Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
artamatxar. iz. (ETNO). Mazorca pequeña de poca calidad. Gitxi hazi dan artaburua, kaskarra, xingela, ezebeza.
artatxiki. iz. (ETNO). Mijo (Panicum miliaceum).
artatxori. iz. (ETNO). Gorrión (Passer sp.). Ik. hormatxori.  Eibarren normalian hormatxori erabiltzen bada be, Bizkaiko artatxori be ezagutzen eta erabiltzen da. JSMek: "gorrión molinero, Passer montanus".
artaurkultze. iz. (TE). Acto de desgranar el maíz. "Operación de desgranar el maíz, en veladas familiares, en que se cuentan las tradiciones" (TE, 171). Artaurkultzia, unamorixuan, ipoiñak esanaz... Ik. urkuldu, arto-zuriketa, garaundu, oskoldu.
© Carlos Ramos
artazi (artatzi, artati, artatxi). iz. (TE). Tijeras. Hainbat materixal ebateko pieza biko eskuko tresnia (ETNO). Zuk diñozun jostunak, artazi ona dau. / Txapia ebateko artazixak bihar jittuat hau zinka-txapiau ebateko. / Txapia ebateko artazixak, galtzairu oneko ahuak bihar dittu. / Artazi onak majo ebaten dabe txapia.  Gehixenetan pluralian erabiltzen da.
© Jaione Isazelaia
1 . arte (arta). iz. (TE). Encina (Quercus ilex). Arta bi edo hiru jartzen jakoz baserrixari nordiak joten daben aldetik, nola ba arbola honek ez daben galtzen orririk, euri, txingor eta haixe hotzetatik etxia gordetzeko.  Toponimixan Artegieta, Artaetxeberria izenak dagoz.
arta-mendi. iz. (TE). Bosque encinar; monte encinar. "Generalmente coincide con las manchas calcáreas del terreno" (TE, 171). Arta-mendixa orraztu eben zihero, ikazgintzarako. Ik. artadi, artetza.
arta-orri. iz. (TE). Hoja de encina; hoja de la encina, perenne. Arta-orrixa urte guztirakua danetik, haixe hotzetatik gordetzen dau baserrixa. / Hamen artia gitxi. Arta-orrixa izeten zan ganauendako, neguan!.
2 . arte. iz. (TE). Arte, habilidad, destreza, maña. Haren biharrak bai artia! / Harek bai artia lanian! / Hartuko zenduke haren artia. Ik. abildade, abiltasun.  Nominatiboko forma singularra, "con acento prosódico en la primera a" (TE, 172) esaten da: [ártia].
artia billau. esap. (ETNO). Practicar un oficio para aprenderlo. Arotzerixiari be artia billau bihar jakok. Danari moduan! Hasieran, normalena, dana txarto egittia eta zura brintzatzia. Baiña denporiakin, artia hartzen juaten haiz, eta dana errezagua. Ik. artia hartu ezin, artia hartu.
artia hartu. esap. (ETNO). Coger el tranquillo [a algo], habituarse, adaptarse. Zeozeri tranpia hartu, ohittu, egokittu. Ik. artia billau, artia hartu ezin.
artia hartu ezin (artiak hartu ezin). esap. (EEE). Sin poder contener [pena o gozo]. Zerbaitti neurri egokixa hartu eziñik ibili: ondoez bati, poztasunari... Aspaldixan larregi be jan izan jonat eta hemen nabin oin nere buruoni arterik hartu ezin da, purgok eta iñun diranok hartzen. (Zirik 15). / Txerrikumok merke hartziakin gangaren bat ein ebalakuan artiak hartu ezinda ibilli ei zan. (Zirik 59). Ik. artia billau, artia hartu.  "Artiak artu ezinda: inconteniblemente (úsase bien para gozo, dolor o pena; indiferentemente)" (Zirik, 59).
3 . arte. iz. (TE). Espacio delimitado, valle. Alderdi biren arteko bittartia, lekua. / "Valle entre montañas" (TE, 171). Ego errekian arte estuan luzetara, etorri da izatera Eibarko uria. Ik. bittarte.
4 . arte. Entre.  Postposiziñuak berak sarrittan kasu markak hartzen dittu: artian, arteko, artetik, artera gehixenbat. / Leku esanguriakin: jarri gure artian; etxe artian ibili da. / Taldeko parte esanguriakin: euren artekua. / Baiña mugagabian be bai: bixon arte. Zeozer batera egitteko esanguriakin: gure artian ein dogu, ez desku iñok lagundu. / Jende artian ibili, lagun artera, gauzen artian...
