atxurketan egin [aitzurketan (egin)]. esap. (TE). Trabajar con la azada, con el azadón; cavar. Atxurketan eittia dogu gaur ira-saillian. Ik. atxurka egin, atxurrian egin. atxurtu, atxurtze ( atxurtutze) [aitzurtu]. du ad. (TE). Cavar, trabajar [con la azada]. Basuak be, noixian behiñ atxurtu biharra eukitzen dabe iriak urten deixan. / Horrek larrok, gurako leukie atxurtutzia. / Baso saill haundi bat atxurtzia gura dogu aurten. atz. interj. (NA). ¡atrás!. Buztarriko ganauei atzerutz juateko egitten jakuen diarra.
Atzera! atz!. atzamar. iz. (TE). Dedo. Atzamarrak dira hamar, hitz beronek diñuan bezela: bost esku bakotxian. / Egun-sentirutz jaiki zan indartsuori eta agur eiñda, jolasetan, kendu zetsan atzaparreko eraztuna oroimentzat. (Ibilt 457).
Ik. atzapar, hatz. atzamar-oskol (atzamoskol, atzamarroskol, atzaparroskol). iz. (NA). Uña. Atzamorroskola apurtu jata. Ik. atzazkal, oskol, bihetzoskol. Ez da hainbeste erabiltzen; atzazkal edo atzaskol sarrixago.
atzamar-txiki. iz. (NA). Meñique. Zer euko eban? atzamar-txikixan lorieria?, bez! atzamardun (atzapardun). iz. (ETNO). Buril de varios filos; peine. Hortz bi baiño gehixagoko gubilla. Grabauko berbia da. Egin ditturan grabaketak, atzamardunakin fonduak bardindu eta sonbriatzeko premiñan dauaz. Ik. gubil, aireko, ebateko gubil, eskuaide. atzamarka egin. du ad. (TE). Arañar; pellizcar. Ik. atximurka egin, atzaparka egin. Persona batzuk atximurka egin darabixe erderazko pellizcar esateko eta atzaparka/atzamarka egin erderazko arañar esateko, baiña ez da sistematikua.
atzapar. iz. (TE). Dedo. Atzaparra zoldu jata eta hatz-kapelia jarri biharko detsat. Ik. atzamar, hatz. atzapardunen juego. iz. (ETNO). Juego de peines; juego de buriles de varios filos. Grabadoriak klase diferentietako atzapardunak erabiltzen dittue: lau hortzekuak, seikuak...
atzaparka egin. du ad. (TE). Arañar; pellizcar. Atzaparka eitten dau katuak, eta horrek balio detsa txakurran aurka. Ik. atximurka egin, atzamarka egin. Persona batzuk atximurka egin darabixe erderazko pellizcar esateko eta atzaparka/atzamarka egin erderazko arañar esateko, baiña ez da sistematikua.
atzaparkada (atzaparkara). iz. (TE). Arañazo; pellizco. Katuan atzaparkadian bildur izaten da txakurrik haundiña. Ik. atximurkada. atzazkal (azkazal, atzaskol) [atzoskol, azazkal]. iz. (TE). Uña. Atzaparrari emon netsan maillukadiakin, atzazkala jausi bihar jata. / Atzoskola galdu bihar desta atzapar honetxek. Ik. atzamar-oskol. Zalantza barik esan leike atzazkal dala gehixen darabiguna.
atze. 1 . atze. iz. (TE). Parte trasera, parte posterior. Euzkixak joten ez dabenetik, haren etxian atzia, oso hotza neguan. Ik. oste. 3 . atze. iz. (TE). Culo, posaderas, trasero. Aitta etorri deiñian, berotuko detsu atzia. / Neskame haren atziak baeben zabaleria. Pluralian be sarri erabiltzen da.
atzeko hotsik barik. esap. (EEE). Respuesta aguda y contundente. Lasai asko, zaratarik gabe, norberari botatakua baiño erantzun zorrotzagua bota eta beste hori ahoa bete haginekin laga (EEE). Plaentziatarren urteerak atzeko hotsik bakuak izaten dira. / Eta Turkuak atzeko hotsik barik erantzun ei zetsan: bai, botaik gaiñera. (Zirik 32). atzeko zulo. iz. (TE). Esfínter, ano. "Atzeko zulua" eta "ipurdiko zulua"; errezagua hartara esatia, honetara baiño. Ik. ipurdiko zulo, ipurzulo. atzekuaz aurrera (atzekoz aurrera) [atzekoz aurrera]. adlag. (TE). Al revés, al contrario; patas arriba, mal. Atzekua aurrian eta aurrekua atzian, gauzak aldrebes jartzen edo egitten diranian. / "Lo mismo que cuando se dice manga por hombro" (TE, 191).
Ama hil zan ezkero, dana dabill atzekuaz aurrera etxe haretan. / Hori dok itxuria daukana, jerseixa atzekoz aurrera jantzitta daroiak eta. Ik. azpikuaz gora. atzera egin. 1 . atzera egin. du ad. (TE). Echarse atrás, achicarse. "No levantar el guante del provocador" (TE, 191). Aurretik harrokerixa asko jo arren, azkenengo orduan atzera eiñ eban eta ez zan jokatu jokua. / Mendaron adarixak, atzera ein dau. Ik. arrio egin. 2 . atzera egin. du ad. (TE). Ir hacia atrás, retroceder. Atzera ein dau hamar pauso. Ik. atzeratu. atzera erain [atzera eragin]. dio ad. (TE). Hacer retroceder. Atzeratzera derriortu. Katuak, nahiz korputz gitxiago euki txakurrak baiño, atzera eraintzen detsa honi. Ik. atzeratu. atzetik. 1 . atzetik. adlag. (TE). Por detrás. Atzetik gaizki esatia ez dago ondo. / Behin neska baten ondoren ibiltziak daukan arrisgua,
gero bizi guztian atzetik kendu eziñik ibiltzia. (Zirik 125).
atzetik-hara (atzetikara). adlag. (OEH). Por detrás. Muestradorian euan iztarria freskatuaz, eta atzetik-hara azaldu jakon gizon dotore bat, bere sonbreru ta guzti. (Zirik 64). / Ta bera konturatu barik, joan jakon atzetikara Guardia Zebil bat, da esan zetsan: [...]. (Zirik 14). atzian [atzean]. adlag. (OEH). Detrás, atrás. Eibartar zahar zelebre bat ei zan, ziria sartzen atzian gelditzen ez zana. (Zirik 42). atzekalde [atzealde]. iz. (OEH). Parte trasera, parte posterior. Galtzontzilluak pe era horretakuak jaukadaz, baña atzekaldian sekulako zulua jaukek! (Zirik 123).
/ Atzekaldetik uezaba agertu jakon. (Ibilt 474). atzeko hots. esap. (OEH). Retintín, segunda intención. Da Turkuak atzeko hots barik erantzun ei zetsan. ( Zirik 32). / Plaentxiatarren umoria barriz amaierarik bakoa da, ta háren urterak atzeko hotsik bakuak izaten dira. (Zirik 51). atzekor. izond. (AN). Atzerutz dabillena.
[...] kangreju aztekorra... (Ibilt 144).
Ez da normalian erabiltzen.
atzelari. atzera. 1 . atzera. adlag. (TE). De nuevo, nuevamente, otra vez. Hiru edo lau bidar atzera ekin bihar izan dogu bizimodua, hainbeste gerrakin. Ik. barrien barri, berriro. be partikulia gehitzen jako sarrittan: atzera be.
|
|