arol. 1 . arol. izond. (TE). Esponjoso,-a, blando,-a, poroso,-a. Porotsua dana, harrua.
Lur baltza beti hobia labratzeko; buztin-lurra baiño arolagua beti, gozuagua. Buztin-lurra, barriz, sopindu egitten dok errez, eta gero ha labratzia, ez dok lan erreza!. Anton. sopin. Zentzu onian edo txarrian erabili leike arol berbia. Zentzu onian, pastel arola, biguna, gozua. Baitta lur arola (labratzeko gozua, harrua), edo animalixa arolak (maittagarrixak eta uletsuak, konejuak eta bildotsak, esate baterako) (ETNO).
2 . arol. izond. (TE). Hueco,-a, fofo,-a; superficial o de poca densidad. Aldia eguan Ermuarretako ogi mardotik, beste labari batzuen ogi arolera. Zentzu txarrian: ogi arola (larregi puztu eta mamiñik ez daukana). Baitta fruta arola (itxura ederra baiña gusto eta ur gitxi) edo persona arola (kanpolarrosia) (ETNO).
aroldu, aroltze. da ad. (ETNO). Secarse, ahuecarse algunos productos, por ejemplo los ajos. Esangura orokorra pustu edo harrotu da. Berakatzen kasuan, zahartzen diranian be aroldu egitten dira: barrukua igartu eta azala harrotu. Berakatzak lehelengo zildu egitten dira eta zahartutakuan aroldu. Ik. loratu, zildu, garatu. aroltasun. iz. (TE). Superficialidad; porosidad. Esan izan da Germaniakuen kerizak eta latinuen bristadak ez dirala besterik, háren sakontasuna eta hónen aroltasuna baiño. arotz. iz. (TE). Carpintero,-a. Nundik horren jakintasun eta ahaltasun hori?; ez al da ba berori arotzan semia? (Mat. 13. 54-55). Ik. aizkora, arotz-aizkora. arotz-banko (arotz-banku). iz. (ETNO). Banco de carpintero,-a. Labratzerakuan, egurrei eustekua, egurrezkua. Egurrezko tornua.
Banajoiak arotz-bankora aulki bat egitteko honek egurrok zepillau eta zulatzera. arotz-zerrota. iz. (ETNO). Sierra de carpintero,-a. Arotzak darabixen zerria.
Zerrotiakin ezingo dok egur hori moztu, lodiegixa dok-eta. arotzerixa. 1 . arotzerixa [arotzeria]. iz. (TE). Taller de carpintería. Arotz biharra egitten dan taillarra, lekua (ETNO) .
Mallabin arotzerixia gure auzuan zan. Ik. aroztegi. 2 . arotzerixa [arotzeria]. iz. (ETNO). Carpintería, oficio de carpintería. Arotz-lana; arotz-bihargintza; ofiziua.
aroztegi (aroztei). iz. (TE). Taller de carpintería. Kortazon seme nausixak hauspogintzan ekin zetsan aittan arozteixan. Ik. arotzerixa. arpan (arfan). iz. (ETNO). Sierra grande para cortar troncos. Tronguak zerrauta, oholak egitteko erabiltzen zan goittik beherako trontzia. Zerra hoja baten zabaletik hasi eta beherutz estutzen zan bi heldulekukin. Muturretan kertena daukan zerra haundixa (ETNO). Ekarrik arfana honetxek tronguok tablotu bihar jittuat eta. arpegi [aurpegi]. iz. (TE). Cara, rostro. Mundua da, begiratu baten, Jaungoikuan arpegixa. arpegi argi. izond. (TE). Alegre, amable, sonriente. Beti dau arpegi argixa mundu guztiantzat. arpegi biko. 1 . arpegi biko (arpei biko). iz. (NA). Moneda [euf]. txanpona (eufemismua).
Zu! neri ez eirazu eiñ halako jestorik, e? ostian arpei-bikua fxist! juan da!. 2 . arpegi biko. izlag. (TE). Falso,-a, hipócrita. Arpegi biko gizona agertu zan, gauzak itxuli bihar zirala pentsau ebanian. arpegi zorrotz. izond. (TE). Estricto,-a, exigente, severo,-a. Erbesteko uezabak, ostianguak baiño arpegi zorrotzauak dira. arpegira bota [aurpegira bota]. dio ad. (TE). Echar en cara, reprochar. Norbaitti berak txarto egindakuak arpegira esan; baitta egindako mesediak akordau eraittia be kontu-pasatze aldera (EEE).
Behiñ izan nintzan haren laguntasunan biharrian, eta milla bidar arpegira bota desta gero. arpegixa emon [aurpegi eman]. du ad. (TE). Dar/plantar cara, hacer frente. Aurre egin, kontra egin.
Gazte-gaztetatik arpegixa emon bihar izan zetsan bizimodu gogor bati. arpegixa euki. du ad. (TE). Tener cara, atreverse. Lotsabakua eta atrebidua izan.
