2 . ardi. iz. (TE). Oveja. Baserri askotan galdu da ardixak haztia, basuak eta larrak gitxittu diralako. / Ardixek be bai. Bai, ardixek be beti. Ardixek hortxe, Isu-mendi esaten jakona, Isutik gorutz, hortxe ibiltzen zien beti ardixek. Urkora juten zien behin edo behin baiña gitxittan. Bai, ardixek bai. Handitxik bizi giñen ta! Zu, ez eguen orduan kaletik... xemeikorik ez zan etortzen! Ta nunbaittetik bizi biher zan! Bildotsak saldu ta gero, ba, ardi-esnia ta gaztaia be eitten genduan etxian. Danok haxe. Egixa esateko, ez dago norberak esatia ondo, baiña txandan zain eukittzen nittuen etxien eindako gaztaia hartzeko!. ardi galdu [ardi galdu]. iz. (TE). Oveja perdida; disidente, vagabundo,-a. Zuen ardi-galdua, tabernan ikusi dot. Ik. ardi herren. ardi herren. iz. (TE). Último,-a de la fila, rezagado,-a; oveja tullida. Hamen dator, halakoren baten gure ardi herrena. Ik. ardi galdu. ardi-esne [ardi-esne]. iz. (TE). Leche de oveja. Gatzatua egitten dan esnia.
Munikolatik izaten genduan ardi-esnia, gatzatua eitteko. ardi-kaka. iz. (TE). Excremento de oveja. Ik. ardi-korotz. Ardi-korotz ardi ugaztunakin bakarrik erabiltzen da, sekula ez arkakosuakin. Ardi-kaka, ostera, bai batakin, bai bestiakin.
ardi-korotz [ardi-gorotz]. iz. (TE). Estiércol de la oveja, excremento de oveja. Lorendako, ardi-korotza simaurrik onena. / Orturako, ardi-korotza onena. Ik. ardi-kaka. Ardi-korotz ardi ugaztunakin bakarrik erabiltzen da, sekula ez arkakosuakin. Ardi-kaka, ostera, bai batakin, bai bestiakin.
ardi-narru. iz. (TE). Piel de oveja con su vellón, zalea. Ardi-narrua erosi biharko dot, umian sehaskarako. ardi-txabola. iz. (TE). Aprisco, cuadra/borda para ovejas; cabaña. ardi-txakur. iz. (ETNO). Perro pastor, autóctono. Ardi-txakur premixuak ikusten egon giñan Oñatin. Ik. ardi. Gazte batzuen (eta ez hain gaztien) artian azken aldixan artzain-txakur hasi da zabaltzen. Eibarren behintzat, hori formiori ez da nagusixen artian erabiltzen, ez da jatorra eta erderatik hartuta daguala emoten dau (perro pastor).
ardixak moztu. esap. (ETNO). Esquilar, trasquilar. Ik. kaskamoztu. ardixetara egin. esap. (TE). Acometer/atacar a las ovejas [un perro]. Ardixeri eraso egitteko joeria daukan txakurrak egitten dau ardixetara. / "Se dice de los perros que adquieren el vicio de acometer a las ovejas" (TE, 151).
Ardixetara eitten ebana aurkittu zan ha txakurra eta hill ein bihar izan eben. ardibide. iz. (TE). Sendero de ovejas; sendero ovino; vereda de rebaños de ovejas. "Sendero ovino abierto por las ovejas en el monte" (TE, 150).
Ardixak, basuan beti bide-txingor batetik ibillixaz, eregi zittuen ardibidiak. ardikorta (arkorta). iz. Cuadra para ovejas; redil. Ardixak gordetzeko kortia. Gehixenetan ez da basarriko korta nagusixa. Batzuetan basarrixaren albo batian egoten da, Eibarren askotan mendi-kontra. Mendixan ardixak gordetzeko txaboleri be deitzen jakue arkorta.
