Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
kalper (kalber, kalpar) [garbal].
1 . kalper (kalber, kalpar) [garbal]. iz. (NA). Remolino de pelo. Ulian egitten diran kiribillak, azaletik holan datorrelako.
2 . kalper (kalber, kalpar) [garbal]. iz. (NA). Lugar desnudo, sitio sin vegetación. Han basuan kalberra dao, ez dozu ikusten?.
kalte.
1 . kalte. iz. (TE). Perjuicio, daño; desperfecto, avería. Eragindako edo sortutako hondamena. Ointsuengo euri haundixak kaltia izan dira eraiñentzat. / Baña ez bere emaztian kalte barik. (Ibilt 472).
2 . kalte. adlag. (TE). En perjuicio, en daño. Kaltian, kaltegarri. Aberastia, kalte harendako.
kalte egin. dio ad. (TE). Dañar, perjudicar, hacer daño. Arboladi horren keriziak kalte eitten detsa soluari.
kalterako. postp. (OEH). En perjuicio de, en contra de. Senar bat, bere kalterako ahalegiñetan. (Ibilt 456 tit).
kaltian [kaltean]. adlag. (OEH). En perjuicio de. Nere bihotzeko Maittian kaltian. (Ibilt 480).
kaltegarri. izond. (TE). Perjudicial, dañino,-a, lesivo,-a, nocivo,-a. Kalte egitten dabena, kaltia ekartzen dabena. Sikuta hau hain luzia, benetan kaltegarrixa baserrirako. / Diru gehixegi erabiltzia sarrittan kaltegarrixa. (Zirik 97).
kama-barren. iz. (NA). Pie de cama; parte de la cama donde suelen estar los pies.
kamadar. iz. (TE). Cabezal de la cama; larguero de la cama. Ohian atzeko eta aurreko hagak. Kamadarrak eskatu biharko destazuz, ikusi bat emoteko ia imutxarik agiri daben.
kamara. iz. (TE). Cámara de arma, cámara de escopeta. Eskopeta-kañoian kartutxua sartzen dan lekua (ETNO). /  "Cámara en que se aloja el cartucho en el cañón" (TE, 476). Armerixako berbia da. Neurri-neurrixan jarri bihar da kamaria, ostikokadarik ez deixan euki eskopetiak.
kamiñero. iz. (NA). Caminero,-a. "Bihar asko ein zeiñ ez eiñ, igual pagatzen deskue": hori kamiñeruena da!. / Patxiko kamiñeruak baziharduan atxur batekin kamiño baztarrian. (Zirik 55).
Kamiño. l. iz. (TE). Kamino (lugar). Galdaramiño, Lomiño, Ariño, Kamiño...
kamiño. iz. (OEH). Carretera, camino. Errepidia.
kamiño-baztar [kamino-bazter]. iz. (OEH). Borde del camino. Aurrera jarraitu eban, eibartar gaztia kamiño baztarrian agua bete agiñekin laga-ta. (Zirik 32).
Kamiñokua [Kamiñokoa]. b. iz. (TE). Kamiñokua (caserío). Eibarkua da. Kamiñokuan, ortuko gauzia hartzen eben gehixenez.
kamixa (kamisa). iz. (NA). Ropa interior femenina antigua; saya interior. Kamixia badakizu zer dan ala? andrena da kamixia. Ez dozu erabilli sekula? nik bai! Zuk ez, zuk erabilliko zenduan kamixetia. Baiña guk, honaxeiñoko zera, kamixia, garbittu be eiñ ezinda, haolakotxe kanpania; eta gure amak eta zuen amamak eta... Ni gero hasi nitzan kamisetiakin, mangaduna, epela. / Zuk sekula ez zenduzen ikusiko kuleruak, lehengo zarrenak? Hamendik hona, puntillia; eta hanka-bittartia, hau zabalik dana! Nik neuk sekula ez dot jantzi, eneba! Eta gure amak eta, -"honek?! honek edarki!" -"edarki?!...". Gero halakon baten horraittio, ahiztia ekan jostuna, eta ez dakit ba nok esan etsan ero, ahiztiak ero bere burura etorri ero, kuleruak -ero ze esaten detsasue honeri?-. Harek bestiak, "pantaloiak". Pantaloiak eta kamixa luze-luzia, bere mangatxuekiñ eta, dotore! Gero, -"bai! jantziko dot ba kuleruok!": kuleruok barrutik, eta kamixia gaiñetik. Eske harek kamixak ezin zeiken sartu kuleruetan! Bueno! Gero, guk oin sostenak dakauzen moruan, sobrekorsa..
