Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
adole (adore) [adore]. iz. (TE). Ánimo; disposición, fundamento, maña. Gauzarik errezena eitteko, adolia bihar da. / Ezertarako be ez dauka adolerik. / Ez daka adore haundirik....
adolebako. izlag. (TE). Falto,-a de maña / de ánimo / de vigor. Oin daukagun neskamia, adolebakua. Ik. ganorabako.
adur. iz. (TE). Baba. Umiak adurra izaten dabe ugari. / Adurra ta mokua darixola. (Zirik 83).
adurra darixola egon. esap. (EEE). Caérsele la baba, estar embelesado,-a. Zeozeri edo norbaitti begira lilluratuta egon. Ik. adurra jausten egon.  Bere sinonimua baiño gehixago erabiltzen da, batez be edadekuen artian.
adurra jausten egon. esap. (TE). Caérsele la baba, estar embelesado,-a. Zeozeri edo norbaitti begira lilluratuta egon. Adurra jausten zeguan bere maittiari begira. Ik. adurra darixola egon.  Adurra darixola egon hobesten da.
adurti.
1 . adurti. adlag. (TE). Con la boca hecha agua, cayéndose(le) la baba; gozosamente. Danok giñan adurti arkume erriari begira.
2 . adurti. izond. (TE). Baboso,-a. Adurra darixona. Ik. adurtsu.
adurtsu. izond. (TE). Baboso,-a. Adurra ugari daukana eta darixona. Hain zan adurtsua eze, Pepitxuak aterpia jartzen eban hari aitzeko, txipriztiñen bildurrez. Ik. adurti.
afalaurre. iz. (TE). Tiempo antes de cenar. Biharrak amaittuta, afalaurria dot ibilli bat eitteko.
afaldu, afaltze ( afaldutze). du ad. (TE). Cenar. Afaldu deigun, danok batu garanetik. / Hobeto dogu afaldutzia, oiñ ezkerik ez dator eta ardi-galdu haura. / Hobeto eingo genduke afaltzia, betiko herrenan zain gehixago egon barik. / Afaltzeka zegozen zortziretan be.
afalordu. iz. (TE). Hora de cenar. Arratsaldeko zazpirak afalordua Eibarren.
afaloste. iz. (TE). Tiempo después de cenar. Afalostia, zerbaitt irakorteko ogera baiño lehen.
afaltegi (afaltei). iz. (TE). Cenáculo; cenador. Etxe ostian zan ortua, eta ortuan, afalteixa.
afan.
1 . afan. iz. (TE). Ostentación, vanidad. Afana badarabil bedorrek behintzat. Ik. afankerixa.
2 . afan. iz. (NA). Moda, furor. Afana! afan bat baeban Arratek! Oin kitto!, ez abarerik eta ezebez.
afan-usain. iz. (TE). Ostentosidad, ostentación. Harropuzkerixia. Ez dakigu zer dan, baiña afan-usaiñak badarabiz.  Gehixenetan pluralian erabiltzen da, tonto-usaiñak moduan. Afan-usaiñetan ibili erakuak be egitten dira.
afana emon. esap. (JME). Dar fama, dar importancia. Famia, inportanzia emon. Bata arte zalia, hala be pinttura kontuan, eta bestia ez bakarrik holako gauzen kezkarik bakua, pintturako kuadro bati gizonak hainbeste afan zelan emon leikian be konprenditzen ez ebana. (Zirik 16).
afana hartu. esap. (IL). Estar en el candelero, cobrar fama; estar de moda. Ik. panpandu, afandu.
afandu, afantze. da ad. (IL). Ponerse altivo,-a/afanoso,-a/ufano,-a.
afankerixa. iz. (TE). Ostentación, vanidad. Afankerixak galdu eben, zan baiño gehixagotzat agertu guran. Ik. afan.
afanoso. izond. (IL). Afanoso,-a, ostentoso,-a, ufano,-a. Afana eta harrokerixia darixola dabillena. Ik. afantsu.
afantsu. izond. (TE). Ostentoso,-a, vanidoso,-a, ufano,-a. Aberatsa, baiña afantsua gehixago. Ik. afanoso.
afari. iz. (TE). Cena. Afarixa ariña hobe dala esaten dabe osasunerako.
afaittan [afaritan]. adlag. (OEH). Cenando; a cenar (ir). Gaur afaittan aze perretxiku jana dakadan. (Zirik 92).