1 . arte (tarte). postp. (TE). Entre (lugar). Gure etxian eta zuenan artian dago kalia. Ik. bittarte.
2 . arte (tarte). postp. (TE). De entre (grupo). -Eta zu be euren artekua zaraz. / Zaldun jator jaso bat, italiarra bera, erregian ondorenguen artekua. (Ibilt 473).
3 . arte (arte). postp. (TE). Entre (personas, cosas). Jausi zan tranpa-zulotik kortako zimaur artera. (Zirik 121).
artetik. adlag. (OEH). Por entre; por enmedio (de). Ez zan ausartu ikararik eittera izara artetik. (Ibilt 467).
artian [artean].
1 . artian [artean]. adlag. (TE). Entre tanto; todavía; mientras tanto; hasta entonces. Denborazkua; sasoi haretan. Hirurogeta hamar urteko aldendu biharra izan eben; artian, erbesteko ogi garratza, negarrekin beratutakua eruaten eben agora. / Ta hori gertatzen zan artian, bestia han egoten ei zan, olen bestaldian. (Zirik 106). / Eta hala iraun eben, bai batak eta bai bestiak, gutxienez ordulaun baten; arte(an)  fraillia, konturaturik ez ebena ostalarixak intenziño txarrik bere aurka, konfesau zetsen zer kaskilkerixak sortu eban danen atsekabe hura. (Ibilt 462). / Eta hau esanaz, bata jarraixan eta bestia igesik ebizen bixak gelan jiran, arte(an) ixa harrapauan, atara eban ordiazko frailliorrek ezkutuan zeroian makilla sendua, eta neurtu zetsan bizkarra tentatzailliari. (Ibilt. 464). / Neskamia, artian, heldu zan antxintxinketa baten etxeko-andriagana. (Ibilt 474).
2 . artian [artean]. adlag. (TE). Entre, en medio (de); incluido,-a, implicado,-a. Lekuzkua; moltso baten barruan. Badira judixuen artian buruz ikasten dabenak Eskritura guztia. / Hainbeste andrakume eder artian iñor ez dozula ospatzen. (Ibilt 475). Ik. tarteko, tartian.
artietan. adlag. (VO). Mientras, mientras tanto; entre tanto. Liburua eruan zeinke eta gero, usau eta gero bialdu neri. Galtzerik ez neuke gura; galtzekuan, zeuendako, zeaittik honek ez dakixe ezebe. Baiña esan gura dorana, artietan hiltzen banaiz, geratu zeuek honekin.
5 . arte. postp. (TE). Hasta. "Gero arte, gaur arte, oiñ arte, bixar arte; nai dozun arte, hill arte, t. a.". / Lagunduko detsut Akondiara (heldu) arte. / Nola konpondu haiz azkenera arte hutsik ein barik jokatzeko? (Zirik 30). / Ondo artu zeixola bere zerura arteko agurra. (Ibilt 460). / Esr. Eratxi arte emon eta obeidu arte egon. Ik. bixar arte.  Gehixenetan denporazko izenekin -edo adberbixuekin- erabiltzen da, baiña lekuzko izenen onduan be erabiltzen da batzuetan, adlatibo bukatuzkua egitterakuan.
arteraiñok (arteraiño) [arteraino]. adlag. (TE). Hasta entonces, hasta ese momento, hasta ahora; todavía. Ordurarte, orduraiñok. Hirurogeta urtiak ditturaz eta egundo ez naiz izan hamen gaur arteraiñok. / Gabeko hamabixak eitten dabe gaberdixa; arteraiñok gau-lehena eta gaberdittik aurrerakua goizaldia. / Arteraiñok eskola hori zutiñik euan ondiok. / Bixar arteraiño badaukak. (Zirik 116). / Baña haragilliak, kristau ona zanetik, ogeratu eban bere etxian osatu arteraiñok. (Ibilt 462). / Zaldun kaskill zorua arteraiñok zan senarra, orduantxe konturatu zan emazte ona zer ederra zan. (Ibilt 466). Ik. ordurarte, orduraiñok.
gero arte. esap. ¡Hasta luego!. Agur esateko moduetako bat.
hurrengo(ra) arte. esap. Agur esateko moduetako bat. Hurrengo arte guztiori!
