Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
angula. iz. (TE). Angula, larva de la anguila. "Larva, según se ha averiguado después de infinita discusiones, de la anguila" (TE, 137). Zenbat jardun ein dan gure artian anguliak angiriakin zerikusirik ete daben edo ez ete daben, ez dago konturik! / Zer arraixo darabik, Kaxkurrio? Angulatan ez horraittiok! (Zirik 121).
angulera. iz. (TE). Vendedora de angulas. Angulak hazi eta saldu egitten zittuana (ETNO). / "Vendedora de angulas, la propia del caserío que cultiva esta pesca en el estuario de nuestros ríos" (TE, 137). Sasiolako anguleria izan ete da gaur Eibar aldetik?. / Lehen Sasiolan zeguan anguleria eta Eibarrera etortzen zan kalerik kale angulak saltzera.
animalixa (alimanixa) [animalia].
1 . animalixa (alimanixa) [animalia]. iz. (TE). Animal. "Reino animal, al servicio de cuya clasificación se dan las siguientes voces: Fristixak, animales salvajes; abera ganado domesticado; egastixak, aves; arrañak, peces; y kokuak, insectos, en sentido popular que comprende a todos los artropodos" (TE, 138). Animalixak gorrotatzen dittuan gizonak, bere kidekuak be ez dittu maitte izango. / Gizonan nausittasunan behian jarri zittuan animalixak Jaungoikuak mundua eiñ ebanian. / Alimanixak de, maitte biharrekuak dira.  Amaierako a beria dauka.
2 . animalixa [animalia]. izond. (TE). Bruto,-a, animal, bestia. Kankaixu haura, animalixia zan.
Animen. iz. (TE). Día de Ánimas, día de (los) difuntos. "Según la costumbre de Eibar, el segundo lunes del mes de noviembre" (TE, 138). Esr. Gaur animen, bixar Korputzen. Ik. Gaztaiñerre egun.
Animen egun. iz. (TE). Día de Ánimas, día de las Ánimas. "Según la costumbre de Eibar, el segundo lunes del mes de noviembre" (TE, 138). Animen egunian, ohittura zaharra zan Eibarren jan eta eran tabernan eittia mozkortu arte. Baitta kaleko neska-mutillak, alkarregaz, baserrixetan gaztaiña erriak jatia be. Ik. Gaztaiñerre egun.
I. Elizegi (CC-By-SA)
anis-bedar. iz. (ETNO). Hinojo, anís (Foeniculum vulgare). Ik. mielo.
anker. izond. (TE). Cruel, despiadado,-a, inhumano,-a. Ik. bihotz-gogor, saskar.  "Culto en Eibar, donde comunmente se echa mano de algún adj. socorrido como saskarra, zatarra, o una perífrasis como erruki-gabia" (TE, 139).
anpolari.
1 . anpolari [anpolai]. iz. (TE). Cereza ampollar. Keixa klase guztietatik anpolarixa onena. Ik. keixa anpolari.
2 . anpolari [anpolai]. izond. (TE). Espléndido,-a, grande, hermoso,-a. Keixa anpolarixa lakotxia, edarra, haundixa: begi anpolarixak, malko anpolarixak, neskato anpolarixa... Neskato anpolarixa dago zure alabia.
anpor.
1 . anpor. iz. (TE). Gran mentira, mentira gorda, bola, trola. Guzur galanta, garaua, haundixa. Anporra, zuk oiñ esan dozuna. / Kontu!, anporrak botatzen dittu horrek eta! Ik. guzur-anpor.  Artikulua hartzerakuan amaierako konsonante dardarkarixa luzia da, anitza: "anporra".
2 . anpor. izond. (TE). Mentiroso,-a. Guzurtixa, anporrak esaten dittuana. Arrajolako anporrak esandakua, nun kabidu? / [Guzurrak esaten] uste Arrajolako Anporra (dirala). (Ibilt 373). / Arrajolako Anporra, guzurrian gehixen zalako Eibarren "anporra" guzur haundixa diñuan hitza, Antxiñagoko arbola tronku senduen izenetik hartuta. (Ibilt 373). Ik. anpor, anporlari, guzurti anpolari, guzurti.
