agarra-mutxatxa. iz. (NA). Clase de hierba. Agarra-mutxatxia, bedar sustrai luze bat; ez dozu sekula entzun?. agarratz (arakatx, algarratx, algarratz). iz. (TE). Grosella (Ribes grosularia, Ribes uva-crispa). Gure txiki denboran, agarratzak ugari agertzen ziran plazara. agarrau. iz. (NA). Baile agarrado. Arrate egunian be sasoi baten ez zan egoten agarraurik. Bakar-bakarrik soltia; prohibiduta euan, eta bakarrik soltia. ager [ageri]. izond. (TE). Claro,-a, manifiesto,-a. Gauzia ager dago, ikusi gura dabenandako. Ik. agirixan, bistakua izan, bistan. Ez da erabiltzen.
agertu, agertze (agertutze). 1 . agertu, agertze ( agertutze). da ad. (TE). Aparecer, dejarse ver, mostrarse, presentarse. Behin martixa ezkero, uda-lorak agertzen dira. / Kukua agertu da Sarroiko pagadixan. / Hobeto eingo dozu sasoiz agertutzia. / Agertzia tokatzen jaku alargunagana, bedratziurrena amaittu baiño lehen. Ik. agiri izan, argittu, larri agertu, azaldu. 2 . agertu, agertze. du ad. Mostrar, sacar a luz, hacer público. Agirixan ipini.
Gaur arte ezkutuan gordetakuak agertu zittuan danen aurrian.
Ik. agiri izan, azaldu, agiriratu. agertu bat egin. esap. (TE). Hacer una visita, visitar. Bisittia egin.
Gaur agertu bat ein biharko detsagu ama zaharrari. / Aspaldiko partez agertu bat eiñ bihar leukiala bere lurretara. (Ibilt 463).
Ik. sartu-urten bat egin. agillando. iz. (TE). Aguinaldo. Kant. Agillando, agillando,
bizkaittarrak Durangon;
Aingeruak gara, zerutik gatoz,
poltsia badogu baña
eskian gatoz.
agilloi. iz. (ETNO). Aguilón. Teillatuko urak norabidez aldatzeko, gaillurretik bi hormen ertzeko zapata gaiñera botatzen dan egurra. Ik. korba. Agiñazpi. Agiñazpi taberna en Urkuzua. Sasoi bateko taberna ospetsua Eibarko Urkuzuan. Kirol trabesak bertan gauzatzen ziran.
Ik. Agiñazpikua. agindari [agintari]. iz. (TE). Autoridad; jefe,-a, mandatario,-a. Agintzaillia, agintia daukan karguduna.
Herriko agindari barrixak aindu dabe... Ik. agintzaille. TEk diño Eibarren hori berbiori ez zala ixa erabiltzen, kultua dala (jende ikasixak erabiltzen dabela bakarrik); horren ordez aintzallia gehixago erabiltzen zala.
1 . agindu (aindu, ainddu), agintze (aindutze). 1 . agindu (aindu, ainddu), agintze (aindutze). du ad. (TE). Mandar, ordenar. Egin bihar dana esan edo aitzen emon.
Aintzen dau alkate jaunak gaurtik aurrera dantzak goiko plazan izango dirala. / Aindutzia, batzuendako, gauzarik ederrena. / Nausixak aindutakua, ogidu biharrekua. Ik. erain, egiñerain. 2 . agindu (aindu, ainddu), agintze (aindutze). du ad. (TE). Prometer, dar la palabra. Norbaitten alde zeozer egitteko berbia emon.
Bizimodu hobia aindu zetsen Ameriketan . / Aindutakua, zor izaten da. / Beste batzuendako, aindutzia erreza, ez dabelako kunplitzeko asmorik. / Aindutakua zor izaten danetik, kunplidu ein bihar da. / Heldutzeka, etortzeka, aindutzeka... 3 . agindu (aindu, ainddu ), agintze (aindutze). da/du ad. (TE). Enviar, mandar, despachar; dirigirse a. Bialdu.
Noek, legorrik agertu ete zan konturatutzeko, usu bat aindu eban kanpora. / Ez jatzun oker haundixa bateronbat gurera aindutzia. / Aindutako hamabixetatik, Jakobo, nausiña, zan gure aldietara agertu zana, esaten daben letz. / Urkiolara zan aindua. (Ibilt 154).
Ik. bialdu. A(g)indu, da ad. Norabaitt jo. (Ibilt 154).
2 . agindu (aindu, ainddu). agintzaille (aintzaille). 1 . agintzaille (aintzaille) [agintzaile]. iz. (TE). Autoridad, persona que manda o tiene algún cargo. Agindarixa, agintia daukan karguduna.
Herriko aintzaille nausiña, alkate jauna. Ik. agindari. 2 . agintzaille (aintzaille) [agintzaile]. izond. (TE). Mandón,-ona, persona a quien gusta mandar. Agintzeko zaletasun haundiegixa agertzen dabena. /
"En sentido peyorativo: mandón, persona a quien gusta mandar y evidenciar autoridad" (TE, 116).
Orrulari aintzaille bat da, uste bere bendian garala ostianguok. agiraka. iz. (TE). Riña, reprimenda, reprensión. Gurasuen agirakian bildurretan dago. agiraka egin (agiraka jardun). esap. (TE). Reñir, reprender. Zer gertau jatan jakitzen baldin badau aittak, agiraka eingo desta. / Agiraka jardun desta uezabak, zergaittik barik. / Gautxorixari alper-alperrik zan agiraka eittia. (Zirik 24).
Ik. hasarre egin. |
|