Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
kaka.
1 . kaka. iz. (TE). Caca, excremento, mierda, heces. "Lo que defeca el intestino" (TE, 473). Munduan nola dan dana ikusmiria, kakalardua agertzen da kakatara, ongarrizko zeregin baterako. / Esr. Beti biharrian da kaka morralian! Ik. korotz, pekorotz.  Berba jenerikua da, personendako eta animalixendako balio dau. Hala be, animalixendako beste berba bat be badago: korotz edo pekorotz. Artikulua hartzerakuan izena ez da kakia deklinatzen amaierako -a berezkua izan arren; izenondua danian, ostera, bai (ikusi bere adieran).
2 . kaka. iz. (ETNO). Porquería, suciedad. "Ume berbetan, gauza zikiña, ikutu bihar ez dana aitzen emoteko esaten da". Ez eruan ahora hori, maittia, kaka da-ta.
3 . kaka. interj. (TE). ¡Mierda!. "Igual a la del General Cambronne en Waterloo" (TE, 473). Kaka!, alperrik galdu juat oingua be! Ik. kaka zaharra.
4 . kaka. izond. (TE). Fastidioso,-a. Gogaikarrixa, aspergarrixa, amorrogarrixa. Zeregin kakia, pitxoikuan kaxan, atakadore zulua eittia. Ik. kakatsu.  Mugatuan erabiltzen da: kakia.
kaka egin. du ad. (TE). Cagar, defecar. "Desocupar el vientre" (TE, 473). Gargantuak, kaka eiñaz sosiguz, eitten eban metafisikako bere eguneroko ikas-legia. Ik. komunian izan, librau.
kaka jaten. esap. (AS). De miedo, asustado,-a, angustiado,-a. Bildurrez, larri, estu, kaka darixola.
kaka zaharra. interj. (TE). ¡mierda!. "Interj. que denota disgusto, contrariedad" (TE, 474). Kaka zaharra! Ostera be jausi naiz lokatzatan! Ik. kaka.
kaka-nahaste. iz. (TE). Enredo, embrollo [inmoral, turbio]. "Enredo turbio e inmoral" (TE, 474). Han agertu zan kaka-nahastiak ez eukan akaburik.
kaka-ume. iz. (TE). Niño de pañales, bebé; niñato,-a, mocoso,-a. "Niño en pañales, criatura, un menor" (TE, 474). "Gaurko egunian, erozein kakaumek jaukaz hirurogei urte": Txantoian esakeria, larogeta urtiegaz. / Juari hamendik, kakumiori!  Batzuetan esangura despektibua euki leike.
kaka-batzaille. iz.  Idi-probetan erabiltzen da, kaka probalekura jausi ez dein idixen atzetik kaka batzen ibiltzen diranak izendatzeko.
kakaeiñian (kakaiñan, kakaiñian, kakaegiñian) [kakaeginean]. ger. Cagando. Kaka egitten. Zelan dok ba hori?!, hiregandik zeozer bihar dogun guztian, hi beti kakaiñan!  Gaur egunian, galduz doia berbiau, eta beronen ordez gehixago entzuten da kaka egitten.
kakagura. iz. (TE). Ganas de cagar, de evacuar el vientre. "Ganas de ir al excusado" (TE, 473). "Kakaguria" eta "kakalarrixa", gauza baten esate modu bi. / Loguria, atzkuria, negarguria, barreguria, kakaguria... Ik. kakalarri.
kakahuete (kakahues). iz. (NA). Cacahuete. Hurrak dia kakahuesak. Bueno! kakahuesak eta hurrak diferentiak dia: kakahuesak bikixak izeten dia, kalekuak, erdixan "klak!" eittekuak.. Ik. abellana.
kakaiñero (kakañero). izond. Cagón,-ona. Kakatixa. Ik. kakati, txixaiñero.  Umien artian, eta burla moduan, erabiltzen da.
