiak eragitten dau adibidian agertzen diran moduko berbak sortzia: kotxeaundixa lanrroberrandako eta kotxetxikixa turismuandako.
kotxe-karrera. iz. (NA). Carrera de coches, rally automovilístico. Kotxe-karreran primeria etara jok horrek Markiñako gaztiorrek?.
koziñero [kozinero]. iz. (TE). Cocinero,-a.  Eibarren halan esaten da normalian (TE, 458).
krabelin (klabelin, krabeliña, klabeliña). iz. (TE). Clavel (Dinathus caryophillus). Krabeliñia paparrian dabela... / Tanboliña, krabeliña, pitxiliña...