Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
kapaz izan. da ad. ( -). Ser capar de; valer para. Argixa hizkuntza kontuan; txino ikasteko be kapaz da ha. Ik. gauza izan.
kapela.
1 . kapela. iz. (TE). Sombrero; pamela. Jauntxuak, kapelia; ostianguak, txapela.
2 . kapela. iz. (ETNO). Sombrero de ferrón. Olagizonen txapel hegal-zabala. Kapela igartu eta erdikin bat buruan, zapi kedartu bat bekoki erdiraiño, izardixa hartu eta suan berotasuna arintzeko.
kapela-zapi. iz. (ETNO). Pañuelo de la cabeza. Olagizonak kapelapian jartzen eben zapixa, izardixa hartzeko eta suan berotasuna arintzeko.
kapelatu, kapelatze. du ad. (ETNO). Dar al árbol forma de sombrilla. Fruta-arboleri erdiko adar nagusixa moztu, zabaletara hasi deiñ. Holan gitxiago bizi da, baiña fruta gehixago emoten dau eta errezago batzen dira. Ik. kukulu.
© Jaione Isazelaia
kapirixo (gapirixo, kapurixo(-habe)) [gapirio]. iz. (ETNO). Cabrio, solivo. Gaillurretik hormara doiazan egurrak, goittik behera, goixagen gaiñian, gitxi gorabehera 50 cm-ko tarteaz. Gehixenetan haritza, zumarra ala gaztaiñia izaten dira. Gaiñian latak josten dira, teillak ipintzeko. Ik. goixaga, lata, gaillurraga, arlata.
kapital. iz. (TE). Capital. Kapitala, aitzen dabe sozialistak, gaur eguneko modura lan eitteko bihar dan guztia: lurra, geixak, erremintterixia eta eskuarterako dirua.
kapitalismo. iz. (TE). Capitalismo. "Una, por vía de ejemplo, de las muchas voces euskerizadas en Eibar al aparecer allí la literatura socialista y los fenómenos sociales a que corresponde, como acaso dos mil años antes, se euskerizó la voz 'denarius' al impacto de la economía monetaria" (TE, 479). Kapitalismua da historixan sasoi bat, diruan nausittasuna siñale dabena; bere aurretiko sasoiak lurren jabien nausittasuna siñale izan eban bezela.
kapoi. iz. (TE). Capón. "Gallo capón o cebado" (TE, 479). Hamen dogu gizentzen kapoi eder bat uezabandako.
kaporal. iz. (NA). Líder, cabecilla. Hoixe da ba kaporala!.
karabil. iz. (ETNO). Terraja de roscar. Kanpoko harixa emoteko ebaketa-erraminttia. Karabilla pasau biharra jaukak torlojo honek.  Gitxi erabilia.
karabixa [karobi]. iz. (TE). Calera, horno de cal. "Kareharrixa kixkalduaz kare bizixa egitteko erabiltzen dan labia" (ETNO). Nola kareharrixa dan gehixena gure mendixetan, ugari ziran karabixak. / Karie eitten da, karabixa-zuluen... lehelengo hormia ein gora. Ta harrixe barruen tolostu, ta barruen karabixa-zuluai... Iñoiz ez dozu karabixa-zulorik ikusi? Aurretik, behetik, zulotxo bat eukitzen dau, ta harrixe arkue ein bai? sua azpixen eitteko bestekue, ta goixan dana harrixe, arkue eindde, hormie eindde zubixa moduen. Ta arkue eiñ, ta ha zulotik egurra sartu, harrixa erre artien. Harrixe erre eitten da, ta harrixe erretakuen, behera jausten hasten da, bidera, zulue betetzen. Karie eitten dau harrixek urtu ezkero; haustu eiñ. Erre ta erre; arte-egurra emon karie erretzeko. Ta arte-egurra berue da ba; arte-egurra sartu ta sartu, ta hiru bat egun....  Amaierako -a berezkua dauka eta mugatuan normalian karabixia esaten da, baiña karabixa be entzun leike iñoiz.
