Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
krak (klak). onomat. (ETNO). Quiebra, rotura. Zerbaitt hausten edo apurtzen daneko zaratia. Kolpe zaratia. Politika edo ekonomiako hausturetan be erabiltzen da. Porrota. Ikusi, larregi okertu dozu eta krak egin dau.
krak egin (klak egin). du ad. (TE). Quebrarse, romperse, agrietarse. Zerbaitt apurtu. Krak ein dau zubixak, jendez beteta zala. / Han!, klak egin jok horrek, berriz apurtu ete dok ba? / Zuen soziedade horretan be kapaz dan bururik sartzen ez badozue laster krak egingo jok. / Umetan sanblas opillekin elixara juaten giñanian, batzuetan krak egitten jakuzen. Ik. brintzau, zartau, bitzau.
krakada.
1 . krakada (klakada). iz. (TE). Crujido, chasquido; ruido de rotura. "El ruido que se produce al agrietarse una cosa" (TE, 503). Etetze, hauste, apurtze edo zartatzian zaratia (ETNO). Krakadia ein dau sapaixak. / Iñi!, horrek besuorrek atara jok klakadia!.
2 . krakada. iz. (TE). Crac (política y economía); quiebra general. Espaiñiako gerria izan zan gero etorri zan hondamendixan lehenengo krakadia.
kras. onomat. (ETNO). Trocear sin cortar. Ez! kutxilluakin apurtu: ebai barik, tiratu halan eta kras-kras urtetzen dau, esponjoso-esponjoso. Haxe zan ba! Ondamendiko gibela!.  Repetiduta be erabiltzen da: "kras-kras".
kredo. iz. (TE). Credo. Kredua amaittu baiño lehen, berunez bete zetsen burua.
kresal. iz. (TE). Agua salada; agua del mar. Kresala, garratza, batu izan dittuan negarregaz. / Kresalak letz, legorrak bere estuasunak dittu. / Berriatun gezala, Ondarruan kresala. Ik. geza.
krestomatia. iz. (OEH). Crestomatía. Atlas linguistiko horretarako krestomatiaren aldiari dagokixon zati bat billauko dabiela bertan. (Zirik 7).
kri-kri. onomat. (ETNO). Canto del grillo. Txirtxillan kantuana. Txirtxilla udan "kri-kri", neguan mutu.  (Ibilt 212).
kriada (krixada, kriara). iz. (NA). Criada; sirvienta. Naparruatik pastoriak, kaballua eta andria ero kriadia ero... ez dakit nik, bi lagun ero zela etortzen zian. / Kriadiak [...] sekulako ongietorrixakin errezibidu eban. (Zirik 82). Ik. neskame.
kriau (krixau) [kriadu]. iz. (TE). Criado; sirviente. Kriaua bialdu eben zer pasatzen ete zan ikustera. / Etxeko kriau txiki bat. (Ibilt 463). Ik. morroi, mutil.
kriautza [kriadutza]. iz. (TE). Aprendizaje. "Los años de aprendizaje" (TE, 503). Armerixako berbia da. Ertzillenian eiñ eban lau urteko kriautzia.
kris-kras. onomat. (ETNO). Ruido que se hace al cerrar bien la puerta; puerta bien cerrada. Atia ondo ixterakuan egitten dan zaratia. Otsua barruan sartu baiño lehen, kris-kras itxi eben atia.
krisaillu (kriseillu) [kriseilu]. iz. (TE). Lámpara de aceite; candil. Guk ez dogu ezagutu krisaillua, bai erretxiña eta petroliua.  "Convertida en mero objeto arqueológico, apenas suena en el léxico común" (TE, 503).
krisis. iz. (TE). Crisis. Krisisak edo biharrik-ezak, eten barik izan zirala esan leike, hamabi edo hamalau urtian. / Krisis gogorrena 14kua izan zan. Eibar jo-ta geratu ein zan hille batzuetan. / Europan izan zan gerra ondorian, Eibarren krisis gogor bat izan zan. (Zirik 48). Ik. sukalde popularrak.  Eibarko lexikuan, 1914ko gerra european sartu zan. Mugak ixterakuan arma-lantegi guztiak bihar barik geratu ziran eta herrixa goittik behera geratu zan. Aurrera urten ahal izateko udalak neurri bi hartu zittuan: herri-sukaldiak (biharrik ez zekan jentiari jaten emoteko) eta Arraterako bidia egittia ( biharrik ez zekenak horretan biharrian ipintzeko) (ETNO).  "Introducido en el léxico común eibarrés con motivo de la crisis provocada por la guerra europea de 1914 y que tuvo dramática y endémica actualidad durante las dos guerras" (TE, 503).
kristal. iz. (ETNO). Cristal de carpintería. Arotzerixan egurra lixotzeko erabiltzen dan kristal zatixa. Ekarrirak kristala atxurran kertena findu bihar juat-eta.
kristau.
1 . kristau (kristiñau). iz. (TE). Cristiano,-a. Kristok erakutsi eban erlejiñuan jarraitzaillia. Kristauak, Jesukristorengandikuak. / Kristau garbixa, eliztarra. (Ibilt 454).
2 . kristau. iz. (TE). Persona. Aberia ez dana, gizakixa, personia. / "por antonomasia, persona, el ser humano; perteneciente a la especie humana, distinguiéndola de los brutos" (TE, 503). Ez dirudi kristaua, basoko friztixia baiño. / Andramari egunian kristaurik be ez da geratzen Eibarren. / Hainbeste kristau etozela euren billa. (Ibilt 456).
kristauarte.
1 . kristauarte. iz. (TE). Cristiandad; conjunto de cristianos.
2 . kristauarte. iz. (TE). Humanidad; sociedad. Kristauartiak parkatu ezindako pekatua. / Nola maitetsu zan, isilixan, kristauarteko emakume zintzo eta ederren bategana. (Ibilt 458).
kristautu, kristautze. da/du ad. (TE). Cristianizar(se). Kristau bihurtu. Noiz kristautu ete ziran geure aldietako jendiak?
kristautza. iz. (TE). Cristianismo; cristiandad. Jentillak kristautzara bihurtutzia hartu eban beregain.
kristautze. iz. (TE). Cristianización; bautismo; bautizo; Bautizo, sacramento; bautizo, celebración. Domekan dabe umia kristautzia, mahaikada haundixakin. Ik. batio.
kristo.
1 . Kristo. iz. ber. (TE). Cristo; Mesías. Eta Simon Pedrok erantzun zetsan: "Zu zara Kristua, Jaungoiko bizixan Semia" (Mat 16. 16).
2 . kristo. iz. (TE). Cristo; imagen de Cristo; crucifijo. Aittuta daukat, Eibarren, armerixian aurretik, kristuak eitten zirala.
kriston atzapar. iz. (ETNO). Madreselva (Lonicera periclymenum). "Kriston atzaparrak": "kríston-atzáparrak" lora bat dao. Fiñak, halan, usain gogorra eitxen dabe; basuan eoten dia. Ik. amaberjiñ-atzapar, jangoikuan atzamar.
kristonak. iz. (OEH). Las de Dios. Sekulakuak, egundokuak. Galdo-txiki gizajuak kristonak hartu ei zittuan. (Zirik 91).