asko. zenbtz. (TE). Mucho. Asko be asko itxain dogu zure zaiñ. / Erromako uria Napoles baiño askoz haundixaua. / Etorri aurretik batedonbatzuek kontau bihar izan zetsen Eibarren "gorri" asko zeuala ta kontuz ibiltzeko. (Zirik 104s).
/ Asko basarrietara juan ziran morroi tripatruk, ta beste askok ahal zeben moduan aurrera urten bihar izan zeben estuasun haretatik. (Zirik 48).
/ "Philips" bat emon zetsan, hoberik eztagola (ez dagola) ta, eta gure Martin abixau zan etxerutz pozik asko. (Zirik 63).
/ Gauzaren bat eztakazunian (ez dakizunian), ezetz esatia baiño askoz be hobe da antzerakuak eskeñi. (Zirik 115).
Ik. askotxo, askok nahi baiño hobeto. Esangura matiz asko daukaz eta erabili be funziño askotarako erabiltzen da. Esate baterako, konparaziñuen maillakatzaille lez "askoz ...-a(g)ua ... baiño" egitturan.
asko ardura desta ba. Mucho que me importa. "Se usa para menospreciar una contrariedad o algún desaire" (TE, 178).
Asko ardura desta ba neri zu hasarratziak!
Ik. zer ardura desta ba neri. asko eta larregi. esap. Harto demasiado. Asko ta larregi eiñ dozu oiñ artian.
asko izan. esap. (EEE). Ser mucho, ser demasiado. "Egoera bati apartekoa edo arraroa erizteko erabiltzen den esaldia" (EEE, 22).
Asko dok ba, hau be neri gertau biharra!
askoa. (AN). Ascua. "Su txinpartak" (AN).
Euskal jatorrixa emon izan jako berba honi, baiña ez Mitxelenak ezta Azkuek be ez dabe jasotzen. Espaiñiar akademiaren hiztegiak, "Trozo de madera sólida ardiendo sin llama, de origen incierto, acaso euskera" adierazten dau. Javier Elorzak jasotako dokumentuan esanahi horixe dauka: (...) "sobre clabios e adasas de alrededor de los fogares, fazer con tierra adobada, donde comúnmente las hascoas e fuego pueden caer" (EOYE, 1450, 301. or. (JEL)).
askotxo. zenbtz. (TE). Demasiado. Askotxo ez detsazu erizten ein detsagun kontuari? Ik. asko. Holakuetan -txo atzizki txikigarrixak kontrako esanguria hartzen dau, larregikua.
asmamen. iz. (TE). Fantasía; imaginación; inventiva. Asmamen haundiko umia jatzu, bai egixak eta bai guzurrak apaiñ ederrez janzteko. / Makiña honen asmatzaillian asmamena ez da makala. asmatzaille [asmatzaile]. 1 . asmatzaille [asmatzaile]. izond. (TE). Inventor,-a, creador,-a; ingenioso,-a. Zerbaitt barrixa asmatzen dabena, burutsua.
Jakin gura neuke zeiñ izan dan makiña honen asmatzaillia. / Izan be, Urlixan semiak asmatzaille ona urten jok; burugiña dok ha. Ik. asmotsu. 2 . asmatzaille [asmatzaile]. izond. (TE). Fantasioso,-a. Fantasiatsua; oiñarribako imajinaziñuan arabera jarduten dabena.
Esaten daben erdixa sinistu bihar jako, asmatzaille haundi bat dalako. asmau, asmatze [asmatu]. du ad. (TE). Imaginar, idear; inventar, concebir, crear. Buruan, irudimenian sortu; zeozer barrixa sortu edo aurkittu.
Guzurrak asmau zan bere jolasa. / Horlako guzurra asmatziak be, lanak daukaz. / Asmau, barriztau, debekau, kontau, pentsau.... / Harek asmauko ez dabenik ez dagok. / Jakin gura neuke zeiñek asmau daben hau makiñiau. / Asmau ebela etxeko-andria izutu eta alde eraittia handik sorgiñen bildurretan. (Ibilt 468).
/ Plaentxiatarrak asmau ei zittuen sekulako ipoiñak, txerriak zirala-ta. (Zirik 59).
Ik. igarri. asmautako. izlag. (TE). De ficción, de fantasía, inventado,-a. Papelak dakarren erdixa baiño gehixago, asmautakua. Anton. benetako, egizko. Ik. guzurrezko. asmo (asmu). iz. (TE). Idea, intención, propósito, proyecto; deseo. Domekan, Bilbora juateko asmua dogu lagunok. / Buruan darabitt asmo bat, ondiok ondo heldu ez dotena. / Sasoi hartan, ofizio batekuak asmu baten batutzia zan gura zana. / Diru batze asko izaten zan Eibarren, beti asmu ónetarako. / Honetan, bururatu jakon asmu on bat: Untzagako plazara agertzia Batista kojotzat papelaria egiñaz. (Zirik 103).
