Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
almuhada. iz. (TE). Almohada. Eta toki batera heldu zanian, euzkixa sartu zanetik bertan gaba ein gurarik, hartu eban almuhadatzat hango harri bat buru azpirako, eta bertantxe lotaratu zan (Gen. 28. 11). Ik. belarrondoko, buru-azpirako, buruki, buruko.  TEn sasoian almuhada erabiltzen zan belarrondoko eta buruko be esaten zan arren. Belarrondoko ez zan asko erabiltzen matraillekua esan gura daben berbian homofonua zalako; eta buruko ostera, gehixago erabiltzen ei zan.
almuhada-azal. iz. (TE). Funda de almohada. Lixiberiak almuhada-azal bat galdu desta.
aloger. iz. (ETNO). Salario, jornal, sueldo. Bihargiñak bere biharragaittik aldiro kobratzen daben diru-sarixa. Ijeliak daroia bihar-sari edo aloger gehixago, eta honek izan daruaz (izaten dittu) egunekuaz ostian, eskupeko eta atsegin-sarixak. Ik. jornal, nekesari, soldata.
alor. iz. (TE). Sembrado,-a, sembradío,-a. Ik. solo.  "No suena en Eibar sino por la literatura" (TE, 318).
alotz (arotz, aroz, arrotz, alkotz, aotz). iz. (ETNO). Cascabillo del trigo. Arotza da gari-alian telia; garixan azala, bere azaltxua, geratzen jakona. Arotza ariña izaten da, ta alia izaten da astunagua. / Gero, garixa jo ta gero, gari-pillia egoten zan denpora batian hantxe. Eta gero sartzen zan gari-garbitzeko makiñan. Honek eitten dau garbi-garbixa, ba, garialia batetik, eta galburuak bestetik, ganauak txahala eitten zebanian-eta emoteko. Eta haixiak alotza botatzen eban kanpora, urrin. Kaskariari alotza esaten jakon; alotza edo arotza, igual da. Belagixa erabiltzen zan gari-aliak jasotzeko; alotza ez, alotzandako eskuaria. Alotza erabiltzen zan oillueri azpixa eitteko eta... Dana aprobetxatzen zan ha be! Eta ortuan mallabixari, mallabi haundixari, arotza ipintzen jakon, bedarrik urten ez deixan. Tapau dana, tenporaldi baten; gero simaurra. Dana aprobetxau! Ezer ez zan galtzen basarrixan! Ezta ezebez! Dana aprobetxatzen zan!. / Garixa arrotzakin, baiña gero ha makiñiakin garbitzen zan! Makiñiak garbitzen jok gero, haixiakin, ri-rri-rri, ta garixak garbi-garbixak urtetzen juan behera, granua, eta zikiña beste leku batera.
alpapa (alpape, alfafa). iz. (ETNO). Alfalfa (Medicago sativa). Ganauak danetik jaten dau, emoten jakon guztia. Emon ezkeriok, geratu bez. Oin pentsua gehixago, baiña lehen, ba, negu-bedarra, alpapia, artua be asko... eta bedarrondua.
1 . alper [alfer]. izond. (TE). Vago,-a, holgazán,-ana, haragán,-ana. Benetako alperra, buruan hazka eitteko baiño be alperragua zalako, zorrixak jaten ebela bizi zan. Ik. alperki, alperrontzi, nagi, galbahe, zuri.
2 . alper. iz. (TE). Artefacto de madera para taladrar y fresar; taladro de sobremesa. Zulatzeko eta fresatzeko erabiltzen zan antxiñako tresnia; mahai gaiñeko taladrua. Izan laike "alperra", gure aittaitten makiñak aittatzeko modua. / Alperrik jardun biharrian jo-ta-ke, alperreko biharrak beti alper.  Gaur egunian ez da erabiltzen, ez tresnia ezta alper izena bera be.
alper-harri (alper). iz. (ETNO). Rulo apisonador, rodillo, molón de labranza. Lurra zapaltzeko harrizko zilindrua. "Tranbilla" esaten jakon soluan erpillak zapaltzeko ibiltten zanari; alper-harrixa porlanezkua izaten dan moduan, egurrezkuak izaten ziran, haundixak. / Hau alperra. Izena egokixa! Bai! Honek reforma bat eginda daka! Alper hau erabilli zan, zelan da?, "apisonadora" ibilli zan. Ein zebenian, harri-txintxarrak bota zittuenian pistan... lurra bardintzeko erabilli eben, eta ein zetsen burdinazko kerten honek, eta gero ez dakit zerekin ibilliko eben, baiña horretarako. Baserrixetan beti egoten zan.... Ik. tranbil.
