Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
kardubera. iz. (ETNO). Cerraja (Sonchus oleraceus).
© Jaione Isazelaia
kardulatz. iz. (ETNO). Dipsaco, cardo borriquero (Dipsacus fullonum). Ik. asto-kardo.
© Amaia Olañeta, Argiñe Urkiola
kare. iz. (TE). Cal. Kariakin eindako ziriñagaz zuritzen dira etxiak.
karatx [karaitz]. iz. (ETNO). Piedra caliza. Ni gaztie nitzala karabixetako harrixa etaratzen Urkon! Karabixek karatxa biher dau; karabixa eingo bada karatxa bihar! Eta karatxa eguan Urkon, goixen. Ta hara juten nitzan ni, granujie, astuakin! Goguan dakat bete-betien; nik eukiko nittun lau-bost urte orduen, baiña astuan ondorien, banekixen parajie nun eguen ta juen. Ta han Arandoko lau bat gizon harri-ataratzen! Mendixen burdixekin harrittan jentie. Urkoraiño, nik, astuakin bazkarixe eruaten notsen. Ik. kareharri, kare-hatx.
kare bizi. iz. (TE). Cal viva. "Kalzio oxido anhidroa" (ETNO). Kare bizixak erre eitten dau.
kare-hatx [kare-haitz]. iz. (TE). Piedra caliza, roca caliza. Kare-hatxian izaten dira hobeto artadixak. Ik. kareharri, karatx.
kare-mendi. iz. (TE). Monte calcáreo, monte de caliza. "Formación caliza o calcárea" (TE, 480). Arno be, kare-mendixa.
kareharri. iz. (TE). Piedra caliza. Gure inguruan ugari da kareharrixa, eta kareharrixa dan basuetan, artia eta hurrak. Ik. karatx, kare-hatx.
karegintza. iz. (TE). Fabricación de cal. Karia egitteko lanbidia. Kare-egitten jardutia. Lehenago karegintzia leku askotan zan. / Karegiñan ibilitta nago ni Asuntzan laguntzen; ibilitta nago kanpuen. Etxien ez, baiña. Ni gaztie nitzala etxekuek amaittu zien, baiña Asuntzak ointsuen eiñ eban karabixa, oin dala 40 bat urte, ala... Orduen sasoi baten karabixa erretzen laguntzen izeten giñen, ta neu be Arandotik izenda nago, karabixa erretzen. Gabien, gabien, hari beti segidu bihar jako erreko bada amatau barik; azpittik, han zulotik egurra emon ta egurra emon; karabixia erretzeko lehenik egur pillo handixe ein bihar izeten zan, egur pilla handixa erretzen dau ha(re)k harrixa erre orduko! Egurra artie, arte-egurre. Beruena haxe. Otie be iguel! Edozer. Baiña sartu bardiñien beruena arte-egurre... Gaztaiñie-edo sartzen badotsazu, eskasago, hilddague. Baiña arte-egurra berua, ta pague be ona; pague ta artie ta horrek, sua eitteko onak. Gero karie eindakuen soluen bota, azalien, zuri-zuri. Hori kariori, kokue erretzeko, lurra garrazteko ona izeten da hori. Kariek lurra garbittu eitten dau!. Ik. kare bizi, kareharri, karatx.
1 . karen. iz. (ETNO). Placenta. Umia euki ondoren botatzen dan mintza, ume ondokua; lohixa. Ik. lohi.
2 . karen. iz. (ETNO). Estaca que se fija a la piedra en las pruebas de bueyes.
karga.
1 . karga. iz. (TE). Carga de preocupciones y problemas. Larregikua gizajuak kargia.
2 . karga. iz. (TE). Carga atmosférica, mal tiempo, tiempo pesado y gris. Bizkaittik dator kargia eta eurixa izango dogu.
3 . karga. iz. (ETNO). Carga o cantidad o montón de material que se lleva a cuestas, a la espalda: forraje, género de la huerta, madera o leña. Takada baten norberak lepuan eruan leikian kargia: bedarra, egurra, ganajatekua... Harek egundoko markia egin juan burdiña troskua eruaten, baiña sekula karga bat lepuan hartu barik egin juan hori markiori, sekula karga bat hartu barik! / Oiñ iñor ez dago basarrixetan usauta karga-naborik eruaten, bedar-kargarik be ez, karga-egurrik be ez.... Ik. zama, besada.  Bakarrik edo materixalan izenakin batera erabiltzen da. Izena onduan daukanian materixal izena gehixenetan ondorik doia.
