apaiz. iz. (TE). Clérigo; cura. Bai "apaiza" eta bai "abadia", sustrai batetik datozela dirudi, Markos-en agertzen dan letz... "dixit: Abba, Pater, omnia tibi possibilia sunt" (Mark. 14. 36). Ik. abade. Abade da Eibarren erabiltzen dan berbia, eta ez apaiz.
1 . apal. iz. (ETNO). Anaquel, estante. Paretian edo altzari batian, taillarreko edozein gauza (piezak, erreminttak) eukitzeko ezartzen dan ohola.
Danok kabiduko badira apal bat gehixago ipiñi biharko dok. Ik. arasa, balda. 2 . apal. apaladi. iz. (ETNO). Estantería. Apalak dittuan altzarixa.
Hauxe dok hauxe!, apaladi guztia gaiñezka geldittu dok eta ultza bat be gehixago kabidu ezin!. Ik. arasa. Apalategi. b. iz. (TE). Apalategi (caserío y molino). "Caserío en Eibar, del vínculo de Jauregi, que parece ser su antónimo" (TE, 144).
Apalategiko errotian jabia, Jauregikua. / Sartei, Bizkartei, bizartei, Apalatei. TEk Jauregikua edo Unzuetakua zala diño, baiña errotia egiñ ebenak basarrittarrak zian, 1531. urtian. Orduan "apala = umilla" akaso ez da zuzena izango hamen kasuan.
apaldu, apaltze. 1 . apaldu, apaltze. du ad. (TE). Rebajar, aplanar. Ha zan tontor zorrotza, apaldu ein dabe eta lau-una politta geldittu da. Ik. bardindu, lautu. apaluna [apalgune]. iz. (TE). Abolladura. "Porción o parte rebajada de una cosa" (TE, 144). Burpill honek apalunia dau eta salto eraitzen detsa burdixari. Ik. maillatuna, zapaluna, maspil. apapa (apapara). adlag. (TE). De paseo, a pasear, en lenguaje infantil. Juan, etorri, ibili aditzekin erabiltzen da.
apapa etorri / ibili / juan (apapara juan). da ad. (TE). Ir de paseo, en lenguaje infantil; venir a pasear. Guazen apapara, egualdi ederra dago eta. / Ala umetxo, oin jantzi eta apapa juango gara. / bazatoz apapara? / pozik ibili zara apapa?. aparejugin (apaillugin). iz. (ETNO). Aparejero,-a; oficio gremial de accesorios del arma. Arma osagarrixetako gremixo-ofiziua. Armendako pieza eta osagarrigintzan diharduan bihargiña.
Sasoi baten aparejugiñak lan asko egin juen Eibarren. apartagarri. iz. (OEH). (Lo) que separa, separador. Frailliok ikusi eben eurenan eta senar-emaztien gelan bittarte, ez zala oholekin eiñdako apartagarri argal bat baño. (Ibilt 461).
apartau, apartatze [apartatu]. 1 . apartau, apartatze [apartatu]. du ad. (TE). Elegir, escoger. Aukeratu.
Onenak apartau zittuan beretzat. Ik. hautatu, aukeratu. TEk diñuanez, hautatu berbia ez zan Eibarren erabiltzen, euskaltzale batzuek izan ezik behintzat, eta berba normalena apartau zan; eta gaur egunian be bai.
2 . apartau, apartatze [apartatu]. du ad. (ETNO). Seleccionar los granos; separar los granos buenos de los malos y de la suciedad. Urkuldu osteko biharra: babak, bababaltzak, lentejak... onak hartu eta txarrak ganauei emoteko (edo botatzeko) apartatzia.
apartautako. izlag. (TE). Divorciado,-a; separado,-a. Ik. banatutako, bizi-alargun. Hauxe berbiau da Eibarren gehixen erabiltzen dana. aparte. 1 . aparte. postp. (TE). Excepto, salvo, de no ser. Izan ezik.
Bizixa aparte, dana galdu eben. Ik. alde batera, bizi-alargun, izan ezik. apatx egin (apatxi egin, apitxi egin). du ad. (TE). Sentarse, en lenguaje infantil. Apatx eizu amatxon onduan, mama erateko. / Ein apatxi hor!. / Zer txiki?, nekatu egin zara ala? Ia ba, apatx egingo dogu hementxe. / Ia, maittia! egiñ apatx hemen, ia, apatx umiak!. Ik. apa egin. apellidu. iz. (OEH). Apellido. Txoriburu petralok, apelliduak aldatuta Extremadurara bialduko najittukek. (Zirik 41).
Ik. abizen. |
|