Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
axaxa. interj. (IL). Voz usada para azuzar al perro; voz para azuzar, incitar, provocar. "Txakurra norbaitten kontra edo burrukara jartzeko egitten jakon tentaldixa" (IL, 63). Axaxa, axaxa! heldu horri, Txuri!.
axaxa emon (axaxa egiñ). dio ad. (TE). Azuzar al perro para que muerda y, por extensión, incitar a alguien a algo . Xaxau, normalian animalixekin erabiltzen da (EEE). / "Excitar a los animales fieros" (TE, 201). Axaixa emon zetsan txakurrari, eskekua urrintzeko. / Horregaittik ez ei ziran falta zirikatzailliak diskursua ein zeixan axaxa emonaz. (Ezten 128). / Galdo-txiki ziri-sartze kontuan atzian gelditzekua ezpazan be beti izaten zittuan bere inguruan beste adarjotzaille batzuek pe axaxa emoten, bereren bat ein deixan. (Zirik 90). / Gizonak zerbaitt edan be eitxen eban-da; bestiari berriz axaxa emoteko ezertxo be bihar ez. (Zirik 119). Ik. xaxau, xaxaka.
aza. iz. (TE). Berza, col, repollo (Brassica oleracea). Azia odolostiagaz jaten genduan eguardi askotan.  Mugagabian ez baiña singularrian homofonuak dira azia eta Asia Eibarren, [z] eta [s] soiñu bakarrakin esaten diralako, [asia]. Ezek apartatzekotan, azentuak: bata [ásia] eta bestia [asía].
aza berde. iz. (TE). Berza, col, repollo (Brassica oleracea). Aza-berdiak txarrixendako, eta txarrixak guretako. / Aza-berdia eta kafia gaiñian, Elgetako kalian, San Roke gabian (ETNO. Ik. aza.
aza-hazi. iz. (TE). Semilla de berza, de col, de repollo. Aza-hazixakin landaria hartu bihar izaten da, gero hau biraldatzeko.
aza-kerten.
1 . aza-kerten (aza-kirten) [aza-kirten]. iz. (TE). Pie del repollo, tallo de la berza. Gerra denboran, aza-kertenak be jaten ziran. Ik. kerten.
2 . aza-kerten (aza-kirten) [aza-kirten]. izond. (TE). Bruto,-a; inculto,-a; torpe. Kalekua izan arren, aza-kerten galanta urten dau mutill horrek. Ik. kerten.
aza-landara [aza-landare]. iz. (TE). Planta de berza. Aza-landarak biraldatu bihar izaten dira.
aza-lapiko. iz. (TE). Cocido de repollo. Aza-lapikua da, odolostiagaz, saiheskixa, lukainkia eta urdaixagaz, asegarrixa; ez ostian. Ik. baba-lapiko, lapiko, oillo-lapiko.
aza-orri. iz. (TE). Hoja de berza. Borondaterik ez dan etxian, aza-orrixa eskekueri.
aza-salda. iz. (TE). Caldo de berza. Aza-saldia, ez bada lagun on askogaz, ur epelan hurrengua.
© Jaione Isazelaia
azaburu. iz. (TE). Berza, col, repollo (Brassica oleracea). Aza-buru ederrak ein jakuz ortuan. Ik. aza.
azal.
1 . azal. iz. (TE). Piel, epidermis. Personen eta animalixen gorputza estaltzen dabena. Azal zuriko jendian nausitasuna leku askotan azkenetan dago.
2 . azal. iz. (TE). Corteza de la madera; piel, peladura, corteza. Zugatzen, arbolen enbor eta adarren kanpoko estalkixa; baitta fruta, patata eta antzekuak estaltzen dittuana be. Gerra denboran, patata azalak be janari ziran. / Egur guztia ez dok bardiña. Zati desbardiñak jakaz. Lehenengo, azalan azpixan, gizena datok, gizena edo lakia. Igualak dittuk. Gero, barrurago, gixarria; eta erdi-erdixan bihotza. Gizena biguna izaten dok, eta gixarria askoz gogorragua eta illunagua. / Hemendik aurrera, mesedez, naranjen ta platanuen azalak gordetzeko, falta eingo deskuela-ta. (Zirik 112).
3 . azal. iz. (NA). Superficie. Txakoliñak berak, azalian, kapia eitten jok, masa moruan.
4 . azal. izond. (TE). Superficial, poco profundo,-a. Baserri hartan lur azalak dirala esaten dabe. / Entzutze haundikua, baiña jakitze azalak.
azala eta hazurra. esap. (EEE). Que está en los huesos; esquelético,-a. Pelukerixa batian sartu zan Itxura bako gizon argal bat; azala eta hazurra bakarrik agiri jakozen. (Zirik 88).
Azaldei [Azaldegi]. b. iz. (TE). Azalde(g)i (caserío). Izatez, bi Azaldei dira, Azpikua eta Gaiñekua. Zuk diñozun gizona, Azaldeikua zan.
azaldu, azaltze (azaldutze).
