akitika egin (aketika egin). esap. (AZ). Dando saltos, saltando. Saltoka. Antxumiak polittak izaten dittuk, beti saltoka, zelaixan aketika, gora eta behera. Ik. saltaketan, zapasalto egin. akordau, akordatze. da ad. (JME). Acordarse, recordar. Akorduan izan, gogoratu. Zure izena ez jata akordatzen. / Akordatzen zara bixar aman eguna dana? Ik. oroittu, bururatu, gogoratu. akordau erain. dio ad. (OEH). Hacer recordar. Aingira zikin bat dala ta eztala, neuk akordau eragin jotxet eta... Bai,... beinke...; aingiria labana dala! (Zirik 101).
akordu. iz. (TE). Recuerdo; añoranza; memoria. Gaurko egunak daukaz neretzako beste denbora bateko akordu asko. Ik. oroipen, gogo. Hau, sinonimua baiño berba normalagua izan da Eibarren. akordua izan. dio ad. (TE). Acordarse de; recordar. Akordu haundixa detsat hari. Oso arrarua egitten jaku hau aditz esapidiau; ez da gaur egunian erabiltzen.
akulu. iz. (TE). Aguijada; aguijón. Makilla luzia, puntaduna, ganaua domiñatzeko (ETNO). Akulu biharrik ez euken Ibargaiñen irixak. akulu bat, akulu bi.... adkor. (TE). Palabras rituales del juego de las tabas. Tortolesetako jolasian erabiltzen diran berbak.
Ik. tortolosetan egin. akululari (akulari). iz. (TE). Boyero; carretero; aguijoneador,-a. Akulua erabiltzen dabena (ETNO). / "En las pruebas de bueyes, el que aguijonea a los animales" (TE, 122).
Akulularixa badaezbadakua, akulua motza eta irixak ule-latzak; ezin gauza haundirik atara horretara. al. part. (TE). Partícula interrogativa. "Elemento verbal inquisitivo en locuciones interrogativas" (TE, 122).
TEk jaso arren, ez da Eibarren erabiltzen, ez bertako euskera jatorrian berba egiterakuan behintzat.
1 . ala. 1 . ala. junt. (TE). O (disy); es que, acaso. Galderetan eta zehar galderetan edo-ren ordez erabili bihar dan juntagaillua; galdera baten azken osagai moduan be bai. / "Conj. en oficio del disyuntivo o". (TE, 122).
Etorriko zaraz ala neu juango naiz horra?! / Zetan diharduk? Lelotu eiñ haiz ala?.
2 . ala ( ). interj. (TE). Partícula exclamativa. Ala Jainkua! -Egun on, etxe hontakuori! -Baitta zeuri be, ala Jaungoikua!
/ -Arrasalde on danori! -Bai zeuri be, ala Jainkua!
/ Ala Jainkua, laster naiz zuregaz!.
Ik. Ala Jaungoikua. ala... ala.... esap. (TE). Tanto como. Ala gizonak eta ala andrak, eskubide bardiñak dittue gaur legian aurrian.
2 . ala (ala ala!). interj. (TE). ¡Venga!, partícula imperativa. "Interj. con que se ordena hacer una cosa" (TE, 122).
Ala ala!, guazen hamendik betiko! alabaiña (alabaiñan) [alabaina]. lok. (TE). Sin embargo, empero. Harrezkerik, alabaiña, zuzen ibiltzen ikasi eban. alai. izond. (TE). Alegre, divertido,-a, risueño,-a. Zuen alaba hori alai-alaia da. / Gazterixia beti da alai eta beti prest jolaserako. / Alai juan da baiña itun dator erromerixatik. / Jai-Alaixan ezagutu neban neskia bai alaia! Ik. pozik, alaitasun, kontentu, alegre. Ez da Eibarko berbia, baiña entzuten da.
alata. iz. (ETNO). Tablón del tejado. Baleike beste herri batzuetan esaten dan arlatia izatia. Teillatuko azkenengo oholan gaiñian arlatia josten da. Arlatiak alde baten bost zentimetro eta bestian bi eukitzen dittu. Bere gaiñian ezarriko da azkenengo teillia. Arlatian itxuria dala-eta, teillia zuzen geratuko da, eta ez dau beheruntz egingo.
Ik. kapirixo, lata, gaillurraga. albait ... -en. adlag. (TE). Lo más/mejor/antes que sea posible. -en daroian adjektibo edo nola adberbixo baten ezkerrian juaten da: albait lasterren, albait onduen, albait merkien.
Esaten baldin badetsazu albait lasterren etorri deilla... albandorratz. iz. (ETNO). Aguja para lana o hilo grueso. Jostorratz haundixa, ardilaniandako. Ik. jostorratz, galtzetorratz, galtzagintza. albaraka (albaaka). iz. (ETNO). Albahaca (Ocinum basilicum). Lehen erromerixara albarakia eruaten zan paparrian, usain gozua eukitzeko. |
|