Ik. korta, arditoki. ardilana. iz. (ETNO). Lana. Lehelengo kardia, ondo kardau ardilania. Eta gero, hauxe letxe luzatzen zan, eta holan etaratzen zan amelutia, dana batuta. / Ardilana eitten gendun saldu, saldu, zakukadak. Gaur egunien bape ez dau balixo. Gaur egunien honek kanpotik etorrittako koltxoiok eitten dittue. Lehen ezkontzie zanien, harako ta honako... enkarguek be eukitzen genduzen! Danerako!. Ik. ille. arditoki (artoki). iz. (NA). Redil; cuadra para ovejas. Txikittan, artokixan pentsatzen neban batonbatek ikusten niñuala..., eta gaur ikusi leike "txip" eta holakuekin... Ik. korta, ardikorta. ardizain (arzain) [artzain]. iz. (TE). Pastor de ovejas. Iñoiz neuk be ein dot ardizaiñ. / Arzaiña izan arren, eta ez besterik, erregiak baiño gehixago ahal izan eban Sunango ederran bihotzian. / Gaztetan arzaia izan zan David erregia. / Arzaiñak frantxuletakin emoten dau eguna. Ik. pastore. Artzain berbia ez da larregi erabiltzen Eibarren (horren ordez pastore erabiltzen da), baiña ardizaiñ egin eta antzerako lokuziñuak bai.
ardizain egin (ardizain jardun, ardizain egon / ibili). esap. (ETNO). Cuidando ovejas, de pastor. ardura. 1 . ardura. iz. (TE). Cuidado; preocupación; responsabilidad; interés. Jolasak dira zure arduria! / Gauzak zenbat goragokuak, ardura gehixago dakarre. / Kristau garbixa, eliztarra ta arimako arduretan begiratu haundikua izanarren, bere denporakua zan. (Ibilt 454).
Et tú de mejorarte non oviste ardura. (Berceo. Vida de Sto. Domingo, 430)
2 . ardura. iz. (TE). Importancia. Ahal jan, edo jan be eziña, ardura haundiko gauzia horren gorabeheran dagolako osasuna eta baitta ona izatia be. ardura izan. dio/zaio ad. (TE). Importar; preocupar, interesar. Ardura desta zu ondo bizi izatiak. / Morroian erantzuna: "Gutxi ardura jakona behian dago". (Zirik 69).
/ Ondasun guztiak baño gehixago ardura daben gauzian aurka. (Ibilt 479).
Ik. inporta izan. Ardura jata / desta, bixetara erabiltzen da.
arduratan egon / izan. da ad. (AN). Estar preocupado,-a. [...] Arduratan zan Niniven bere aitta. (Ibilt 429).
arduria hartu. du ad. (TE). Encargarse, responsabilizarse, ocuparse. Zeuk hartizu gazte horren arduria, zaharraua zaranetik. zer ardura desta ba neri. Qué me importa; y a mí qué. "Locución que se usa para desdeñar lo que no se ha conseguido" (TE, 731).
Zer ardura desta ba neri zure ezetzak!
Ik. asko ardura desta ba. ardurabako. izlag. (TE). Descuidado,-a; despreocupado,-a; irresponsable. Senarrak ardurabakua urten zetsan eta bizimodu narrasa daroia. / Bakarrik, gaurko gazterixa ardura bakua eztau ezerk harritzen. (Zirik 31).
Anton. arduratsu. Ik. ganorabako. arduratsu. izond. (TE). Cuidadoso,-a, diligente; responsable. Bere gauzen arduratsua da, gaztia izan arren. Anton. ardurabako. arduratu, arduratze. da/du ad. (TE). Preocupar(se), inquietar(se). Illuna dator eta arduratzen ekinda nago. / Baiña asko ta asko dira herri honetan euskeriakin arduratu eztiran (ez diran) euskaldunak. (Zirik 6).
are. iz. (ETNO). Rastra; trapa; grada dentada. Horzdun ohola, lurra bardindu eta zopillak apurtzeko, goldia pasau ostian edo goldatu bako soluan. areka. iz. (Tr). Acequia, zanja; cuneta.Bide baztarretako eta ortuetako ubide txikixa.
Bide ondoko solo lauetan, ugarixa tomatia, ur zikiñetan garbittu eta, ze plazerra ha jatia!, ura arekan hartzen genduan, ha zan ura eratia!, etxian ez ta han bazan behintzat, ugari txokolatia.
