anaitzako. iz. (TE). Hermano adoptivo. Anai biologikua izan ez arren, anaitzat dakena. Horren antzera: "loibatzako", "alabatzako", "ahiztatzako"...
Anaitzakua, baiña odolekua balitz leztxe maitte eben etxeko guztiak. / Uezalabia izan arren, asko gura zetsan amatzakuari. / Alabatzakua izan arren maittiena eben. / -Ogirik eta andrarik bage izan laikiala deritxozu gizona, Joxe Manuel? -Bai, Abade Jauna; olatiakin eta loibatzakuagaz (Agiñako Sanmigeletan pasautako ipoña). Ik. bular bateko anai, uezaitta. anbigu. iz. (TE). Ambigú. Dantzara atara eta gero anbigura eruan ninduan egarrixa kentzera. "Entró en el léxico de Eibar, del primer Salón Teatro, en que se celebraban los bailes" (TE, 136).
Anbotoko Señora. iz. ber. (TE). Dama de Anboto; Señora de Anboto. "Folklore. Personaje de leyenda, en cuya existencia real y actual seguían creyendo en el caserío" (TE, 136).
Anbotoko Señoria ezagututako baserrittarrak asko ziran lehen. / Anbotoko Señoria, baserriko andrak sarrittan ikusi izan dabe. Ik. lamiña. Eibarko zahar-zaharrenak ondiokan goguan dauke, amandriari entzunda,
antxiña zelan ikusten zan Anbotoko Señoria suzko bola baten itxuria
hartuta zeruan hegan gaba-erdixan, mendirik mendi (ETNO).
anda. iz. (ETNO). Andas; féretro. Hildakua edo gaixua edo zauritutakua edo santu-imajiñia bizkarrian eruateko balio daben tresnia. / Hil-kajia.
Ha juan da andia eruaten. andadora (andadore). iz. (TE). Bolita de cristal; metra. Tortolosetan jokatzeko erbiltzen dan kristalezko bolatxua (ETNO).
/ "Se decía de la bolita de cristal (metra) con que las niñas jugaban a las tabas" (TE, 136).
Andadorak ziran agarratzan itxurakuak. Ik. tortolosetan egin. andapara (antepara, antapara, aldapara, aldaparo). iz. (ETNO). Acequia, canal hacia el molino. Olara ura eruaten daben erretena edo ubidia; erruedak baiño gorago daguan ur-askia.
Bai, bai, Zubixara astuakin. Neska-koskor edo mutil-koskor edo holan, astuakin. Astuen jarri ta bidien han jun be. Astuakin ibili gora ta behera. [Garixa] eruen, ta kanbixuen emoten eben urunori. Beste lantzien behin, hiru-lau egun ein biher. Andaparan ura bajue eguenien inddarra palta! Ta denpora gehitxuago biher!. Ik. albata, azelin, errotarri, kunbo, osin. andero. iz. (TE). Andero; persona(s) encargada(s) de llevar el féretro al hombro. Anda eruataille bakotxari esaten jako andero, hil-kutxia izan edo beste zeozer izan. Arrateko Amabirjiñian imajiña prozesiñuan eruaten dabeneri be andero esaten jakue. / "Se decía por antonomasia de los que conducen de oficio los cadáveres al cementerio" (TE, 137).
Anderuak eruan dabe Urkiko esparraura. / Amama hil jakun harañegun, eta anderotzia egokittu jakun anaiari eta bixori. andra [andre]. 1 . andra [andre]. iz. (TE). Mujer. Andria, gaurko egunez, gizona beste eskubidietan. / Ezkondutako andren zeregiña, gizona ondo konpontzia. / Andraren bat izan da hamen nere billa? Ik. andrakume, andrazko, emakume. 2 . andra [andre]. iz. (TE). Esposa, mujer. San Pedro arrantzaliak, andria eban. / Pedrotxo, Juantxo, Martintxo, andratxo, haunditxo... / Gizontxua izan jata berriz, andratxua daukala gaixorik esaten eta laguntasun bat eskatzen. Ik. emazte, senar, gizon. -txo txikigarrixa hartu leike: andratxo.
andra-haixe. iz. (ETNO). Viento sur. Bueno!, hego-haixia dago!, bai-bai!, andra-haixia!. Ik. hego-haixe, hegoi, zoro-haixe. Andra Maria [Andre Maria]. iz. ber. Virgen María; Nuestra Señora. Andramari aboztuko. iz. (TE). Fiesta de la Virgen de agosto, fiesta de la Virgen de la asunción. Asmua dogu Andra Mari aboztukuan Ondarruara agertzia.