Arpegixa euki eban ondiok gure aurrera agertzeko. arpegigogor. izond. (TE). Caradura. Andrazkua, baiña arpegi gogorra. / Ha lako arpegi gogorrik ez dot ezagutu. arra. iz. (TE). Palmo, medida longitudinal. Kana larena; 20,9 cm (ETNO).
Arra bete falta dau erreixarako. / Intxaur joten, txirikilletan eta beste joko askotan, arria izaten da neurri. / Arria, kaniketan-eta: "zenbat" eta "arra bira geratu dok", eta "Orduan neria: bat, bi, hiru... al sako!". Edo tokera, dirua botatzen paretera, ta bat llegau da, ta bestia arra batera geratu.... Ik. kana, oin, zehebete, kana-erdi, ontza, ontza. Artikulua hartzerakuan arria esaten da; eta batzuetan amaieran -a luzia baleuka legez egitten da: arraia. Arra bakarra danian arra bat baiño sarrixago erabiltzen da arra bete. / "Con acento prosódico en la primera a [árria]" (TE, 167).
arrabixo [errabia]. iz. (TE). Malestar; molestia; rabia. Arrabixua emoten desta haren txatxalakerixiak. / Arrabixua daukat hagiñeko miñakin. 1 . arrada (arrara). 2 . arrada (arrara). iz. (TE). Arrancada; avance, crecimiento; tirón, estirón. Tirakada. Gorakada. Aurrerakada.
Zure semiak ein dau arraria, oiñ hurrengo ikusi nebanetik! / Jokua ixa galduan zirala, eten bako arrara baten ultzia ein dabe. Ik. arradan, hausixan. arradan. adlag. (ETNO). Mover la piedra en un sólo tirón (prueba de bueyes). Probetako berbia da. Probetan, harrixa tirakada bakarraz mobitzia. Arradan egittia dok, ba, tirakada bakarrian egittia; tirakada bakarrian egindako bidia dok arradia. Eta esaten zuan "indar haundiko idi paria dok hori! Ultza guztiak arradan egin jittuk!".. / Lau milla kiloko harrixakin ikusitta naok ni probak. Baiña orduan ba, izaten zuan arrada txiki bat eiñ, eta gero hausixan, eta igual ultze bi eiñ, eta probia irabazi. Ik. hausixan, arrada. arragoa. iz. (ETNO). Crisol; fragua. Burdiña urtua jasotzen daben labian behe aldia (Mogelen burdiñolan sutegixa eta arragoa gauza bat dala esan leike). Laboratorixuan zenbait sustanzia urtzeko eta nahasketak egitteko ontzixa.
Ikusi deigun sutegi edo arragoa. "Hoyo revestido de piedra a especie de calero, situado junto a la ferrería de Ibarra" (EOYE, 1516, 1533, 119-120. or. (JEL)). / "Betiko gaztelaniazko fragua, crisol esanahixetatik aldenduta" (AN).
arrago-etxe. iz. (ETNO). Departamento de fragua. Burdiñolako sei sailletako bat: arraguan edo sutegixan etxia edo sailla.
Arrago-etxian dago arragoa edo sutegixa. arrai. iz. (ETNO). Rapaz, ave de presa. Gabillarak, miruak, abenduak... horrek guztiok arraixak dittuk, txitxalapurrak. / Juan zan astian eruan jeskuan arrai batek txitxia basarri-ataittik. / Gabillariak txitxak hartzen dittu ta eruan! Bai. Ta hamen Eguarbitsan zeguan arranua asko! Arranua kantidadia; dana habixia zekan hor! Bai. Arranua hor? Jositta eguan! Ta abenduak? Jositta eguan hori! Abenduak ta txitxalapurrak, ta horrek danak zeguazen... . Ik. gabillara, miru, abendu, txitxalapur. arrain. 1 . arrain. iz. (TE). Pez. Arraiña uretan bezela ikusten zan, gizona hartu ebanetik. Ik. errekako arrain, itsasarrain, errekarrain. arrain-hazur. iz. (ETNO). Espina. Arraiñ-hazurra ez da estakia, e?!. arrain-otzara. iz. (ETNO). Nasa. Arraiñak eta karramarruak harrapatzeko otarra modokua.
Gazte denporan Maltza ingurura juaten gintzuazen beti peskan egittera: loiñia zala, amorraiñak zirala, zarbo-ezkailluak... Batzuetan kañaberiakin; beste batzuetan (arrain-)otzaria ipini eta ia zer jausten zan itxoiñ. arraiñak. iz. (TE). Peces. "Clase zoológica de los peces" (TE, 163).
Arraiñak estudixatzera emon dau. arraiñetara juan (arraiñetara urten). da ad. (TE). Ir de pesca, salir a pescar. Arraiñetara urtetzen eban badaezbadako potin batzuetan, haixien aurretiko barri barik. |
|