ahulkerixa [ahulkeria]. iz. (JSM). Debilidad, flaqueza moral. Makaltasuna.
Euskaldunok, geure ahulkerixaz, urtetik urtera euskeria era guztietan makalduaz eta lordinduaz goiaz. (Zirik 30).
ahuntz. iz. (TE). Cabra. Ahuntza animalixa garbixa, salan eukitzeko lakua. / -Ba hori da gusto txarra daukazuna. / -Nere aittak bezelakua. / Ahuntzan umia, antxume.
/ Esr. Ahuntzan umia antxume.
Ik. antxuma. ahuntz-bizar. iz. (TE). Perilla. Lopetxuak lau edo bost ahuntz-bizar zittuan okozpian. ahuntz-esne (autz-esne). iz. (TE). Leche de cabra. Ahuntz-esnia hartzen zan, esate baterako, errapetik ahora, ahunzduna atera etortzen zalako. "Se prescribía a ciertos enfermos" (TE, 195).
ahuntz-korotz [ahuntz-gorotz]. iz. (TE). Estiércol de cabra. Ahuntz-korotza, izan laikian simaur onena. ahuntzan (gaberdiko) eztula. esap. (TE). Nadería, nimiedad, cosa que no tiene valor; moco de pavo. Huskerixia. Ezer balio ez daben gauzia; gehixenetan ezezko esaldixetan. / "Loc. popular para significar que una cosa no es tan nimia como eso" (TE, 378).
Ahuntzan eztula al da gauza horren gorabeheria?
/ Gaberdiko ahuntzan eztula al da horretara lagatzeko gauzia, ahalegiña ein barik?
Ik. astuan putzak lakua. ahunzdun (ahuntzdun, autzdun). iz. (TE). Cabrero,-a. "El o la que recorría las calles con una cuerda de cabras, para la leche que se recomendaba a ciertos enfermos" (TE, 195). Aldatzeko ahunzduna etortzen zan aterik ate, erroberua saltzen. ahuspez (ahuspaz). adlag. (TE). Boca abajo; de bruces; postrado. Umiak ahuspez eitten dabe lo. Ik. ahoz gora, ahoz behera. Eibarren, gaur egunian behintzat, ahuspez erabiltzen da, baitta Markiña inguruan be, eta hur-hurrian dogun Bergaran be.
TEk auzpaz darabil bere Lexikoian; Azkuek be auzpaz-i jarritta dauka (Bc) markia, baina auzpez be badakar (B-mond) markiakin.
ahuspeztu (ahuspaztu), ahuspetze (ahuspaztutze). da ad. (TE). Postrarse, ponerse de bruces; arrodillarse. Ahuspez jarri, batez be errespetua eta mendekotasuna erakusteko.
Eta ahuspeztu zan errege jaunan aurrian, honek jarri zeixon ostikua lepuan gaiñian. / Gizon, andrakume eta umiak, ahuspaztutzia bihar izan eben irabaztaillian aurrian. / [...] ahuspaztu zan emakumia. (Ibilt 399).
ahutz-orri. iz. (TE). Hiedra. Ahutz-orrixak, horma zaharretan gora zabaltzen dala, edertzen dittu izan ziran gizaldietako zuti-jausixak. Ik. huntzorri, huntz. Ez da erabiltzen.
ai. 1 . ai. interj. (TE). ay (admiración). "Interj. admirativa y enfática." (TE, 114).
Ai!, zelako politta! / Ai!, etorri banintza! 2 . ai ( ). interj. (TE). ay (dolor, pena). "interj. que denota dolor o queja" (TE, 202).
Ai!, sasoiz entzun banetse gurasueri...! / Ai!, hau alboko miña daukatena! Ik. ai ama. Ze kontestutan erabiltzen dan esanguria be aldatu egitten da. Zelako enfasisa emoten jakon, konsonante sudurkarixa luzetu egin leike: ai enne!.
Ai enne, galdu naiz ni!.
ai ene (ai enne). interj. ay de mi [interj de dolor moral]. Ai enne, galdu naiz ni!.
