Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
azpijorra. iz. (AS). Fraude, engaño,juego sucio; desfalco. Baiña ha ez zuan berez behera etorri! Han azpijorria egon zuan demasa! Uezabetako batek ezkutuan dirua hartu ebala, ta sindikatuak be zertu juen zeozer, ta... Danendako kalte azkenian!. Ik. azpijan.
azpiko.
1 . azpiko. izlag. (TE). De abajo, inferior, de debajo. Saill hau, itturri azpikua.
2 . azpiko. iz. (TE). Subordinado,-a, inferior; siervo,-a, vasallo,-a. Bendekua. Batzuk aintzaille izateko jaixotzen dira; beste batzuk, azpiko izateko. / Lurren jaunak, euren azpikuegaz juaten ziran erregiari laguntzera bere auzixetan. / Honek eskatu zetsan aintzia, Jaunak Zaldunari azpiko letz, ixilleko Maitte ederran izena izendatzia. (Ibilt 482). Ik. azpixango.
3 . azpiko. iz. (NA). Posadera. Lapikuen eta abarren azpixan ipintzen dan ohola edo eustekua.
4 . azpiko. iz. (NA). Mentira, tranpa, engaño. Egixa esateko, ni azpikuekin ez nabil; minpekuak ez jittuak esaten, nik egixak esaten jittuat.
azpiko gona. iz. (TE). Combinación, enagua. "Saya armador" (TE, 205). Lehenago, azpiko-gonia zeregiñ haundiko jantzixa zan. Ik. gona zuri.
azpikuaz gora (azpikoz gora) [azpikoz gora]. adlag. Al revés, boca abajo, patas arriba. Azpikua gaiñian eta gaiñekua azpian aldrebesko egoeran ipintzen edo egitten danian esaten da. Ederra nahastia egin dozuna, azpikoz gora jarri dozu dana. Ik. atzekuaz aurrera.
azpil. iz. (ETNO). Cuenco; barreño. Esate baterako odolostien eta txorixuen masia egitteko ontzixa.
azpildu, azpiltze. du ad. (BAG). Coser el dobladillo. Azpilduria josi / hartu. Ik. azpilduria hartu.
azpildura. iz. (TE). Dobladillo; bajo; pespunte; ribete. Jostunen berbia da. Goniak azpilduria daroia barren guztian.
azpilduria hartu. du ad. (TE). Coger el bajo, el dobladillo. Jantzi baten dobladillua hartu. / "Tomar el dobladillo en una prenda de costura" (TE, 205). Azpilduria hartu biharra dauka barrenian, luzeegi jausten jatzulako. Ik. azpildu.
azpiratu, azpiratze ( azpiratutze). du ad. (TE). Someter, dominar, vencer. Benderatu; bendian hartu. Sei baten kontra ziralako azpiratu eben. / Jakiñeko gauzia zan armadunak arma bakuak azpiratutzia. / Ez eben izan erreza mendira jaso ziranak azpiratzia. Ik. benderatu, azpixan hartu.
Azpiri.
1 . Azpiri. b. iz. (TE). Azpiri (caserío). Azpiri pelotarixa izan danik onena, aittuak diñuen letz.
2 . Azpiri. abiz. (TE). Azpiri (apellido). Azpiri anaiak, armerixan, onenetarikuak.
azpizuri. iz. (ETNO). Mostajo (Sorbus aria).  Batzuendako ezaguna, baiña ez dirudi larregi erabiltzen danik.
aztarka egin. du ad. (NA). Escarbar la tierra con las patas. Hankekin lurra harrotzia. Aztarka oilluak be eitten dau, edo txakurrak be bai igual, ero zeozer harrapatzeko, ero oilluak jatekua bistatzeko be bai: "aztarka eittia" esaten jako horri, hankekin lurra mobitzia. Ik. aztartu.
aztarren (aztarran, azterren). iz. (TE). Huella; indicio; rastro; señal; dato. Lapur harek aztarrenik be ez eban laga. / Ez zan aztarrenik atara, zein zan pekatarixa. / Mejikora jo eban monja bat, han hil zan, eta haren aztarranak zela billau?. / Gure Pernando gizajuak ez eban erbi aztarranik be atara. (Zirik 117). Ik. arrastro, lorratz.
1 . aztartu (aztertu), aztartze (aztartutze) [aztertu].