3 . anpor. iz. (ETNO). Tronco. Enborra (AN). Ik. gerri, buru, ipurdi.  Guk ez dogu jaso enbor esangura honekin. TEk jasotako esangura berakin baiño: "anporra: mentira grande". Baina enbor esanguria be arrunta izan da Bizkaia osuan (ELH,AZ), eta JMEk Bergaran be anpor jaso dau, enbor takarra esanguriakin. Badirudi Eibarren eta inguruan jatorrizko esanguria galtzen juan dala. Gaur egun trongua esaten da gehixenbat, edo bestela arbola-ipurdixa eta arbola-gerrixa. JMEk be ohar hau dakar: "Hitz ia galdua".
anporlari. izond. (TE). Superlativamente mentiroso,-a. Guzurti galanta, jo-ta-pasakua. Arrajolako Anporra baiño anporlari haundixaua zan. Ik. guzurti anpolari, guzurti.
antiajo (antiejo, antiojo). iz. (NA). Gafas. Oin prohibiduta dakat jertsixa eittia: antiajo barririk ez dakat ondiok. Ik. antiparrak.  Normalian pluralian.
antigual. izond. (NA). Antiguo,-a; pasado,-a. Ba batian mantzanillia, bestian anisak...: onak diala, antigualak diala baiña onak, eta zenbat hartu eban harek txikittan?!
© Lu Carballo
antiparrak. iz. (NA). Gafas. Ik. antiajo.
Anton. iz. ber. (TE). Antón; Antonio. Anton Baltzen asto txikixak, uezabak beste edo gehixago ekixan Eibarko barri.
antosin. iz. (ETNO). Tazón; vaso de metal con asa. Ik. txolot, txolot-ontzi, gailleta.
ants (antz). iz. (TE). Hedor, mal olor. Usain txarra. Errekia zikindu zanetik, egon ezindako antsa dau Azitaiñ aldian. / "Ants, 'mal olor, hedor'. Eibarren, 'usain,perfume' edo 'buen olor' bezela bakarrik erabiltzen da. Tolosa aldean erabiltzen dan kirats 'hedor', honen aidekoa izango da noski" (Zirik 47). / --Erroma?; ba, ez du horrek iñolaz ere antzik. --Antsik ez daukala? Surrori gehixago hurreratizu, eta laster jakingo dozu antsik daukan ala ez. (Zirik 47). Ik. antsittu, usain.  Usain neutrua edo ona danian esaten da usaiñ, txarrandako be erabiltzen dan arren.
antsittu, antsitze ( antsittutze) [atsitu]. da/du ad. (TE). Descomponer(se), pudrir(se), ranciar(se) ; heder, apestar, atufar. Usteldu, usaindu, kirastu. Saldu baiño lehen antsittu jako arraiña. / Arraiñak laster dauka antsittutzia. / Modan egon da luzero baiña gauza horri be etorri jako antsitzia. Ik. usaindu, usteldu, zahittu.
antsittutako. izlag. (TE). Hediondo,-a, pestilente, fétido,-a; putrefacto,-a, podrido,-a. Antsittutako haragixa janda bizi dira arranuak. / Zuk dakarguzun barrixa, aspaldi antsittutakua .
antxiña (antxiñan, aintxiña) [antzina]. adlag. (TE). Hace tiempo, antiguamente, antaño. Aspaldi, oin dala denbora asko, lehen. Antxiña ohittutzen zan, hildakuak elixa barruan lurperatzia. / Antxiñan jende gitxiago zanetik, errezaguak ziran gauza asko. / Antxiñatik datorren ohittura bat dogu hori. Ik. aspaldi.
antxiñako.
1 . antxiñako [antzinako]. izlag. (TE). Antiguo,-a. Antxiñakua zan Unzagako Torria, baiña Portalekua antxiñakuaua.
2 . antxiñako [antzinako]. iz. (TE). Antiguos, antepasados. Antxiñakuak ez zittuen guk dittugun buruko miñ asko. Ik. aurretiko.  Pluralian gehixenetan.