alper-hesi. iz. (ETNO). Apero de labranza para desterronar. Erpilla apurtu eta lurra leuntzeko erabiltzen dan hagin bako aria. Alper-hesixa nabua ereitteko be bai, baiña artua ereitteko normalmente. Zelan bostortzak erpillak jasotzen dittuan, gero mazuakin jo eta alper-hesixakin apurtu harek danok. Alper-harrixa leku lauetan ona dok, baiña aldapia daguan lekuan hari eutsi ezinda egon bihar haiz, ta gaiñera apurtu be ez jok eitten harek erpilla! Sartu bai, baiña apurtu ez leku lauan moduan, Orduan alper-hesixa, eta harrixa gaiñian. Ik. alper-harri, are, hesi.
alperkerixa [alferkeria]. iz. (TE). Vagancia, holgazanería, pereza, ociosidad. Ein dozun lan zatar hau ez da alperkerixia baiño besterik. Ik. alperrerixa, alpertasun, nagittasun.
alperki [alferki]. izond. (TE). Vago,-a, holgazán,-ana, haragán,-ana. Alperki haundi bat izan ez bazan, dirua eingo eban euki daben aukeriagaz. Ik. alperrontzi, nagi, zuri, alper.  Ez da erabiltzen.
alperraldi [alferraldi]. iz. (TE). Galbana, pereza. Udan beruak eta neguan hotzak, alperraldixa emoten zetsan.
alperrerixa [alferkeria]. iz. (TE). Vagancia, holgazanería, pereza, ociosidad. Alperrerixiak beste kalte asko dakarkiguz. Ik. alperkerixa, alpertasun, nagittasun.
alperrik [alferrik]. adlag. (TE). Inútilmente, en vano, en balde. Alperrik milla bidar esan, beria ein biharrekua temoso zatar ha. / Esr. Alperrik Marixa makillatu, berez bihar dau. (Temosua ez dau makilliak beretik atarako) / Esr. Olixua eta biñagria ez ibili alperrik nahastatzen. (Eziñezko gauzetan ahalegintzia alperrikua dala esateko).
alperrik galdu [alferrik galdu]. da/du ad. (TE). Echar(se) a perder; estropear(se); deteriorar(se). Dana alperrik galdu naiz hartu doten erarixakin. / Alperrik galdu dozu etxian genduan gauzarik polittena.
alperriko [alferrikako]. izlag. (TE). Inútil, vano,-a. Lur txatal bategaittik, zenbat gerra eta heriotza alperriko!
alperrontzi [alferrontzi]. izond. (TE). Vago,-a, holgazán,-ana, haragán,-ana. Alper haundixa. Gizonak, alperrontzi etxekalte negargarri bat urten detsa koittauari. / Alperrontzi haundi bat zara zu!. / Ez dok hik asko lagunduko, alperrontzi garauorrek!. Ik. alperki, nagi, zuri, alper.
alpertasun [alfertasun]. iz. (TE). Pereza, vagancia, holgazanería. "Pereza, uno de los siete pecados capitales" (TE, 130). Alpertasunak beste gaitz asko dittu ondoren . Ik. alperkerixa, alperrerixa, nagittasun.
alpertsuan. adlag. (TE). En vagancia, sin hacer nada; perezosamente. Alpertsuan egon; ezer egin barik. (AN). Alpertsuan bizi da ezer ein barik, ez beretako eta ez bestientzat. / [...] alpertsuan ni etzinda. (Ibilt 209).
alpertsuan egon. esap. (EEE). Estar sin hacer nada, perezosamente. Ezer egin barik, golperik jo barik egon (EEE). Iñori erain biharrak eta norbera alpertsuan egon.
alpertu, alpertze ( alpertutze) [alfertu]. da/du ad. (TE). Volverse perezoso,-a; volverse vago,-a. Soldautzan, alpertu ein zan. / Alpertutzia ez da gizonari komeni jakona. / Diru larregixak alpertzia dakar bizi guztirako.