Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
arrautza. iz. (TE). Huevo. "Por antonomasia, el de la gallina" (TE, 165). Egunero, iñoiz lokatu barik, arrautzia ipintzen eben lehengo etxian genduzen oillo zuri batzuk.
arrautza ustel. iz. (TE). Huevo podrido. Zaldibarko urak, arrautza ustelan usaiña ataratzen dau.
arrautza-gorringo. iz. (TE). Yema del huevo. Arrautza-gorringua iruntsi eban nahi baiño lehen, ahosapaixan bihar dan dantzia erain barik, eta hasarre zan bere buruagaz. Ik. gorringo.
arrautza-oskol. iz. (TE). Cáscara de huevo. Ez da ona oillueri arrautza-oskolak emotia, gaizki ikasten dabelako.
arrautza-zuringo. iz. (TE). Clara de huevo. Arrautza-zuringua da, erremedixo askotan jartzen dan gauzia. Ik. zuringo.
arrautzak bota. dio ad. (TE). Ponerle huevos a la gallina clueca. Oillokiari arrautzak ipini, txittak atara deixazen. / "Confiar huevos a la clueca para que los incube" (TE, 165). Hogei arrautza bota detsaguz oillalokiari. Ik. habixondoko arrautza, habixara.
arrautzia egin / ipini. esap. (TE). Poner el huevo. Arrautzia eitten daben bakotxian, kantuan urtetzen dau gure pintxanuak. / Oillo honek, arrautzak ezjakiñeko lekuan ipintzen dittu.
arrautzagin. izond. (TE). Ponedora (gallina). Oillo zurixak, arrautzagiñak.
arraza. iz. (TE). Raza. Motxaillian arrazia nundik sortutakua dan, ez da ondo erabagi. Ik. kasta.
Arrazola. b. iz. (TE). Arrazola (caserío). Sautxitik zihar, Aixa eta Arrazola, Salbadorera baiño lehen. Ik. Arrajola.
arre. interj. (TE). Arre (voz para equinos). "Voz con que se acucia al asno" (TE, 166). Arre, astua!, ixa etxian gara eta! Ik. aida, ie.
arre, arre, mandako. esr. (ETNO). Arre borriquito [canción infantil]. Ume txikixa altzuan hartuta, eta nagusixan hankak mobiduaz kantatzen dana. Kantua: "Arre, arre mandako, bixar Tolosarako, etzi Panplonarako. Handik zer ekarriko? Zapata ta gerriko!".
arreba.
1 . arreba. iz. (TE). Hermana de hermano. Anai guztiak maitte eben arrebia, bakarra zalako.
2 . arreba. iz. (TE). Virago.  Ez da erabiltzen.
arrebaerdi. iz. (TE). Hermanastra (de hermano). Arrebaerdixagaz ez zan ondo konpontzen. Ik. ahiztatzako.
arrebatzako. iz. (TE). Hermana adoptiva de hermano. Arrebatzakua eban baiña bere odolekuari beste gura zetsan.
arreme. iz. (ETNO). Herramienta machiembra. Arran eta emian lana batera egitten daben erreminttia. Badagoz erremintta batzuek arremiak diranak. Bixak alkarrekin dabe ar-eme biharra; bata, bestian barruan doia.
arremetu, arremetze. du ad. (ETNO). Machihembrar; sacar macho y hembra. Edozein materixal dala, pieza baten mihiña (arra) beste baten kanalian (emia) agokatzia. Egurrian, esate baterako, oholak bat egin deixen etaratzen jakuen zulua eta koskia; ohol bi alkartzia. Ik. matxienbra.
arren. mend. (TE). A pesar de que, aunque. Balixo adbersatibua dauka. Nik milla bidar esan arren, zuk ogidu ez.
arrien. iz. (AZ). Endurecimiento del pecho/de la ubre. Ik. erroibe.
arrimau, arrimatze [arrimatu]. da/du ad. (ETNO). Juntar(se), arrimar(se). Oholak arrimau bihar jittuat txakurrakin. Ik. baztartu, estutu.  Arrimau (du ad) oholak, pelotia...; arrimau (da ad) sutondora.
1 . arrio [arreo]. iz. (TE). Ajuar de novia. Andra ezkonbarrixak ezkondu dan etxera eruaten daben altzari, erropa eta bitxi multzua. Juan daneko hiru urtian arriua gertatzen dihardu.
arrio-burdi. iz. (ETNO). Carreta para llevar el arreo. Arriua eruateko erabiltzen zan burdixa.
© Jose Miguel Barandiaran, Euskalduna
2 . arrio. iz. (TE). Espantada, huída; claudicación ante el enemigo; huida ante el enemigo. Oillarrak edo adarixak atzera egittia, bildurtu eta burrukiari iges egittia (ETNO). Ez zan espero oillar haren arriua. / Chamberlain eta Daladierren agirixa Hitlergana, arriua izan zan. / Arrio, arrio, arrio! bildurtu egin zarie! / Arrio, arrio, bildurtuta atzera ein dozue! Arrio eittia dok hori.
arrio egin. du ad. (TE). Echarse atrás, rajarse, achantarse. Atzera egin, kokildu. Hainbeste diru jokatu bere alde, eta arixak arrio ein dau laugarren topia baiño lehen. / Azken orduan ez dozula jokatu nahi? Hori arrio egittia da. / Ez eixozu arriorik egin, eixozu aurre, bildur barik. / Arrio, arrio, bildurtuta atzera ein dozue! Arrio eittia dok hori. / Hori entzun ebanian, bildurtu ei zan alemaniarra ta arrio ein ei eban. (Zirik 39). Ik. atzera egin, karraskadia jo.
Arriola. b. iz. (TE). Arriola (caserío). "Caserío en Elgoibar" (TE, 168). Egurrola bezela, Arriola.
arriolari. izond. (TE). Cobarde; se dice de los carneros y gallos que rehuyen la pelea. Bildurtixa, atzera egitten dabena. Baserriko oillarra, haundixa eta arriolarixa. / Aritxalarixa, arriolarixa, irutxurlarixa, jokolarixa, harrilarixa.
arriskau, arriskatze [arriskatu]. du ad. (TE). Arriesgar(se). Bere ondasun guztiak arriskau zittuan iri-proba baten. / Dirua arriskatzian sarixa, hamarretik bat.
arrisku (arrisko, arrixku, arrixgu, arrisgu). iz. (TE). Riesgo. Hiltzeko arriskuan bizi gara danok. / Háretxek bai eliziak azpixan hartuta hiltzeko arriskorik barik bizi zirana. (Zirik 11).