arranua. interj. (TE). ¡Rayo(s)!, ¡demonio(s)!, ¡diablo(s)!, ¡diantre(s)!. Arranua!, zer diabru dok hori?! Ik. arraixua. arrapataka. 1 . arrapataka. iz. (TE). Apresuramiento, prisa. Arrapatakia ez da ona gauzak ondo ataratzeko. / Haren arrapatakiak ez dauka akaburik, egunero dabil bardin. / Txorien arrapatakak (tít.). (Zirik 82).
2 . arrapataka. adlag. (TE). Apresuradamente, atropelladamente. Arrapataka bizi naiz, ezertarako astirik gabe. / Beti arrapataka batian dabill Edurne, beti antxitxiketan. arrarki (arraki). metaling. (TE). Género masculino; masculino; varón. Arrarkia eta emakia ez dira agertzen euskarazko adjetibuetan, bixentzat dogu akabera bardiña. / Arrakiak eta emakiak guen bardiña dabelako gure hizketan, erderaz "concordancia vizcaína" esaten jakon hutsa eitten dogu. / Erregiña librau da, erdittu, eta arrakia jaixo dana. / Arrakia, emakia, umekia, izukia... Ik. -ki / -ka. Ez da erabiltzen. TEk arrarki dauka berba sarreran, baiña adibidietan arrarki nahiz arraki darabil, azken hau normaltxuagua dirudixana.
arras (arrats) [arrats]. iz. (TE). Tarde, atardecer. Arrasaldeko azken orduak.
Goizak, berezko alaitasuna; arrasak, illunabarreko zeru gorrixegaz, tristuria. Ik. arrasalde. arrasalde (arratsalde, atsalde, artsalde) [arratsalde]. 1 . arrasalde (arratsalde, atsalde, artsalde) [arratsalde]. iz. (TE). La tarde. Liburu honekin, badot arrasaldia nola emon. Ik. arras. 2 . arrasalde [arratsalde]. iz. (TE). occidente, oeste, poniente, ocaso. Arrasaldiak dana sutan dirudi. Anton. goizalde. Ik. ostalde, sartalde. arrasalde erdi (artsalderdi) [arratsalde erdi]. iz. (OEH). Media tarde. Artsalderdi baten Maltzan alkartuta, eibartar batek preguntau zetsan plaentxiar bati: [...]. (Zirik 65).
arrasalde on (arratsalde on, atsalde on). interj. (TE). Buenas tardes. -Arrasalde on danori! -Bai zeuri be, ala Jainkua! arraska. iz. (ETNO). Rasqueta para limpiar la artesa de pan. Ore-mahaixa garbitzeko burdiñia. Ik. matarraska. arraskau, arraskatze [arraskatu]. du ad. (TE). Rascar, raspar, frotar; rasquetear. Pintau aurretik arraskau eban etxe guztia. arrasko. iz. (ETNO). Rasqueta. Galtzairuzko erreminttia, gaiñazalak arraskatzeko eta mekanizautako piezen alde lauak akabatzeko erabiltzen dana. Gaur egunian ez da hau berbiau erabiltzen. arraspa. iz. (TE). Lima escofina. Zura lantzeko limia.
Kaxagiñak, aizkoriakin eta arraspiagaz, biharrik latzena. / Egurreko biharretan, haundiña arraspiakin egiñ ondoren, gero limiakin pasatzen da leuntzeko. Ik. lima-arraspa. arraspa latz. iz. (ETNO). Escofina. Egurra gitxika jateko erramintta latza.
Aizkora kertenari formia emoteko eitten zuan arraspa latzakin. arrastobako. izlag. (NA). Informal, sin sentar la cabeza. Burubakuari, zentzunbakuari esaten jako; arrastua galdu edo topau ez dabenari. Ik. burubako, ganorabako, zentzunbako. arrastro (arrasto) [arrasto]. iz. (TE). Huella, rastro. Txakurrak berihala hartu eben arrastrua, baiña ez eben jaso erbirik. Ik. aztarren. arratara (arratada, tarratada, tarratara) [tarratada]. iz. (TE). Desgarrón, siete. Bizkar aldian ein jata batetik besteraiñoko arrataria. / Baldartsu makurtu naiz eta arratadia egin dot fraketan. Arrate. l. iz. (TE). Arrate (monte). "Uno de los cerros que rodean a Eibar" (TE, 165). Izutik Arratera, bide ederra zabaldu dabe. Arrate-egun. iz. (NA). Día de Nuestra Señora de Arrate; festividad de Arrate. Arrate egunian, danok Arratera juaten giñan. Senide guztiak, batzuetan berrogei lagun bazkaltzeko, danok etxera, ba Eibarkuak eta... Politta zan. Arrateko Ama. iz. ber. (TE). Nuestra Señora de Arrate; Virgen de Arrate. Ik. Ama Arrateko. Arrateko Ama Birjiña. iz. ber. (TE). Virgen de Arrate; Nuestra Señora de Arrate. Arrateko Ama Birjiñia eta Iziarkua, esaten dabe ahiztak dirala. Ik. Ama Birjiña. Arratetiko. izlag. (TE). Los de Arrate, los que proceden de Arrate. Parisetik barik Arratetik ekartzen dira umiak Eibarren; horregaittik Arratetikuak.
Eibartarrak, Arratetikuak, Arratetik jatxitzen dittuelako ume txikixak Eibarko ameri. Pluralian erabiltzen da.
Arratiak. iz. (NA). Fiestas de la Virgen de Arrate; arrates. Iraillan 8xan.
Gero Arratiak ezkerok hasten da, mugonduak baltz!: lehengo zaharrak esaten ebena, eta egixa! arrau, arratze. du ad. (NA). Mover la piedra de un tirón. Probetan, harrixa mobitzia lehelengo tirakadan.
Harek harririk soltau barik -arratzia dok soltatzia-, ba arrau barik, hausixan, hiru ultze justuak ein jittuan. |
|