Ik. ene. Ze kontestutan erabiltzen dan esanguria be aldatu egitten da. Zelako
enfasisa emoten jakon: ai
enne!
ai ene ba (ai enne ba). interj. ay de mi [interj de angustia]. Ai enne ba, hil bihar nabe honek saskarrok!
Ik. ene ba. Enfasixa erabilitta: ai enne ba!
ai ene baratatxo ba. ay de mi [interj de suprema angustia]. Ai enne baratatxo ba, hamen nere azkena!
Ik. ene baratatxo ba. Enfasisakin erabilitta: ai enne baratatxo ba!
aida. interj. (TE). Voz para arrear al ganado vacuno. Aurrera juateko ganauari esaten jakona (ETNO). / "Interj. con que se anima al ganado" (TE, 114).
Aida Morrosko!, aida Nafarra!; ixoo!... Anton. oo. Ik. arre, ie. aida batian. esap. (UD). Enseguida, inmediatamente, al momento, al instante. Berihala, segiduan.
aida eta ixo. A trancas y a barrancas. Aida ta ixo, bagoiaz zahartuaz.
/ Horrek be, bost seme-alabakin, badaroia, aida ta ixo, bizimodua aurrera.
/ -Zela zabizie lanteixan? -Dana biharrian, aida ta ixo, nahikua larri,
Ik. ixo. "Gaur egunian zaharren batek edo bestek iñoiz esaten dau, baiña ixa galduta daukagu zihero" (IL, 41).
aida-aida (aidaida). iz. (TE). Ganado vacuno (vaca/buey en lenguage infantil). Ume berbetan, ganaua: behixa, idixa (ETNO).
Guazen hamendik, aida-aida dator gureganaruntz eta. / Ikusi!, ikusi hor, Mikeltxo, aida-aida!. aide (aire) [aire]. iz. (TE). Aire, atmósfera, éter, espacio vacío. Aidian juaten dira sorgiñak, biderik okertu barik. / Euzkixak, iratargixak eta izarrak, aidian osotzen dittue euren bidiak. aideko kalderin. iz. (ETNO). Calderín de arriba. Suak berotuta ur berua eukitzeko, ekonomikiari jartzen jakon ur deposittua.
Etxe hontan aideko kalderin bat ipini bihar juau sua haundixa egin deixen. aidezko buelta. iz. (TE). Voltereta; vuelta de campana. Eskillaran behera, aidezko bueltia ein neban. aidian (airian) [airean]. adlag. (TE). En un momento, rápidamente, enseguida. Azkar, bizkor, segiduan.
Aidian ein dittu etxeko zeregiñak, erromerixarako asmuan. aidian egon. esap. (TE). Estar pendiente. Asmoren bat egin barik daguanian esaten da. Zalantzan erabagi barik egon (EEE).
Zure asmuak aidian dagoz ondiokan. aidian jaurti (airian jaurti). esap. (NA). Echar por ahí, lanzar, tirar. Harrika bota.
Hartu eta airian jaurti eban!. aiene (aiena). iz. (TE). Quejido, lamento. Miñak eraindako kejia: "Ai ene!"
Aiene oso tristia entzun genduan illunian. Ik. aieneka. Artikuluakin: áienia.
aieneka. 1 . aieneka (aienaka). iz. (TE). Quejido, lamento. Miñak eraindako kejia: "Ai ene!"
Benetan min dabenak, eziñ aienekia gorde. / Aienekia entzun zan gau illunian. Ik. aiene. 2 . aieneka (aienaka). adlag. Quejándose, lamentándose. Aiene ; aieneka baten.
Hagiñeko miñez orduak egin dittu aieneka. aieneka egon (aienaka egon). esap. (TE). Estar quejándose, lamentándose. Gizon eiña izan arren, aieneka egon da gau guztian. aillorba [ailorbe]. iz. (TE). Alholva (Trigonella foenum-graecum). "Una de las especies forrajeras que se siembra en nuestra tierra para alimento del ganado" (TE, 129).