6 . arte. adlag. (TE). Mediante. Norbaitt lagun edo tartian dala. Gaizto ha (zala) arte, danok galdu giñan. Ik. tarte, -en bittartez.  Gitxi erabiltzen da hori esamoldiori.
artetza (artitza). iz. (TE). Encinar; lugar de encinas. Elorreta gaiñeko artitzan, kardantxilluanak. Ik. artadi, arta-mendi.
artez.
1 . artez. adlag. (TE). Directamente, de plano, categóricamente. Esan netsanian nere asmua, erantzun zestan artez bere ezetza.
2 . artez. adlag. (TE). Recto, derecho; llano llano. Beizuko Zabaletik aurrera artez-artez, edo lau-lau, Elgetara. Ik. lau.  "En Eibar comunmente se dice lau lau" (TE, 172). Normalian repetiduta erabiltzen da: artez-artez; eta bere sinonimua be bai: lau-lau.
artezale. iz. (OEH). Aficionado,-a al arte. Lagun bi ziran. Bata artezalea, hala be pinttura kontuan. (Zirik 16).
artista. izond. (NA). Artista, mañoso,-a, habilidoso,-a. Hau eiñ ebana artistia da; nik ez dakit nok eiñ eban baiña, ez daka lotsarik, tira-tira! / Ha bai!, arotzerixan artistia zan ha!, mutilzaharra, kuriosua gizona.
artizar. iz. (TE). Venus, planeta ; lucero del alba, de la tarde. Bera artizarra da goizeko izarra eta arraseko izarra. Ik. goizeko izar, izar.
© Jaione Isazelaia
arto.
© Jaione Isazelaia
1 . arto. iz. (TE). Maíz (Zea mays). Etxe azpiko soluan, artua erain dogu. / Artua maietzan lehelengua San Isidro bittartian, hortxe artua. Berotutakuan pixkat. Artua berozalia dok! Artua lehelengo izotzakin igartu eitten dok; lehelengo izotzak ikututakuan artua igartuta dagok. Enkanbio garixa negu guztian hantxe ha!.
2 . arto. iz. (TE). Borona, torta de maíz sin levadura. Arturunez egindako ogixa. Gurian artua jaten dogu, ogixan ordez. / Bai, artua amak! Artua eitten eban; amak bai, artua. Saldu eitten eban artua! Gure amak arto mordua saltzen eban. Astian pare bat hiru bat bidar eitten eban. Batzutan hiru bidar... bi bidar beti! Arto erria. Artua erosi eitten eban, gure etxian ez eguan hainbeste arto, baiña errotan erosi eitten genduan guk artua. Asto txiki bat gekagun ta amak esaten estan: "Jua'ari errotara ta ekarrixaz berrogei kilo urun!" Berrogei kilo urun ekartzen genduazen. Amak... Ha pasau ein bihar zan galbahian. Uruna pasatzen eban, gero ur berua bota, labaduria bota, ogixari moduan, harrotu deixan; ez?. Egurra sartzen zeban ta labia zuri-zuri eitten da asko berotzen danian labia, han teillak bueltan ipinitta, labia zuri-zuri eitten da... Ta harek egur danak batu, danak garbittu ta ha kazua, artua, bete kazua ta sartu [pala?] ta "plast" bota. Gero, atia, ez deixan hoztu, zarrau ondo ta amak karrulauta eukitzen eban, ba, igual ordu bi inguru erretzen. Ta gero ikusten eban ta gaiñian baltzitzen hasittako, holan, ondo erreta dagozenak, gero beste para mehe bat zekan mango luziakin, ta "dza!". Sartu ta kanpora etara. Ta gero saldu. Goixian ein ta asaldian kalera artua saltzera. / Esr. Txakur gosiak artua amets . Ik. artobero, arto-opil.
arto berde (artaberde). iz. (TE). Maíz cortado en verde para alimentar al ganado. Batzuetan arto berdia emon bihar izaten jako ganauari. / Artaberdia heldu bako artua zan, ganajatekorako erabiltzen zana. Ez-denporan eraitten zan, beranduago, eta ez zan heltzen.
arto-birrin. iz. (ETNO). Maíz triturado. Arto-birriña erosi bihar da oilluendako. Ik. arto-ixo.