1 . aztartu, aztartze ( aztartutze) [aztertu]. du ad. (TE). Sacudir, vapulear; remover. Aztartik alper hori! / Lurrari leztxe, noixian behiñ, danori komeni jaku aztartutzia. / Gaur dogu etxe guztia aztartzia, zer nun dagon jakitzeko. / Hor ibili don gau guztian jo ona ta jo hara: medikuok, abadiok eta gaiñerakuok aztartzen. (Zirik 27). Ik. astindu.
2 . aztartu, aztartze [aztertu]. du ad. (ETNO). Escarbar, remover la tierra [los animales]. Lurra harrotzia; gehixenetan hankekin aztartzen da (ganauak, astuak, oilluak...) baiña musturrakin edo adarrekin be bai, basurdak, ganauak, eta abar. Itxuria danez basurdak ibili dittuk ortuan aztarka gabian, lur guztia harrotuta dagok-eta. Ik. aztarka egin, adarka jardun, iñuska egin, mugia aztartu.
3 . aztartu (aztertu), aztartze [aztertu]. du ad. (NA). Investigar, estudiar, analizar. Zenbat aztartu doten hau nundik datorren proba asuntuau?! eta eziñ iñundik etara!
2 . aztartu. iz. (TE). Sacudida; reprimenda. Astindua, zentzun fisikuan zein sikikuan (EEE). Alanbriari ikutu eta emon zetsan aztartua, hiltzeko bestekua. / Aittak emon zetsan aztartuakin, ez eban euki gehixago guzurra esateko gogorik. / Aztartu bat bihar ebala harek zerbait arindu zeiñ. (Ibilt 470). Ik. astindu.
aztorau, aztoratze [aztoratu]. da/du ad. (TE). Alterar(se), alborotar(se), excitar(se); azorar(se), inquietar(se). Zeozek eraginda, urduri jarri, bere onetik urten. Maietzian, aztorauta ibiltzen dira astuak. / Guzurrezko kontuegaz, aztorau eben herri guztia. / Herrixak aztoratzia baiño beste zeregiñik ez eban izan harek gizonak. / Han ibilli ziran bihargin guztiak aztorauta. (Zirik 75). / Bere aldetik emaztiantzat zor bardiña ez balezkio letz ebillen, aztorauta neskamian ondoren. (Ibilt 456).
aztoraziño [aztorazio]. iz. (TE). Excitación; azoramiento. Beti darabill harek aztoraziñu hori.
© Jaione Isazelaia
azuela. iz. (ETNO). Azuela. Atxurran moduko erreminttia, zura labratzeko. Hau frontalau dana sitsak janda jaok eta azueliakin pasau bihar juat. Ik. upatxur.
azukre (azukra, azukera). iz. (TE). Azúcar. Lehen eztixakin zana, gaur azukriagaz. / "Azukria" ero "gozokixa": batzuk esaten detse: "hori gozokixori ekarrik hona" ero, baiña guk Eibarren esaten dou "azukria".  Mailleguzko berbia izan arren, ez da azukria beste berbarik Eibarren erabiltzen.
azukre-ontzi. iz. (TE). Azucarero. Ez dago lekurik txindurrixak azukre-ontzixa topauko ez dabenik.
azukre-tontor. iz. (TE). Azucarillo, terrón de azúcar. Hiru azukre-tontor nahikua dira kafiandako. Ik. tontor.
azukretsu. izond. (TE). Azucarado,-a. Azukreduna, azukre asko daukana. Euzkialdietako mahatsa, beti azukretsuagua.
azukrezau. iz. (TE). Azucarillo, bolado. Ez eban hartzen urik, azukrezauakin baiño.
azunbre. iz. (TE). Azumbre, dos litros (2 litros y 16 mililitros). "Medida de capacidad" (TE, 207). Azunbrekua bete ekarrirazu Illariosianeti. / Lehen sasoi baten pasau jatan klinikatik etorri eta ur asko erateko esan esten. Ta eran be bai! Azumerdi beti, litro bat beti. Litrua erderaz da, e? Azunbria ipiñi ezkero nahikua da. Azunberdikua litro bat eta azunbria bi. / Esnedunagana juan da, ta orduan: "harek ez jakik litro bi zenbat diran; azunbria jakik harek, ta azunbria esan bihar dok". / Neurritik edateko bakarrik esan jestan neri, ta nik, esana betetziarren, basotik edan biharrian azunbreko neurritik edaten juat. (Zirik 94).
azumerdiko (azunberdi). iz. (ETNO). Medida para líquidos, un litro aprox.
Azurtza [Asurtza]. b. iz. (TE). Azurtza (caserío de Elgeta). Santixauetan Azurtzako erromerixia. / Pagatza, Asuntza, Azurtza, Ariatza...