Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
© Jaione Isazelaia
amaraun (ameraun, amelaun). iz. (TE). Telaraña sin forma definida. Sapai haretan, amarauna bazan ugari. / Luziana! Hartiñ eskobia eta garbittixan ganbarako amaraun guztiak!. / Ohia lastamarrara bakua, hormak amaraunez beteta. (Ibilt 466). Ik. masma-etxe, masmaratxa, masma-zulo, ameraun.  Sare itxurakueri masma-etxe be esaten jakue; sare itxurarik ez daukeneri amaraun esaten jakue. (ETNO).
amatau (emetau), amatatze [amatatu]. da/du ad. (TE). Apagar(se). Belu da eta amataizu argixa. / Emetau da sua. / Emetau dogu sua. / Ogerako lagarik zihero amatauta haren suak. (Ibilt 464).  "...que sería encender fuego que muy tarde se amatase" (Mosén Diego de Valera-k, XV. gizaldixan) (TE, 133).
amatzako. iz. (TE). Madre adoptiva, madre putativa; madrastra. Amatzakuak hazi eban bere odolekua balitz bezela. Ik. ama ordiazko.
amazulo. izond. (TE). Enmadrado,-a, muy apegado,-a a la madre. Amazulo bat da ume hori, eta ez da ezertarako gauza izango.
ameluta. iz. (ETNO). Hilo basto, segunda estopilla del lino. Liñutik hari klase bi etaratzen ziran: bata fiña, izpi goxo eta luzeduna, kirrua (izara eta barruko erropak egitteko); bestia latz eta takarragua, izpi motzekua, amelutia (alkondarak eta... egittekua). Ik. kirru, kirru.  Azkuek amelu eta amulu jaso zittuan Eibar inguruan, Mogelek amulu darabil, eta Bergaran be amulu jaso dabe (ETNO).
amen. iz. (TE). Amén. Esaten dabe, oin dala milla urte askoko egiptotarrengandiko hitza dala "amen".
amen-amen jende (amen-amen jente). esap. (TE). Adulador,-a; incondicional de los poderosos. Jauntxuari edo ugazabari eder egitten dabillenari esaten jako. Amen-amen jendia baiño ez eban gura bere inguruan. Ik. bai-bai jende.
I. Elizegi (CC-By-SA)
ameraun. iz. (ETNO). Clemátide (Clematis vitalba). Ik. amaraun.
amerikar. iz. / izond. (OEH). Americano,-a. Amerikar bat. (Zirik 93).
Ameriketak. l. iz. (TE). América; las Américas. Euskeraz, "Ameriketak" esaten dogu.
ameriketak egin. esap. (TE). Enriquecerse, hacer fortuna. Aberastu. Katxurrillogiñan sakape baten, iñora juan barik, Ameriketak ein zittuan.
ames [amets].
1 . ames [amets]. iz. (TE). Sueño (de soñar). Haiñ ames ederra zan eze, eziñ asko iraun. Ik. ameseta.
2 . ames [amets]. iz. (NA). Ilusión, quimera, sueño, fantasía. Ames bat dakat aspaldittik. / Esr. Txakur gosiak artua amets.
ames-zale. izond. (TE). Soñador,-a. Jose, hamabi anaien artian, ames-zalia. Ik. amesgin, ameslari, amesti, ameskor.
ameseta [ametseta]. iz. (TE). Sueño (de soñar). Amesetia ederra bai nik bart ein dorana! / Eta zan gure amesetia: nere arimian etxera, han beti bizi izatera, Aiskidia ekartzia. (Ibilt 102) Ik. ames.
ameseta txar. iz. (TE). Pesadilla. Ameseta txar batek esnatu eban. Ik. amesgaizto.
amesetan egin [ametsetan egin]. du ad. (TE). Soñar. Gauero, gau guztian, lotaratzen naizenetik esnatu arte amesetan eitten dot, gehixenetan gauza gozuak.
amesetako [ametsetako]. izlag. (TE). Ilusorio,-a, soñado,-a; de ensueño, fantástico,-a. Ha ipoin guztia amesetakua zan. / Leku hartan, gauza guztiak ziran amesetakuak.
amesgaizto (amesgaiztu). iz. (TE). Pesadilla. Gau guztian, amesgaizto bat erabilli neban ondoren. Ik. ameseta txar.
amesgin. izond. (TE). Soñador,-a. Batzuk lurran gaiñeko burugiñak; beste batzuk aideko amesgiñak. Ik. ameslari, amesti, ames-zale, ameskor.
ameskor. izond. (TE). Soñador,-a. Bizkorra, ameskorra, ibilkorra... Ik. ameslari, amesti, ames-zale.
ameslari. izond. (TE). Soñador,-a. Teillatuetatik gora bizi dan ameslarixa nere seme gizajua. Ik. amesgin, amesti, ames-zale, ameskor.
amesti. izond. (TE). Soñador,-a. Beti bizi da amesti bere asmuekin. Ik. amesgin, ameslari, ames-zale, ameskor.
anpena@filckr (CC:by-nc-sa)
ametz. iz. (TE). Melojo, quejigo (Quercus pyrenaica). Ametza, aiñubietako zugatza.  Toponimixan Ametzaga, Amezabalegi basarri izenak dagoz dokumentauta; gaur Ametza, Amazabalei esaten da. / Ameça (EOYE, 1475, 97. or. (JEL)).
amezti. iz. (TE). Melojar, bosque de melojos. Ametzak diran tokixa, amezti.
© Jaione Isazelaia
amil. iz. (TE). Precipicio, despeñadero. Amildegixa, iñor errez amildu edo jausi leikian pendiz oso haundixa. / "Es cuando el corte es vertical y forma precipicio" (TE, 624). Alde bixetara, izugarrizko amilla agertzen zan. Ik. pendiz.  TEn sasoian be ez zan berba normala Eibarren, kultua baiño, jente ikasixak erabiltzen ebana.