Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
© Joxerra Aihartza
abijoi. iz. (TE). Vencejo (Apus apus). Abijoia, ernadian antzerako txorixa; pozgarrizko txilixo luziegaz emoten detsa ongietorrixa egunsentixari. / Ernarian modukua bai, baiña abijoia ez dok ernaria. Baltzagua, eta heguak be diferentiak, eta... Beste klase bat dok.  UZ: sorbeltz.
abil. izond. (TE). Hábil. Gizon abilla bere ofiziuan.
abildade (albidade, abilidade) [abilidade]. iz. (TE). Habilidad, destreza. Hartuko zenduke zuk haren abildadia / albidadia Ik. abiltasun, arte.
abiltasun. iz. (TE). Habilidad, destreza. Diruan ordez, abiltasuna eskatzen eban . Ik. abildade, arte.  Arruntagua da abildade.
abioi. iz. (TE). Avión. Hogeta lau orduan zagoz gaur, abioian, munduko bestekaldian.
abittu (abitxu) [abitu]. iz. (OEH). Hábito. Senarrak abittua itxultzerakuan eskerrak emonaz fraille santuari, esan zetsan [...]. (Ibilt, 465). / Ta han euan Frantzizkotar praillien abitxuakin kaja baltz baten barruan. (Zirik 12).
abittua jantzi. esap. (TE). Tomar/vestir el hábito. Asisko gizajuan abittua jantzi eban, estuasun hartatik urten ebanian.
abixada (abixara) [abiada]. iz. (TE). Velocidad, impulso. Zeroian abixadiak galdu eban, eziñ izan zan ba geldittu bihar zan denboran.
abixadia hartu (abixaria hartu). esap. (TE). Tomar impulso/carrera; coger velocidad. Abixadia hartu eta bere burua jaurti eban itxasora Ogoño gaiñetik.
1 . abixau, abixatze [abisatu]. dio ad. Avisar, comunicar. Abisua, errekaua emon. Abixau detsat ordu erdi beranduago etortzeko. Ik. aitzen emon.
2 . abixau, abixatze [abiatu]. da ad. (TE). Dirigirse, partir, salir. Hamarretan abixau da Elgoibarrerutz. / Ta, abixau zan bezerua beste dendaren batera. (Zirik 115). Ik. abentau.
abizen. iz. (TE). Apellido. Gure abizena, Markiñatikua. / "Arranosia", "Arrano"-ren andriari esaten jako Eibarren
[...]. Abizenekin be berdin: Agirreren emaztia Agirresia; [...]. (Zirik 82).
 "Culto en Eibar, pues ordinariamente decimos apellidua" (TE, 106).
abogau [abokatu]. iz. (TE). Abogado,-a. Abogauak daren ezkerik, gehixago dira auzixak.  Berba zaharra da TEk diñuanez: "Naturalizado directamente desde que se dio la profesión." (TE, 106).
abonau, abonatze. du ad. (NA). Elogiar, alabar. Ondo eindakua abonatzia ondo dao.
Abontza. b. iz. (TE). Abontza (caserío). Pantaleon Abontzakua, gizon aberatsa.
abospolo. adkor. (TE). Cándido,-a, pánfilo,-a. "Alma de cántaro" (TE, 106). Ikusi al dozu abospolo hori?. / Beran abospolo arpegixakin mozolua dirudi.  "Nik Armerixa Eskolia amaittu eta ondoren lanteixan jardun nebanian, nere inguruan ziharduen eibartar helduak barra-barra erabiltzen zittuen bai abospolua eta bai aboziñaua berbok. Gaur ixa galduta dittugu" (IL, 51).
abots (ahots, ahos) [ahots]. iz. (TE). Voz. Urrindik ezagutu eban maittian abotsa. / Danak barre eitten dabe dakan ahos fiñagaittik.
aboziñau. adkor. (TE). Especial, excéntrico,-a, extraño,-a, raro,-a. Aboziñaua eta besterik ez lakua haiz behintzat heu! / Aboziñaua haren izakeria: beti hasarre.  "Se usa mucho en Eibar, quizás del carácter especial del cañón abocinado, hecho para disparar a boca de jarro, como en el clásico trabuco" (TE, 106).
aboztu (agoztu) [abuztu]. iz. (TE). Agosto. Andra Mari aboztukuan Ondarruara agertzeko asmua dogu. / Andra Mari agoztukua. Ik. april, marti, agor, abendu, zemendi, urri.  Mugatuan: aboztua.
abuja (aguja). iz. (TE). Aguja de ignición. Igniziñua eragitten daben piezia. Baskuliari abuja-zulua firi-fariakin eittia, zeregin kakia.
adabakin (arabakin, arabagin) [adabaki]. iz. (TE). Petacho, remiendo. Zulatuta edo apurtuta daguan gauza bati konpontzeko josten jakon pieza zatixa (ETNO). Prakak, belaunetan arabakiñegaz erabiltzen zittuan. / Arrasaldetan, jostuna etortzen jata etxera, arabagiñetarako. / Hau tanborrau be, behiñ oiñ ezkeriokan baztartu laikek, horma zaharren moduan arabakiñez beteta dagok eta. Ik. txaplata.
adabakiña bota / ezarri / ipini / jarri. esap. (TE). Remendar, hacer remiendos. Adabakiña edo petatxua josi. Soiñekua eukan arabakiñak bota biharrian goi eta behe.
adar.
1 . adar. iz. (TE). Cuerno. Akerrak adarrak okerrak dittu.
2 . adar. iz. (TE). Rama; rama de árbol. Eguarbitzako paguan adarrak, ostiango arbola askon gerrixa baiño senduaguak. / Arbola haren adarrak, beste askon gerrixa baiño senduauak ziran. / Adarrak eta abarrak ez dira bat: abarrak txikixak dira, jo aizkoriakin eta txiki-txiki-txiki egitten diranak, háretxek dira abarrak. Ik. madal.
adar joten (adarra joten). esap. (IL). Tomando el pelo, burlándose, riéndose. Ez eixozu kasurik egiñ, adar joten dabill eta. Ik. adarra jo.
adarra jo. esap. (TE). Tomar el pelo, burlarse/reírse de alguien. Norbaitten kontura barrez eta brometan jardun. Adarra joten esandako ipoiñak dira horrek. / Behin adarra jote alde, bertsuen puntuak "ist"ekin amaitzen zirala ipiñi zetsezen. (Zirik 58). / Adarra jotako senarrak eta andra arin txamarrekin batera, eskribau, ministro eta juez, ta batez be fralle gizajuak euren gain dittuela burlarik larrixenak. (Ibilt 453). Ik. harpia jo, zirixa sartu, adar joten.  Adarra jo da gehixenbatian erabiltzen dana.