© Joxerra Aihartza
A. Sarasua (CC-By-SA)
kakalardo. iz. (TE). Escarabajo. "Aunque se aplica genéricamente a todos los coleópteros, indudablemente la voz procede de las costumbres específicas del Geotrupes stercorarius, que divinizaron los egipcios" (TE, 473). Ardi-korotza dan lekuan, ez da urrin kakalardua. Ik. eskarabajo, patata-koko.
Kakalardukua [Kakalardokoa]. l. iz. (TE). Kakalardukua (molino). "Aceña en el Ego, en terrenos ahora ocupados por Alfa" (TE, 473). Kakalardukuan, torlojogintzan eitten eban.
kakalarri. iz. (TE). Ganas/necesidad de cagar, cagalera . "Necesidad de desocupar el intestino" (TE, 473). Sosiguz nun ein bada, gauza ederra kakalarrixa; munduan holako estuasunik ez bada. / Kakalarrixa, txixalarrixa, gonbittolarrixa... Ik. kakagura.
kakamokordo. iz. (TE). Excremento, mierda. -Hire semiak, horraittiok, esakera zatarrak jaukaz. -Zer nahi dok ba!, kakamokordua baiño tontuagua dok eta! Ik. kakapilla.
kakanarru. izond. (TE). Persona pequeña; pequeñajo,-a, canijo,-a. "Se dice de una persona físicamente ruin" (TE, 474). Bildur giñan zeiñ ikusi bihar ete genduan, eta agertu zan kakanarru bat.
kakapilla (kakapillo) [kakapila]. iz. (TE). Excremento, mierda . -Nun izan haiz, Tartako? -Mandiolasian ka... kapillan, itxogin bat hartzen. Ik. kakamokordo.
kakapirri. izond. (NA). De carácter inquieto, de mal genio. Zazpikixa, urdurixa eta jenixo txarrekua.
kakaraka. iz. (ETNO). Cacareo de la gallina. Oillo-karasia. Ik. karasa.
kakarantz. iz. (TE). Olor a mierda; mal olor. Ik. kakusain.  "El naturalismo de nuestras gentes hacía que no se tuviera reparo en usar con harta frecuencia palabras como ésta (...)" (TE, 474).
Kakarantza. gatxiz. (TE). Kakarantza (apodo). -Nun erosi dozu larrosa usaindun ur hori? -Kakarantzanian.  "El naturalismo de nuestras gentes hacía que no se tuviera reparo en usar con harta frecuencia palabras como ésta, aun a título de sobrenombre aplicadas a personas que eran respetables" (TE, 474).
kakategi (kakatei). iz. (TE). Letrina, retrete;servicio, water. Etxe barrixan, oso apaindua jarri dabe kakateixa. Ik. komun, simaurtoki.  Komun erabiltzen da gehixenbat.
kakati. izond. (NA). Cagón,-a. Kakaiñerua; bildurtixa. Ik. kakaiñero, txixati.  Burla antzian esaten jako komunera sarri doianari; bildurti zentzuan be entzuten da.
kakatsu.
1 . kakatsu. izond. (TE). Fastidioso,-a; asqueroso,-a; repelente, repugnante, molesto,-a. Gogaikarrixa, aspergarrixa, amorrogarrixa. Bihar kakatsua eta irabazi laburrekua, oinguan etorri jatana. Ik. kaka.
2 . kakatsu. izond. (TE). Sucio,-a; puerco,-a. Zikiña. Astegunian apaindu eta jai-egunian kakatsu.
kakatza.
1 . kakatza. iz. (TE). Barrizal, lodazal, fango. Neguko eurixegaz, batzen da kakatzia ugari zuen baserrixan. Ik. basa, basatza, lokatza.
2 . kakatza. iz. (TE). Montón de excremento, estercolero. Basatzia eta lokatzia dira lur edo buztiñakinguak; kakatzia, usteltzerako gauzenkingua.