/ Andra Mari agoztukua.
Andramari martiko. iz. (ETNO). Fiesta de la Virgen del 25 de marzo. Esr. Andramaixa martiko, ordurarte udia tatiko, andik aurrera betiko. [Tatiko: agertu eta desagertu.]
Andramarixak. iz. (TE). Fiestas de la Virgen de agosto. Abuztuan 15an bueltan; jaixak dira inguruko herri askotan: ezagunenetakuak Ondarrukuak dira. Eibartarrak beti izan dira bertara juateko zaliak (ETNO).
Andramarixetan, agertu bat ein biharko dogu Ondarruara. andra-gizon. iz. (TE). Marido y mujer, esposos ; hombre y mujer. Pluralian erabiltzen da.
Andra-gizon harek, erremiak erromerixara agertzen. / Peru eta Marixa, ipoiñetako andra-gizonak. Ik. senar-emazte. andragei [andregai]. iz. (TE). Novia. Andrageixagaz ibillera gozuak darabiz aspaldi honetan zure semiak. Ik. nobixa, aiskide, lagun, maitte. andrakume. iz. (TE). Mujer. Andrakumia izan arren, gizon askok baiño ganora gehixago eukan traturako. / Oiñetakuak gizonentzat, andrakumientzat eta umiendako. / Bueno; ta... andrakumiekin ibiltzen al zara? (Zirik 102).
/ Andrakume jakintsu burugiñ hau. (Ibilt 454).
Ik. andrazko, emakume. andrazale [andrezale]. izond. (TE). Mujeriego. Aberatsa baiña andrazalia, eta kiñu baten jan zittuan bere ondasunak. Ik. apo. andrazko. iz. (TE). Mujer. "Persona perteneciente al género femenino" (TE, 137).
Andrazkuak ez dauka soldautzara juan biharrik. / Bai andrazkuak eta bai gizonezkuak. (Zirik 56).
Ik. andrakume, emakume. Andreko. iz. ber. (AN). Nombre de mujer. Andrazkoen izenetan irakorri dogu: "Andreco de Sugadi, amiga de Domenja de Arriçabalaga" (EOYE, 1512, 188. or. (JEL)).
anega. 1 . anega. iz. (TE). Fanega. 12 lakari, 4 imiña. Zerealak, gaztaiñak, intxaurrak, karia eta gatza neurtzeko erabiltzen zan (ETNO). / "Medida de capacidad para áridos" (TE, 137).
Zenbat anega gari hartu dozu aurten?. / Anegiak dakaz 4 imiña eta imiñiak 12 kilo-edo. "Pikua" daka, ez da esatua. Lau holako [imiña] anegia zakuan, lau holako. Bestela anega t'erdi. Ha izaten zan, zorrua esaten jakon hari, zorrua. Eta izaten zan zorro handixa. Astuak indar handixa ein bihar izaten eban, eta norberak be bai, ha altzatzeko. Baiña ha izaten zan anegia edo anega t'erdi. / Berrogeita sei kilo anegia. Baiña pixu diferentia eukitzen dabe artuak eta garixak be. Garixa astunagua izeten da, buelo iguelien artua baiño, eta orduan pixua kanbixau eitten da. Ik. imillaun, imiña, lakari. anegerdi (anega-erdikua). iz. (ETNO). Media fanega. Neurrixa bera; edo neurtzeko kajia.
Imillaunak dakaz hiru kilo; imiñiak hamabi tt'erdi; anegerdikuak doblia, hogeita bost. / Imiñia batzuetan egoten zan; etxe batzuetan imiñia. Eta beste batzuetan egoten zan anega-erdikua.. Ane erdikua. Neurrixa. Anega erdixa. (EOYE, XV. mendea, 301. or. (JEL)).
|
|