4 . karga. iz. (OEH). Carga de arma de fuego, material explosivo. Barrenetxen kanteran dinamita kargak sartu zittuen. (Zirik 78).
karga-bedar (bedar-karga). iz. (ETNO). Cantidad de hierba que se lleva en la espalda. Oiñ iñor ez dago basarrixetan usauta karga-naborik eruaten, karga-bedarrik be ez, karga-egurrik be ez... eta lehen kargatan asko egitten zan.
karga-jasotzaille [karga-jasotzaile]. iz. (TE). Levantador,-a de pesos. "Profesional de este deporte" (TE, 480). Itziarren zan karga-jasotzaille entzuna. Ik. harri-jasotzaille.
karga-jasotze. iz. (TE). Levantamiento de peso. "Gaur egunian harrixa jasotzen da gehixenbat, baiña lehen ingudiak, zorruak... be jasotzen ziran" (ETNO). / "Competencia de levantamiento de peso" (TE, 480). Karga-jasotze berua ei da domekan Deban. Ik. harri-jasotze.
kargabar. iz. (TE). Carga de leña, haz de leña. Kargabarrak, labarako su-geixa.
kargata. iz. (ETNO). Trabajo de llevar cargas a la espalda. Lehen basarrixetan gehixago usatzen zan kargatia; oiñ iñok ez dau egitten. Ik. bedarrondota, egurreta, lurreta.
kargau, kargatze [kargatu]. du ad. (TE). Cargar. Ixillian kargau eban astua eta juan zan. / Lau lagunen artian ein dabe burdixa kargatzia.  Beste leku batzuetako zamatu formia "no es conocido en Eibar" (TE, 480).
kargu (kargo). iz. (TE). Cargo; responsabilidad, encomienda. Gure aittak Urkiko ermittian kargua euki eban hango arboladixan proba batzuk eittian kontura. / Edozein modutan be aurrerakada haundiren bat ein dok heure karguan. (Zirik 32).  Artikuluakin, holan esaten da: [kargúa].
karkaba. iz. (TE). Cárcava. Karkabia, zerkia eta eskarpia, Eibar antxiñakuan, toki ezagunak eta eguneroko hizketan sartzen ziran berbak. / Etxiak atzekalde txiki bat dauka, ero "karkaba txiki bat". "Karkabia" be esan ohi da! Ha etxian atzian zertzen danari "karkabia" esan ohi jako.
karkaxa. iz. (AS). Gargajo, flema.
1 . karlista. iz. / izond. (TE). Carlista. "durante y después de las guerras civiles del siglo XIX, partidario del rey absoluto" (TE, 480). Politikako berbia da.
Karlista Txikixa. gatxiz. (TE). El pequeño carlista (apodo). Karlista Txikixan alabiak, orrazten eitten eban etxerik etxe.
Karmenak. iz. (TE). Fiestas del Carmen. Karmenak gaur Markiñan.
karnabal. iz. (NA). Carnaval. Ez erromerixarik eta... lehelengo Karnabaletako domekia bakar-bakarrik, eta gero gehixao ez euan. Eta Aste Santuan, dana prozesiñua eta elixara, bai nobixuak eta... Ez euan ezebe, danak elixara!. Ik. aratuste.  Pluralian erabiltzen da: karnabalak.
karnazero [karnazer(u)]. iz. (TE). Carnicero,-a. "Oficio de carnicero" (TE, 481). Karnazeruak ein bihar izaten dau, txahala erosi, txahala eratxi, txahala txikitxu eta txahala saldu.
karrajo (karrejo). iz. (ETNO). Pasillo. "Basarri batzuetan (lehengo itxuria gordetzen dabenetan), sukaldian eta behi-asken artian daguan tartia; etxietan edozein pasaleku" (ETNO). Ataraizuz honek umiok etxetik, egun guztian karrajuan hankapetik kendu eziñik ditturaz ba. Ik. askaurre.
karraka. iz. (ETNO). Carraca. Egurrezko tramankulua; Aste Santuan musikarik eta kanpairik ezin zan jo, eta karrakia erabiltzen zan mezetara deitzeko. "Matrakia" be esan izan jako.
1 . karrama. iz. (ETNO). Pala de rueda. Errueda-palia. (...) paladun erruedak, 'karramadunak' deitzen jakuenak.... Ik. pala, pota.
2 . karrama. iz. (ETNO). Carda para purificar el lino, peine de cardar. Liño-azaueri liñazixak kentzeko orrazi modokua. Ik. karda.
karramarra (arramarra). iz. (AS). Rencor, odio; enfado, riña. Arrate ballian be eongo dia karramarrak, eta aber! gure ballian be karramarrak, eta danian eongo dia karramarrak!.