Ik. erreten, ubide. argal. izond. (TE). Delgado,-a, flaco,-a; esmirriado,-a; débil. Aspaldixan ikusi ez eta, argala eritxi detsat zure gizonari. / Ah!, nere Jaungoikua, nere Egillia, guztiz berotasuna eta errukixa zarana; parka nere izate argala! (Ibilt 487).
Ik. erkin, mirrin. argaldu, argaltze ( argaldutze). da/du ad. (TE). Adelgazar; enflaquecer. Hainbeste buruko miñegaz, argaldu ein da. / Gaurko modia, argaldutzia. / Larregi argaltzia ez da ona. / Tripia bajatzia nahi bok (nahi ba-dok) etorri hari apopillo neu nagon lekura, laster argalduko haiz. (Zirik 57).
argaltasun. iz. (TE). Delgadez; flaqueza. Gizon haren argaltasuna espiritua garretan ebalako zan, eta gar hartan erretzen zittualako bere gantz guztiak. argaluna. iz. (TE). Punto flaco, punto débil; debilidad, flaqueza. Danok daukagu geure argalunia nunbaitten eta zuk aguan. / Baiña gizonezkuen sarrittango argalunia, egunero ollo-lapikuagaz aspertzia. (Ibilt 465).
argi. 1 . argi. iz. (TE). Luz. Munduan lehelengo egunian Jaungoikuak argixa eiñ eban. / Eskerrak emotia bihar dogu Jaungoikuari, arnasia, argixa, osasuna, ogixa eta dogun itxaropenagaittik. 2 . argi. izond. (TE). Claro,-a, despejado,-a (el tiempo). Eguneko argixa edo gabekua izarratua bada.
Gaurko eguna argixa izan da. 5 . argi. iz. (NA). Luz eléctrica. Motorrak egun eta erdi aguantatzen dau, eta oiñ egun eta erdi zera, argi barik egotia gatxa da. Hiru egun ero zenbat egon giñan argi barik?, hiru egun! Ik. argindar. 6 . argi. interj. (TE). ¡cuidado!; ¡atención!; ¡ojo!. "Interj. en forma imperativa" (TE, 153).
Argi!, hor dozu ba azkena! Ik. kontu, kontuz. 7 . argi. izond. (OEH). Alumbrado,-a; un poco borracho,-a. Guztiak ziran erataille amorratuak ta egunik galtzeka, gaberako erdi txilibrizkauta "argi-argi" juaten ziran etxerutz. (Zirik 42).
Oso berba arrunta da. Sarrittan repetiduta erabiltzen da: argi-argi.
argi egin. du ad. (TE). Alumbrar. Ha zan benetako argittasuna, mundu honetara agertzen dan gizon guztiari argi eitten detsana (Juan, 1. 9). argi egon / ibili. esap. (TE). Estar/andar atento, con cuidado. Argi nago nahaste horretatik zerek urten leikian zain. / Argi ibilli, Patxi, drogoso horregaz dozu ba tratua. argi erain [argi eragin]. dio ad. (TE). Abrillantar; dar brillo, sacar brillo. Baiñu galvanoplastikuan ondoren piezeri brist eraitteko akabatzaillien biharra (ETNO).
Eruaizuz Sosuanera honek piezok, argi eraittera. / Argi eraitteko paiñuzko poleia eta pastia bihar. / Hi, mesedez argi eraixok honi ebillioni; baiña argi ibilli hari neria dok eta. Ik. brist erain. Batzuek, barruekin bakarrik darabixe hau berbiau; kanpuetarako akabau da darabixena (ETNO).
argi-soka. iz. (NA). Cable eléctrico. argindar (argi-indar, arginddar). iz. (NA). Electricidad. Argindarra etxian eukitzia ona da. Ik. argi. argittara atara [argitara atera]. esap. (OEH). Sacar a la luz. Ausartu zeilla argittara ataratzen bere bihotzan
barrua. (Ibilt 476). argixak. iz. (TE). El alumbrado; luces de alumbrado. Bart argixak motelak egon dira. Pluralian darabil TEk.
|
|