Aillorba usaiña dauka esne honek. / Ezagun da behi horrek aillorbia jan dabena, esniak berorren gustua daka-eta!. aiña. aiñako [adinako]. izlag. (TE). Tanto como. Zuen herrixan aiñakua bada gurian plazia. / Ez eukala berak aiñako bertsuetarako etorririk. (Zirik 96).
Kualidadezko konparaziñuetarako erabiltzen da.
aingeru. Ik. aingeru-kanpai. 1 . aingeru. iz. (TE). ángel. Aingeru batzuk Jaungoikuan aurka jarri ziran, mundua sortu baiño lehen, harrotu ziralako. "Euskerizado sin duda por necesidad de la catequesis" (TE, 115).
2 . aingeru. iz. (TE). Niño,-a fallecido, niño,-a muerto. Hil dan umiari esaten jako. / "Se dice del fallecido antes de tener uso de razón" (TE, 115).
Aingerua izan da gaur, Untzaga kaletik. 3 . aingeru. iz. (NA). Niño,-a, bebé, crío,-a. Umetxua.
Mutikotxua, aingerutxua, politta, politta... aingeru guardako. iz. (TE). ángel de la guarda, ángel custodio. Umiak txarrik ikusten ez dabenetik, aingeru guardakuak gordetzen dittu. Aingeruzar. l. iz. (TE). Angiozar. Aingeruzarko erromerixia, Asentzio egunian. AINGéRUZAR. Bergarako auzoa. AINGÉRUZAR dio zenbaitek Oñati eta Arrasate aldean. ANGUZAR esaten da Ubera aldean eta baita beste leku batzuetan ere. Herri etimologiaz asmatua dirudi (JME).
TEk dakarren Aingeruzar ixa dudarik barik Angiozar auzua da. TEk
Elgetako auzotzat dakar baiña 1927. urteko martittik Bergarakua da. Han
Asentzio jaixak egitten dira (Elgetakuak eta Bergarakuak halan esan eta
eskribitzen dabe), Ascensión-ekuak (nahi tta erdaldunak San Asensio / Ascensión esakeria sartu daben) Garizuma ostian. Eguna berez eguena
izaten da baiña domeketan egitten da jaixa. Angiozarren daguan
ermittian izena JSMk Azentsio eskribitzen dau (2000b, 142), erderazko
berbiagaittik seguruena. Hiztegi Batuan: Asentsio.
aingira (angira). iz. (TE). Anguila (Angilla angilla). Errekak garbixak ziranian angiria ugarixa zan gure ibaixetan, itturri-buruetaraiñok. / Bedar-zelaixa da ura juaten dana. Zuek ez dakizue baiña, ura emoten jako errekatik. Pentsau: hamen zelaixa, eta albotik errekia. Ba, errekiari ein kanala, holan erreixak eiñ, holan zelaira! Zu!, ba hor errekan aingirak eitten ziran. Nik baten ein nittuan urrixkak!, ene-ene! Gure gizonak nunbaitten harrapau eban aingiriori, eta ataixan nun azaltzen dan pañeluakin?! Nere urrixkak, ene! Pentsau neban subia zala! Esan netsan: "Gehixago ekartzen badozu, harrika jaurtiko dor!". Honek gizonok?!, honek gizonokin alperrik dok eta.... / Harrapau eban izugarrizko aingira bat, ederra, haundixa ta gizenaz gaiñera aingira guztien bezelako laban-labana. (Zirik 101).
aingira-zinbrixo (angira-zinbrixo). iz. (TE). Anguila pequeña; cría de anguila; larva de anguila. "Cría de la anguila, mayor que la angula clásica, especialmente en longitud" (TE, 137).
Goiz guztia uretan emonda, angira-zinbrixo bat baiño besterik ez dogu atara. / Errixuetako anguliagandik, oso bestelakua da angira-zinbrixua. / Aingira-zinbrixua lako luzekiña zan. aintzakotzat hartu. du ad. (TE). Tomar en consideración, tomar en cuenta, prestar atención; considerar como tal. Norbaitti edo zeozeri merezi daben garrantzixa emon; kontuan hartu (EEE). Aintzakotzat hartu ez ebalako, zapua zetsan bizi guztian. Ik. aintzat hartu. |
|