Ik. uste. asmorik bako. izlag. (TE). Imprevisto,-a, impensado,-a. Asmorik bako agertua ein detsugu, ingurutik pasau garalako. asmuan [asmotan]. adlag. (AN). Con la intención de.
Ernarak gure aldietara heltzen dira, Afrikako lur urriñenetatik, han ez dabenez umiak ataratzerik. Horretarako asmuan dira aurreko urtietan lagatako tokietara (itxultzeko, bueltatzeko). (Ibilt 210).
asmotsu. izond. (TE). Ingenioso,-a; sagaz, ocurrente. Bagenduzen guk, Alfan, bihargiñ asmotsuak. / Tours deritzen dan Frantziako uri haundi ederrian, gizon bat zan oso asmotsua eta burugiña. (Ibilt 469).
Ik. asmatzaille. Asoliartza [Asolaigartza]. b. iz. (EB). Caserío en Amaña (actualmente calle y casas). Gaur egun kale izena Amañan (Asola-Igartza). Etxe bizitzak egin ziran bertan.
Bertan jaixotakuak dira: Migel Gallastegi pelotari txapelduna eta Justo Gallastegi harri jasotzaille ezaguna.
aspaldi. 1 . aspaldi. adlag. (TE). Hace tiempo. Oin dala asko.
Aspaldi ez zara honutz azaldu. / Aspaldi al zabiz geixorik? (Zirik 102).
Aspaldiko punto batetik honako esanguria daukanian inesiboko markia be hartu leike: aspaldixan, aspaldian. Beste esangura matiz batzuekin beste kasu markak be hartu leikez: ablatibuan aspaldittik eta leku-denborazko genitibuan aspaldiko gehixenbat.
2 . aspaldi. iz. Tiempo atrás, tiempo pasado, antaño. Oin dala denbora asko, antxiña.
Aspaldi bateko kontuak dira hórrek.
Ik. antxiña. Antxiña esan gura dabenian normalian ez da deklinatzen.
aspaldittik [aspalditik]. adlag. (TE). Desde hace tiempo. Aspaldittik naiz ni hamen zure zain.
aspaldixan [aspaldian]. adlag. (TE). Hace tiempo. Aspaldixan lanari igesik dabill.
aspaldiko. izlag. (TE). De hace mucho (tiempo); antiguo,-a; veterano,-a . Aspaldikua nok ni auzo honetan. aspaldiko partez. adlag. (OEH). Por primera vez desde hace tiempo. Aspaldiko partez, juan zan bertara Sagua ikazgiña. (Zirik 15).
/ Aspaldiko partez agertu bat eiñ bihar leukiala bere lurretara. (Ibilt 463).
aspamentu. iz. (TE). Aspaviento, exageración, alharaca. Haren aspamentu haundixak, gehixenak plantak. / Hainbeste aspamentukin zer pasatzen jak?. (Ezten) / Etorri zan "Kukusia", miñ hartutakuan ama, zotinka, aspamentuz beterik. (Zirik 83).
/ Txomin, egun batian, aspamentuz beterik, lagunak zirrikatzen ebillen. (Zirik 91).
Ik. plantak egin, haspera. Pluralian gehixenetan.
aspamentutsu (aspamentoso,-a). izond. (TE). Aspaventoso,-a, aspaventero,-a; quejoso,-a. Aspamentuka jarduten dabena
Gaixo aspamentosua, bere kalterako. aspergarri (aspertugarri). izond. (TE). Aburrido,-a, que aburre. Aspertzen dabena, gobaitten dabena.
Liburu ha, nik aitzen doran letz, aspertugarrixa da. Ik. aspertzeko. TEk ez dakar aspergarri berbia ez sarreran ezta ejenpluetan be; baiña edozelan be, gaur egunian erabiltzen dan formia hori da, eta ez aspertugarri.
aspertu, aspertze ( aspertutze). da/du ad. (TE). Aburrir(se); cansar(se); hartar(se). Bere hiru orduko esan biharrakin, aspertu gaittu geure biziko onduen. / Hiru orduan zaiñ, aspertu nintzan betiko. / Ez da millagro aspertutzia, hari urten detsan emaztiagaz. / Gauza guztiak dauke denboriakin aspertzia. aspertu erain [aspertu eragin]. dio ad. (TE). Hacer aburrir, aburrir . Aspertu erain zetsan, beti gauza bat esatiakin. |
|