afaittara [afaritara]. adlag. (OEH). A cenar. Heu be nahi badok etorri heike afaittara. (Zirik 62).
afaittarako [afaritarako]. adlag. (OEH). Para cenar. Juari Txominen andriagana ta esaixok afaittarako gertu daukan perretxiku kazuelia emoteko. (Zirik 92). / Afaittarako konbidau ebala. (Ibilt 464). / Afaittarako orduan ez agertzeko Dukian mahaixan. (Ibilt 478).
afari-legia egin. esap. (TE). Cenar frugalmente; cumplir con la cena, cenar de manera informal. Afaltzeko ohitturiakin konplidu. Baitta, testuinguruan arabera, afari ariña egin. Gaurkuagaittik ein dogu afari-legia, nahiz eta porruegaz. / Afari legia eiñda, lotarako gertau ziranian. (Ibilt 461).
afari-merianda (afari-merienda, afari-merixenda) [afari-merienda]. iz. (TE). Merienda-cena. Hogeta bost lagunek afari-meriandia dogu gaur Olerrian. / Ta honekin, gaur, bixok eingo juagu afari-merianda bat. (Zirik 36).
afariketa. iz. (TE). Cosa de broma, cosa poco seria; juego de niños. Jolasa; gazte eta helduen artian adarjotzia eta txantxia (ETNO). / "Afáriketa izenak hartu dau, gero, beste esangura figurau bat, eta persona helduen artian be erabiltzen da; bateronbat adarjotzen, edo txantxetan eta brometan datorrenian, edo fundamentu haundi barik diharduanian esaten jako" (IL, 80). Umien afariketia dirudi autu horrek. / Afariketia zalakuan, milla errialen okerra. / Gauzia benetan hartu biharrian, afariketan jardun dabe. / Zer, afariketan diharduzu ala?.
afariketan egin / ibili / jardun. da/du ad. (TE). Jugar a ser mayores / a padres y madres. Janarixa prestau, horretarako bihar dan guztia egiñaz. Normalian bat ama da eta bestiak umiak. Nesken jolasa izaten zan (ETNO). / ILek detalle askokin azaltzen dau zelan egitten eben antxiña (in IL, 79-80). / "Jugar (los niños) haciendo comedia de los asuntos de los mayores" (TE, 109). Eingo dogu afariketan, ni aitta eta zu ama? / Afariketan zebizen umiak Txantxa Zelaixan. / Afariketan jardun dabe goiz guztian. / Bai, bai, afariketan eitten genduan. Basarriko jentiak ez gendun eukitzen astirik, edo ganaua zaintzia edo astua zaintzia edo ha ekartzia edo hori ekartzia... Kalian, eskolan, errekreuan eitten genduzen harrapatzen, ezkutatzen, gero paiñelua edo...Korapillua ein eta gorde ta "bero, bero, bero". Hurrian badago "bero" daguela esan ta urriñian badago "hotz". Ik. afariketan ibili, amatxoka ibili.  "Izenak berak diñuan moduan, bere etimologixia afari-ttik dator, zera, afarixa egitten jardutzia; nahiz afarixa, nahiz bazkarixa edo bardin armozua, baiña, dirudixanez, afarixa izan da jolas horren izenaren oiñarrixa" (IL, 79)
afariketan ibili (afariketan jardun). esap. (TE). Actuar como niños; actuar sin responsabilidad, andar de cachondeo. "Se dice también así, cuando los mayores, faltos de juicio o seriedad, parece que actúan como niños" (TE, 109). Afariketan ibilli haiz ala, horretara agertzeko? / Gauzia benetan hartu biharrian, afariketan jardun dabe.
afariketako.
1 . afariketako. iz. (TE). Juguete. Jatxixozuz umiari bere afariketakuak. Ik. afariketarako.
2 . afariketako. izlag. (TE). De broma, de comedia, poco serio; infantil. Afariketako ipoiñak, hainbeste urtekin. / Uste hasarre zirala, eta afariketakuak (ziran) alkarri esaten zetsezen berba gogorrak. / Nere lehengusuak pistolia daka etxian; afariketakua baiña, e?!.
afariketarako. iz. (TE). Juguete. Erregen egunian, afariketarako asko ekarri detsez Erregiak. Ik. afariketako.
afiziño [afizio]. iz. (OEH).  Zaletasuna. Hauxe dok hauxe,... afiziñorik ez da peskan ein bihar. (Zirik 107).