apionau. esap. (EEE). Andar a pie, caminar. Antxiña kamiñorik ez genkagunian apionau eitten genduan hemendik Besaidera. Gitxi erabilia.
apionian. 1 . apionian. adlag. (EEE). Cazando aves que no han echado a volar. "Ehiztari giroko esaldia. Lurrean geldirik edo oinez, hegan hasi baino lehen, doan hegaztia hiltzeari deitzen zaio. Ehiztariek ehiza mota hau ez dute aintzakotzat hartzen" (EEE, 81).
Jarritasek zazpi eper bota jittuk baiña sei apionian. apo. 1 . apo. iz. (TE). Cerdo semental; verraco. Hazittarako txarri arra.
"Cerdo reservado para padrear" (TE, 145).
Apua ez da okelatarako. Ik. hazittarako. 2 . apo. izond. (TE). Putañero, putero. "Apua" esaten jako andrazaliari. / Baña senarra, gizon askon antzera, emaztiari gura zetsan guztiagaz, zan azkonarra ez esatiarren apua, eta hari bihar zetsan mesedia, sarri auzuan eitten eban, nahiz bihar ixillian. (Ibilt 469).
Ik. andrazale. apotan egin. 1 . apotan egin (apotan izan). esap. (TE). Follar, joder, echar un polvo. Dirua ordainduz narrutan egin (EEE).
Ik. jo, narrua jo, txakilletan egin / ibili, sokatan egin, txolan egin. Gaur egunian behintzat, gitxi erabiltzen da.
2 . apotan egin (apotan izan). esap. (TE). Ir de putas. Putetxietan ibili.
Apotan izan da erbeste aldetik. Ik. narrua jo, txolan egin. Gaur egunian behintzat, gitxi erabiltzen da.
apone (apon). iz. (TE). Taba. Jolasian ibiltzeko bildots edo ardikixan hazurra.
Hainbeste ume izanda... Ene! Jolasian...! Pelotan ta harrapatzen ta... Oin baiño traste gitxiagokin! Zera, kaniketan, ta gero aponiak esaten jakon, bildotsan... zuk ez dozu jakingo... Badakizu zer dan aponiak? Bai, tortolosak! Harekin, aponetan ta.... Ik. asaje, tortolos. Eibarren tortolos eta asaje berbak erabiltzen dira gehixago. Apone berbia Agiñaga aldian erabiltzen da gehixago, eta tortolosetan egitteko kantuetan be bai:"Apone bat, apone bi, hiru apone, lau apone...".
apopillo. 1 . apopillo (apupillo) [apopilo]. iz. (TE). Huésped; pupilo,-a. Ostatu hartuta daguana.
Zuk diñozun gizona, gure apopillua da. / Tripia bajatzia nahi bok (nahi badok) etorri hari apopillo neu nagon lekura, laster argalduko haiz. (Zirik 57).
2 . apopillo (apupillo) [apopilo]. iz. (EEE). Ratónes y "huéspedes" semejantes. Etxietan ibili izaten diran sagu eta antzerakuegaittik esaten da.
Hor etxian aspaldixan apopillo ugari dabik. apopillo-etxe. iz. (TE). Casa de huéspedes. Alargundu zanian, apopillo etxia ipiñi eban. apostolu. iz. (TE). Apóstol. Apostolua, hau da, judixo eta jentillengana bialdutakua, Jaungoikuan Erregetasuneko bizitzan barri ona zabaltzera. apostu [apustu]. iz. (TE). Apuesta; juego. Apostua eitteko asmuan etorri ziran elgoibartarrak, baiña eibartarrak ez eben gura izan posturarik. Ik. joko, postura, kontrafabore. Gaur egunian ez da normalian erabiltzen, sinonimua baiño. apotu, apotze. du ad. (ETNO). Cruzar cerdos; inseminar cerdas. Txarri emia apotu, apua bota.
Ik. altan egon, iskotu, kastigau, ume eske egon, adarittu, iskua bota, beteta egon, zaldittu. april (abrill) [apiril]. iz. (TE). Abril. Aprillian beti Aste Santua. Ik. marti, maietz, agor, abendu, zemendi, urri. Gaztien eta alfabetatuen artian HBko apiril be erabiltzen da; mugatuan: aprilla.
aprobetxau, aprobetxatze [aprobetxatu]. da/du ad. (OEH). Aprovechar(se). Tabernarixak, dudarik barik haren situaziñua aprobetxatziarren, kopa erdi bakarrik atara zetsan. (Zirik 17).
apropos. 1 . apropos (aprapos). adlag. (TE). A propósito, aposta, adrede. Jaunak apropos jarritta geure onerako. Ik. nahitta. 2 . apropos (aprapos). adlag. (TE). Bromeando, chanceando. "Se dice muchas veces en sentido de en broma, por comedia, de mentirijillas o como valor entendido" (TE, 145).
Apropos esan zetsan, baiña bestiak ez eukan txantxetarako gogorik eta benetan hartu eban. Ik. olgetan ibili, txantxetan. aproposko. izlag. (TE). De broma, de ficción . Haren hasarriak, aproposkuak gehixenetan. Ik. fiestako, txantxetako. apur. iz. (TE). Poco, pizca, pequeña cantidad; migaja. Txindurrixendako ogi apurra, guretzat laukua baiño gehixago. apur bat. zenbtz. (TE). Un poco, una pizca; un momento. Apur bat emotiakin, ez da miheztuko zure pillua. / Erreguturik utzi zeixola apur baten ikustera juan zeiñ. (Ibilt 474).
Ik. pixkat. apurrak. iz. (TE). Migajas, restos. "Apurres eran los restos que liquidaba el barquillero. De ahí el diálogo del barquillero, en su euzkal-gaizto, con el parroquiano, aprendiz de erdera: -¿Qué quieres? ¿Zabales o apurres? -No, ostiangos" (TE, 146).
apurka. adlag. (TE). Poco a poco. Kopuru txikixetan; astiro.
Apurka-apurka, heldu nintzan Durangora. / Apurka-apurka, diru mordua aurreratu eban. Normalian, repetiduta erabiltzen da.
apurtsu. izond. (TE). Friable, frágil, quebradizo,-a. Errez apurtzen dana. Hango arbela, oso apurtsua. apurtu, apurtze ( apurtutze). da/du ad. (TE). Romper(se); destruir(se); destrozar(se). Jo ta apurtu dabe milla zatittan. / Txikittan, gauzak apurtutzia, benetako jolasa. / Apurtzia etorri zan alkar aittu eziñakin. / Jo eta apurtuko dot. / Heuk apurtu dittuk oin artekuak. (Zirik 71).
/ Eta honek oratu gura izan zetsanian bere latiñak esateko, hatzka, haginka eta bultzaka, apurtu bihar eban fraille gizajua. (Ibilt 465).
Ik. birrindu, puskatu, desegin. apurtuna [apurtune]. iz. (TE). Punto de rotura. Materixal bat hausten dan lekua (ETNO).
Lapiku honek apurtunia dauka ipurdi aldetik. / Ixillunia, geldiunia, apurtunia, ustelunia, lau-unia, illununia.... / Hori erreminttiori be, ointxe ez dok luzeroko, apurtunia agertu jakok-eta. Ik. una. apurtzaille [apurtzaile]. izond. (TE). Destrozón,-ona; que rompe. Gure mutikua, oiñetako apurtzaille haundixa. |
|