© Jaione Isazelaia
kana. iz. (TE). Vara, cana. Antxiñako luzera neurrixa: 83,59 cm; ehungintzan eta aizkora-jokuan erabiltzen da, baitta ganaua neurtzeko be. Gaur egun aizkora-jokuan bakarrik. Kanian erdixa kana-erdixa da, horren erdixa arria (kana 1/4), eta azken horren erdixa ontzia (kana 1/8) (ETNO). / "Vara, medida longitudinal" (TE, 476). Bost kana barik ez daukazu soiñekorik. / "Oiña", "ontzia", "arria" eta "kania"! Lehengo neurrixa zian. Kania larogei zentimetro! Ta imiñia, imillauna, erraldia, arruia... Ta ontzia! Pixutzat ibiltten zan lehenago. Ik. arra, oin, ontza, ontza.
kana-erdi (kanerdi). iz. (ETNO). Media vara. Kanian erdixa; 41,8 cm. Ik. arra, ontza, ontza.
kaña erdiko gubia. iz. (ETNO). Cincel de media caña. Gaiñazal kurbauak lantzeko arotz-biharretan erabiltzen dan erraminttia. Armerixako berbia da.
kañabera.
© Jaione Isazelaia
1 . kañabera (kañalera) [kanabera]. iz. (ETNO). Caña (Arundo donax). "Caña amarga" (TE, 478). Kañaberan ipintzen genduzen txirtxillak.  Esak. "Blanca farina está so negra cobertera, azúcar negro e blanco está en vil cannavera. Arcip. de Hita" (TE, 478).
2 . kañabera [kanabera]. iz. (ETNO). Caña de pesca; caña. Ik. agorra egin, retel.
kañada. iz. (TE). Tibia. Mugan behera jausi eta kañadia hausi eban.
kañalera. iz. (ETNO). Carrizo común (Phragmites australis).
kandela.
1 . kandela. iz. (TE). Vela; candela. Kandela bat ixotizu animeri.
A. Sarasua. (CC-By-SA)
2 . kandela. iz. (NA). Moco colgante; moco. Baiña Andoni! horrek dia kandelak!. Ik. maskillo, muskira, moko.
kandelia jaso. esap. (TE). Darse por aludido,-a. "Baserritarren elkarteetako presidenteak kargua beste bati ematen zionean honek kandela jasotzen zuen. Hortik esanahia zabaldu egin da gaztelerazko 'darse por aludido' adierazteko" (EEE, 40). Kofradixakua danak jasoko dau kandelia. / Bere barrua suturik, kofradixako kandelia jasota, kondesiak, senarra izan bazan aurrian, ostikoka atarako eban frailliori. (Ibilt 469).
kandeleja. iz. (ETNO). Candeleja. Beruna soldiatzeko erabiltzen zan eta gasoliniakin berotzen zen erraminttia. "Maillukia" baiño berba barrixagua eta "sopletia" baiño zaharragua. Berunezko tubua soldiau bihar juat eta ekarrik kandelejia. Ik. eztaiñau, soldiau.
Kandelerixo [Kandelario]. iz. (TE). Día de la Candelaria. Kandelerixo egun baten izan zan ha ipoiña.
kangrejo. iz. (TE). Cangrejo de río. Gure errekatxuetan kangrejua ugari izaten zan lehenago. / Loiñia, eta ezkaillua... Gehixenbat horixe. Eta kangrejuak be bai. Matxarixan? Kangrejua? Barra-barra, horixe bai!. Ik. karramarro.  Itsakueri karramarro esaten jakuen arren, errekakuekin gehixenetan erderazko kangrejo erabiltzen da.