karabixia erre. du ad. (ETNO). Hacer cal.
karaketxa (karakatxa). iz. (ETNO). Carro para transportar material pesado. Burdi klase bat da, gauza astuna karriatzekua: haria, teillak... Gero burdixak eitten zittuan basarrirako asko! Tronkotarako burdixa, simaurrandako kajadun burdixa, burkoltzia esaten jakuan; ta bestia burtetxia, bedar sikua edo bedar soltia, gero esagiakin lotu eta erabiltzekua. Ta gero karakatxia esaten jakuan bolketia moduan lurretarako-eta. Lurra barrenetik guenera altzatzeko, edo obra bat bazan, nunbaittetik haria edo zeozer ekartzeko.... / Burdixak? burkajia bat, burkara haundixa; bestia karaketxia, txikixa; hau bedarrondotakuau; eta burdi-motza... Karaketxia da burdi txikixa, hariatarako, edo teillak eruateko.... Ik. burdi, burdi txiki, lur-burdi.
karakote.
1 . karakote. iz. (TE). Vara con gancho; garfio para recoger frutas. Frutak batzeko orduan madala oratzeko kakodun makilla luzia (ETNO). Karakote batekin jatxi eban adarra okaranez betetakua. / Sagarrak, madarixak eta holakuak hartzeko karakotia: kakuaz adarrak hartu eta "taka". Gaztaiñak eta hurrak, barriz, zardaixaz. Zardaixaz astindu ondo, eta botatakuak jaso. Ik. haga, kako, zardai.
2 . karakote. iz. (TE). Nariz aguileña. Sur karakotia eben famelixako guztiak. Ik. sur karakote, kako.
karanba. interj. (OEH). ¡Caramba!. Alperrik izango zan neskazaharra..., karanba! (Zirik 145).
karasa. iz. Cacareo de la gallina. Oillo-karasa haundixak die txabolan. Ik. kakaraka.  Eibarren be karasia berba arrunta da.
karatxo. interj. (TE). ¡carajo!. Karatxo! Ez desta ondo urten gauza honetxek!
karda. Ik. karrama.
1 . karda. iz. (ETNO). Carda. Ardilanian izpixak hari bihurtu aurretik harrotzeko eta libratzeko erabiltzen da.
2 . karda. iz. (ETNO). Cepillo fuerte, carda. Animalixak orrazteko trepetxua. Ik. txarrantxa.
kardaketa. iz. (ETNO). Cardado, trabajo de carda.
kardantxillo.
© Migel Mari Elosegi
1 . kardantxillo (gardantxillo) [kardantxilo]. iz. (TE). Jilguero (Carduelis carduelis). Motrikoko Lizarrira goiaz kardantxillotara. / Horrek guztiok ondo kantatzen juek: kardantxilluak, eta tariñak, eta berdeloiak, eta pardilluak, eta... Kaixolan be makiñatxo bat eukittakua nok ni. Likiaz harrapau, eta kaixolara. Berihala bertakotzen dittuk. Eta kantua?! Zelan kantau?! Zoragarrixa.  UZ: karnaba.
2 . kardantxillo [kardantxilo]. izond. (TE). Hablador,-a, parlanchín,-ina. Ondo jarritako izena hiri, kardantxillua.
kardantxilluanak. iz. (TE). Nidada de jilguero. Txabola onduan, arta baten, kardantxilluanak. Ik. kardantxillo.
kardo [kardu]. iz. (ETNO). Cardo. Itxura antzerakua daken lora askori esaten jako kardo. Gehixenbat lora horiduna da kardua. Oingo gaztiak, kanpo-larrosa ta etxe-kardo. (Zirik 41).
kardu-hori (kardo-hori). iz. (ETNO). Diente de león (Taraxacum officinale). Ik. txixa-bedar.
kardu-lora. iz. (ETNO). Cardo rizado (Carlina acaulis). Ik. eguzki-lora.
© Jaione Isazelaia
txori-kardo. iz. (ETNO). Hierba cana (Senecio vulgaris).