1 . azaldu, azaltze ( azaldutze). da ad. (TE). Presentarse, aparecer. Agertu. Kukua azaldu da Unben. / Ez da millagro izango illuntzia baiño lehen zure laguna honutz azaldutzia. / Noixian behiñ lagun artera azaltzia... / Azaldu da zein dan lapurra. / Baiña, horra hor, heriotzara doialakuan nun azaltzen dan Meltxor-eneko tabernan. (Zirik 18).
2 . azaldu, azaltze. du ad. Explicar, dar a conocer. Zeozen gaiñian berba egin, ha aittu eraitteko edo aitzen emoteko. Azalduko destazu zelan egin dozun hori? Ik. agertu.
3 . azaldu, azaltze [azaleratu]. du ad. (TE). Aflorar; descubrir. Azaldu dot lurpian ezkutauta zan urria.
4 . azaldu, azaltze. du ad. (ETNO). Levantar los dientes de los arados, para que labre menos profundo. Goldian eta burdiñarian hagiñak jaso, lurra azalagotik aztartu deixan. Ik. golda, burdiñare.
azaleko. izlag. (OEH). Poco profundo,-a, superficial, aparente . Euren ustez ez zan Euskalerri osuan iñor berak aiñakorik --azaleko itxuraz bahintzat--, ez dantzan ta ez ostiantzekuetan. (Zirik 40).
azalga (azelga). iz. (ETNO). Acelga (Beta vulgaris). Ik. zarba.
azaltasun. iz. (TE). Superficialidad; pura imagen. Batzuen bristaria azaltasuna ei da; beste batzuen illuna, sakontasuna.
azaluna [azalune]. iz. (TE). Zona superficial, de poca profundidad; vado. "Punto en que está delgada alguna cosa" (TE, 202). Ibaixak eban azaluna baten, jarri har-pozuak eta heldu ziran bestekaldera sikutan.
azao (azau). iz. (TE). Haz, manojo; gavilla. Garixakin edo beste edozein laborekin egitten dan txortia (ETNO). / "Por antonomasia, el [atado, ramillete] de paja, después de sacudido el trigo" (TE, 203). Gari ebaten diharduenak, azauak eitten dittue gero metan pillatzeko. Ik. hamabosteko, hamarreko, mutxurixo.
Azeitero binagrero zer dakazu kolkuan. ( -). Juego infantil. Ezkutaketan jolasteko jolasa. Kant. -Azeitero binagrero zer dakazu kolkuan?/ zorri haundi bat lepuan!/ ¿Qué es estó?
azeittuna-arbola (azeituna-arbola) [olibondo]. iz. (ETNO). Olivo (Olea europaea). Ik. olixo-arbola, olixo-zugatz.
azelin (azeliña). iz. (TE). Turbina de agua. Errotako ur-turbiñia (ETNO). / "Artefacto de los aprovechamientos de agua" (TE, 203). Isasi-olako azeliñia, zurezkua. / Barrena Txikiko azeliñia, hutsan hurrengua. / Saturixoko indarretxian azelin barrixa ipiñi dabe. Lehena ixa ez zan gauza eta txatarretara botako eben. / Agorrakin, amorraiñak larri eta azeliñak geldi. Ik. albata, errotarri, kunbo, osin, errueda, tikiñoi.
azertau, azertatze [azertatu]. da ad. (OEH). Acertar, atinar. Lantzian lau pelota etortzen jatazen da nahi tta nahi ez lauretarikoren bat azertatzen najuan. (Zirik 30).
Azitain (Azittaiñ, Azitxaiñ). l. iz. (TE). Azitain. Egun hortan, Azittaiñen be erromerixia.
azkabi. iz. (EEE). Alopecia. Azkabixak hartu dau eta zihero kalbotu da.
azkar.
1 . azkar. adlag. (TE). Rápidamente, a (toda) prisa. Azkar ibilli zaittez, belutu baiño lehen. / Hi purgatorixora, ta azkar gaiñera. (Zirik 93). Ik. aguro, arin, bizkor, laster, bizkor.
2 . azkar. izond. (TE). Activo,-a, diligente, rápido,-a; despierto,-a, inteligente. Mutill azkarra zure semia. / Zahartzara be gizon azkarra dago. Ik. azkarri, bizi, bizkor.
azkar ibili (azkar ibilli). esap. (TE). Obrar/andar con rapidez ; espabilar, correr. Hartzeko guztia galdu gura ez badozu, azkar ibilli zainkez.  Agindu eta konseju erara erabiltzen da.
Azkarate. l. iz. (TE). Azkarate (topónimo de Elgoibar). Elgoibarren dira bai Azkarate eta bai Garate.
azkarri. izond. (TE). Despierto,-a, inteligente, listo,-a. Buru argikua. Zuk saldutako txakurrak azkarrixa urten desta. / Mutill azkarrixa oiñ morroitzat hartu doguna. . / Mutill azkarrixa dok hori estudixuetan. Ik. azkar.