kikili-usain (kikiri-usaiñ). iz. (TE). Tufo, mal olor. "Leku itxiko antsa" (AN). / "Tufillo de las habitaciones no ventiladas" (TE, 489).
Etxe honetan, kikili-usaiña ez da falta. / Bizitei illun estuetako kikili usaiñak laga nahi... (Ibilt 317).
kili-kili. iz. (TE). Cosquilleo, cosquillas. Iztarriko kili-kilixa darabitt aspaldi honetan. kili-kili egin. dio ad. (TE). Hacer cosquillas. Kili-kili ein zetsan, eta eziñ egon izan zan algaraz barre ein barik. kili-kilitsu. izond. (TE). Cosquilloso,-a, sensible a las cosquillas. Kili-kilitsua zanetik, berihala zenduan lurrera. kili-kola (kili-kolo, kili-kol). onomat. (TE). Suelto, flojo o mal sujeto; poco afianzado,-a, tambaleante. Gauza bat loka edo erdi solte daguanian esaten da. / "significa que una cosa está suelta o mal sujeta (loca)" (TE, 489).
Albagin bata, kili-kola daukat juan daneko astebetian. / Bizikletatik jausi eta kili-kolo dakat hagiña. kili-kolatu (kili-kolotu), kili-kolatze (kili-kolatutze). da/du ad. (TE). Aflojar(se), soltar(se); tambalear(se). Kili-kolo jarri, solte.
Zirri eta zirri, kili-kolatu eban albagiña. / Kili-kolatu jakoz hagiñak denboria baiño lehen. / Lehelengo Gerra Haundixan ondoren etorri zan banko asko kili-kolatutzia. / Asmua zan lehenengo kili-kolatzia, eta gero lurrera bota. kili-mala. adlag. (JSM). Indispuesto,-a, débil. Makalik. Gripia izan dabenetik kili-mala dabil gure amandria. Ik. makal. kima. iz. (TE). Greña, pelo enredado. Kimak jasotzeko astirik barik jatxi zan kalera. Ik. txima. Txima erabiltzen da eta pluralian.
kiñarra [ginarra]. iz. (TE). Brezo (Calluna vulgaris, Erica sp., eta beste batzuk). "Planta leñosa de monte con pequeñas flores cárdenas, que en Eibar ha dado nombre a Kiñarra-ballia. Se utiliza para fabricar ásperas barrederas o escobas que llamamos itxuskixa" (TE, 490).
Kiñarriagaz eitten da itxuskixa. Ik. txillar. Kiñarra balle. l. iz. (TE). Una de la cinco barriadas rurales de Eibar. "Barriada en Eibar (rural)" (TE, 490).
Kiñarra balleko auzuak, San Lorenzoko ermitara joten eben domeketan. kinta (kintta, kintxa). iz. (TE). Quinta. "Quintas para el reemplazo del ejército" (TE, 490). Fueruak kendu eta kinttak ekarri. kiñu [keinu]. iz. (TE). Guiño. ... lauanakin hiruan kiñua. kiñu baten [keinu batean]. adlag. (TE). En un momento, en un instante; en un abrir y cerrar de ojos. Berihalakuan, segiduan; begien ixte-zabaltze batian, kiñu bat egitten dan denboran.
Bere partia jaso ebanian, kiñu baten hutseratu zittuan bere ondasunok. kinzena [kintzena]. iz. (TE). Quincena, paga; pago quincenal. "paga por antonomasia. Al abolirse el sistema de trueque, vino el pago quincenal y al lograrse en 1921 el pago semanal, la paga siguió llamándose la quincena" (TE, 490).
Lehenengo Gerra Haundixan ondoren etorri zan zortzixan behin kinzenia. / Midiñakian eskabide amesetakua: egunian-egunian kinzenia. / Kintzena egun batian [...] kartetan jo-ta-ke. Kintzenia oso-osorik galduta eukan. (Zirik 76).
Truke-sistemia kendu ostian, hamabostiango ordainsarixa etorri zan, eta 1921ian astero ordaintzia etorri arren, kinzena deitzen jarraittu jakon.
kintzena-egun (kinzena-egun). iz. (OEH). Día de quincena, día de cobro. kiosko (kiesko) [kiosko]. iz. (OEH). Quiosco. Untzagako kieskuan trankil asko dirijidu eban gure herriko bandia. (Zirik 105).
kipula. 2 . kipula. iz. (ETNO). Agrietado, separación de los anillos de un tronco. Egurran gaitxa, egurra barrutik zabaltzia, urtez urteko eraztunak alkarrengadik banatzia kipulian moduan.
Egurrak kipulia dakanian ez jok balio ezetarako. Ik. eregi, harrotu, hazi, nasaittu. kipula-buru [tipula-buru]. iz. (TE). Cabeza de cebolla, bulbo de cebolla. Ikubilla baiño kipula-buru haundixaguak eitten ziran gure ortuan. kipula-landara. iz. (TE). Planta de cebolla. Kipula-landarak erosi biharra daukat Elgoibarren, ferixara agertu bat eiñaz. kipula-txorta [tipula-korda]. iz. (TE). Ristra de cebollas, manojo de cebollas. Txortaka saltzen da kipulia; hortik kipula-txortia. kiribil. izond. (TE). Espiral, que tiene forma de espiral ; enroscado,-a, ensortijado,-a. Espiral itxuran daguana. Gerri kiribilla eban kaztaiña arbola zahar harek. Ik. bihurri. 1 . kiribillau (kiribildu), kiribillatze [kiribildu]. da/du ad. (TE). Enroscar(se), enrollar(se), ensortijar(se); rizar en espiral. Gauza luze bat bere ardatzan inguruan buelta bat edo gehixago formatzen dittuala egon edo jarri. Espiral forman bihurrittu (ETNO).
Hiru, lau, sei eta zortzi hari kiribillauta eitten da sokia. / Sokagiñan zeregiña, harixak kiribillatzia. / Hortzak txiribirixa kiribilduta ataratzia politta dok, baiña batzuetan hobe dok txiribiri etena. 2 . kiribillau [kiribildu]. izond. (TE). Enroscado,-a; ensortijado,-a. Urrezko kopeta kiribillau ugarixak zittuan gaztetan. / Ule kiribillaua. |