Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
kulianda (julianda). iz. (TE). Culata en bruto. Landubako kaxia, eskopeta-kaxak egitteko (ETNO).  / "Culata en bruto para labrar la caja de las escopetas" (TE, 505).  / "Plantillas de nogal cortadas para labrar la caja de escopetas (TE, 471). Kulianda on baten billa dabill, enkarguko (eskopeta) fin-fin batendako. / Juliandiak ona izatera, diru asko balixo izaten dau. / Intxaur baltzezko kuliandak eskopeta fiñendako gordetzen dira, gogorraguak eta dotoriaguak diralako. / Kulianda dotorienak beti intxaurrakin egitten dittuk.
A. Sarasua (CC-By-SA)
kulixa [kuli]. iz. (TE). Gaviota. "Ave marina" (TE, 505). Kulixak, itsasontzixan ondoren, egunetan jarraittu zeskuen. Ik. itsas txori, kaixo.
kulpa. iz. (TE). Culpa. Nere kulpaz izan da hondamendi guztia. / Nik al dakitt zergaittik, baiña beti andrak dozue kulpia. (Zirik 149). / Emaztian kulpa barik eta bere zintzotasunan kalterik gabe. (Ibilt 458). Ik. erru, huts.  "En Eibar, seguramente desde los primeros misioneros de la fe, decimos comúnmente kulpia, con todo el sabor teológico de la raíz y sus derivados, cuando se trata de esta acepción" (TE, 340).
kulpabako [kulpagabeko]. izlag. (TE). Inocente, sin culpa. Mundu honetan kulpabakuak pagatzen dau sarrittan. Ik. errugabe, kulpagabe.
kulpadun. izond. (TE). Culpable. Hobe da egun kulpadun libre ataratzia, kulpabako bat hondatzia baiño. / [Dukia] aindu zan Saloi nausira bene-benetako kulpadunaren billa. (Ibilt 489). Ik. errudun.
kulpagabe. iz.-izond. (OEH). Inocente. Zergaittik ez nere gaiñ kulpagabian zoritxarra? (Ibilt 488). Ik. kulpabako, errugabe.
kulpagarri [kulpadun]. izond. (AN). Culpable. Kulpaduna, erruduna. [...] baiña ondiok gehixago mintzen eban bere Maittia ete zan kulpagarri pentsatziak (Ibilt 486). / [Dukia] zala Maitte bixen zoritxar guztian kulpagarrixa. (Ibilt 489). / Moisesen legian behian ba, gizonezkua, andrazkua bezin kulpagarrixa zan autu honetan. (Ibilt 394). Ik. kulpadun, errudun.  Lexikoian ez detsa TEk kulpagarri berbiari sarrerarik egin, bai ostera kulpadun eta errudun berberi.
kulpatu, kulpatze. du ad. (OEH). Culpar. Nere emaztia besterik ez da kulpatzen zaittuana. (Ibilt 480).
kulpatzaille [kulpatzaile]. iz. / izond. (OEH). (El) que culpa.  Ez da berba arrunta; ez da erabiltzen.
kulpitto (kulpittu) [pulpitu]. iz. (TE). Púlpito. Elizdeixak kulpittotik irakorri dittue, meza nausittan. / Abadia kulpittora igotzen zan bakotxian [...] baekixan berak nola berba ein. (Zirik 43).
© Jon Ander Morales
1 . kuma [kume]. iz. (ETNO). Cría. Edozein animalixaren umia. Ik. txitxa.  Beste izen bati lotuta beti. Bakarrik doianian ume esaten da.
2 . kuma. iz. (TE). Cuna. Korta bateko askia haren kumia, erregien Erregia izan arren. Ik. sehaska.  Eibarren, sinonimua barik, hau berbiau erabiltzen da.
kunbo. iz. (TE). Embalse, presa; pozo. Ura batzen dan tokixa, naturala zein egindakua: presia, potzua... / Indarra sortzeko, ura gordetzeko edo herrixak ura euki deixan presa baten bittartez egindako urbatzia. / Erruedak baiño gorago daguan ur-askia (ETNO). /  "Lugar donde natural o artificialmente se acumulan las aguas de un río" (TE, 506). Errekatxu hartan, kunbuak bata bestian ondoren dira eta amorraiñ asko hartzen da. / Munikolaneko kunbuan eitten genduan igarixan guk. / Orbeaneko indar-etxeko kunbua ez da kunbo haundixa baiña amorraiñ asko egitten da. / Elorriako kunboko albatak astero zabaltzen dittue, kunbua hustu eta garbitzeko. / Billarrealen eta Ullibarri-Ganboan kunbo galant askuak egin dittue. / Gu mutikuak giñanian kunbo-estura juaten giñan igarixan ikastera, gero, behin ikasitta gero, kunbo-zabalian igari egitteko. Ik. albata, azelin, errotarri, osin, putzu.
kupel. iz. (ETNO). Cuba, tonel. Sardaua godetzeko barrika haundixa. Ik. barrika, bukoi.
kura-parroko. iz. (NA). Párroco. Irurera be juaten giñan. Iruren izaten zan domekan, Salbador eguna, lehelengo domeka agostuan. Eta han be, trikitixa bakarrik. Eta Arraten, Arraten prohibiduta eon zan sasoi baten, ez dakit ze kura-parroko Eibarren eon zanian, agarraua prohibido terminantemente!.
kurasan (kruasan). iz. (NA). Croissant. Hona asko etortzen zan ha lehenao be. Pastelak eta kurasanak eta ekarten zittuan.
kuriosotu, kuriosotze. du ad. (ETNO). Limar, alisar. Egurrari daukan laztasuna kentzia lezpapel edo arraspa batekin. Hau egur tiriau kuriosotu bihar juat eskutarako dok eta. Ik. hur bat emon, ikutu bat emon.
kurrikak (orrikak, porrikak) [kurrikak]. iz. (ETNO). Tenazas. Metalezko tresnia, erdialdian biratzen daben pieza bi dittuana, mutur batian heldulekua eta bestian burdiñeri oratzeko formia daukana. Taillarretako berbia da. Derriorrekuak dittuk sutegirako kurrikak. Ik. burdinkato, orrikak, txirikin, suhatzak, tenazak.   Pluralian erabiltzen da normalian: kurrikak (HB); orrikak (Mo); porrikak (Tr).
kurrillo (kurroillo). iz. (ETNO). Grulla (Grus grus).
kurrin.
1 . kurrin (kurrin-kurrin, kurrun). onomat. (ETNO). Gruñido del cerdo.
2 . kurrin (kurrin-kurrin, kurrun). iz. (IL). Cerdo,-a, puerco,-a, cucho,-a. Ik. txarri.
kurrin-kurrin (kurrun-kurrun). interj. (ETNO). Llamada que se les hace a los cerdos. Ik. kutx-kutx, brrrtxo.