arto-bizar (artabizar). iz. (TE). Flor femenina del maíz. Arto-bizarren ura, gaitz askotarako osakizuna. / Gaztetan arto-bizarrak arto-malutan batu eta horixe erretzen genduan takorririk ez geunkanian. Ik. artalora.
arto-ixo (arto-ijo). iz. (ETNO). Maíz triturado. Ik. arto-birrin.
arto-lasto (artalasto). iz. (ETNO). Caña/tallo de maíz. Arto-landarian kertena. Ik. arto-maillasto, maillasto.  Eibarren arruntagua maillastua.
arto-maillasto (arto-maillastu). iz. (ETNO). Tallo de maíz; caña de maíz. Arto-landarian kertena. Arto-maillastua erretzen dihardue, eta zelako keia daguan!. Ik. arto-lasto, maillasto.
© Jaione Isazelaia
arto-maluta (artamaluta). iz. (ETNO). Hoja, caloca, envoltorio de la mazorca del maiz.
arto-opil.
1 . arto-opil. iz. (TE). Borona; torta de maíz. Arto-opilla, bero-berua, jan izan dogu Bergetxen. / Arto-opill horrek lizununia dauka danian. Ik. arto.
2 . arto-opil (arto-opill). izond. (TE). Cándido,-a, pancho,-a, pánfilo,-a. Ezergaittik estutzen ez dan arto-opilla gure morroia. Ik. arto-zati.
arto-ostro. iz. (ETNO). Rastrojo del maíz cortado. Arto-ostruak etara bihar dira solua atzera be preparatzeko. Ik. arto-zuztar, ostro.
arto-putz (artaputz). iz. (ETNO). Tizón del maíz (Ustilago zeae unger). Baiña ustelak jakanaz hamen bueltan... Artaputza izan leike. Artaputza esango genduke guk. Ustela esaten detsagu guk; artuak eukitzen daben ustela esaten detsagu guk. Artaputza.
arto-sail. iz. (TE). Campo/labrantío de maíz, maizal. Arto-saillera juan dira, jorratzen eitteko asmuan.
© Jaione Isazelaia
arto-urun (arturun) [arto-irin]. iz. (TE). Harina de maíz. Errotara daroiat zorro bat artala, arto-urunan ordez.
arto-zati. izond. (EEE). Buenazo,-a, bonachón,-ona. Persona ona, onutsa. Burutik hanketaraiñoko arto-zati berinkatu bat genduan. Ik. arto-opil.
arto-zuriketa. iz. (ETNO). Pelado de las panochas. Artaburuak zuritzia; artaburueri arto-malutia kentzia, arto-garauak bistara etaratzeko. Illuntzian egitten zan, eguzkixa sartu ostian, askotan auzokuen artian. Sarrittan erronda kontuekin eta neska-mutilen arteko jokuekin lotuta egoten zan. Oin zihero galduta dago, Eibarren behintzat. Ik. artaurkultze.
arto-zuztar. iz. (TE). Rastrojo del maíz . Goldiakin arto-zuztarrak atara biharra. Ik. arto-ostro, ostro.
artotarako lain be egiñ ez. esap. (TE). Artotarako lain be ez da egitten ofizio honetan.  "Se emplea cuando una cosa no compensa el esfuerzo, ez decir, que no da ni para borona" (TE, 173).
artua joteko makiña (artua txikitzeko makiña). iz. (ETNO). Máquina trituradora (de maíz). Artaliak ijotzeko erabiltzen dan makiñia.
artua-eta-esne (artotesne, artutesne). iz. (TE). Postre de leche y borona. "Leche y borona. Elemento principal del régimen dietético del caserío" (TE, 173). Domekan goiaz Munikolara artua-ta-esnia jatera. / Artua-ta-esniakin hazi gintzuazen gu. Hori eta babak; besterik ez jeuan. / Sasoi baten, ixa eguneroko jatekua basarrixan artua-ta-esnia.
artobero. iz. (TE). Borona recién hecha. Egin barri daguan arto-urunezko ogixa, epela (ETNO). Artoberua, gozua hutsik be jateko. / Artobero egin barrixa oso gozua da, baiña egunekin asko gogortzen da. Ik. arto-opil, arto.
artoberotu, artoberotze. da ad. (AZ). Aburrirse enteramente.
artodun. iz. (TE). Repartidor,-a /vendedor,-a de borona. Izan ete da gaur artoduna kale aldetik?