Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
argibide. iz. (AS). Instrucción; ayuda; datos de uso; información.  Normalian pluralian.
argidun. iz. (JSM). Encargado,-a del servicio de suministro de luz; encargado,-a del suministro de electricidad.
argimutil.
1 . argimutil. iz. (TE). Candelabro. Krisailluari eusteko hiru hankakua (ETNO). / Lanerako bankuan jartzen zan burdiñazko besua, puntan kandeliandako lekua ebana, gabeko biharrerako. /  "Armería. Brazo de hierro en persiana, que sostenía un candelero para el trabajo de noche" (TE, 153). Argi-mutilla jarrirak tornu aurrian, gaur berandura arte biharra ein biharko juat eta. / Argi-mutillari kandela barrixa ipiñixok, lehena erre dok-eta. / Zorixonian etorri zuan argi elektrikua, ze, lehen hemen ibiltzen giñuan iputargixak baiño argi gitxiago egitten eben argi-mutillekin. Ik. krisaillu.
2 . argimutil. iz. (JSM). Lámpara de aceite.
argindarrezko (argi-indarrezko). izlag. (NA). Eléctrico,-a. Argi-indarrez dabillena.
argiratu, argiratze ( argiratutze). da/du ad. (TE). Publicar; sacar/salir a la luz. Gertauta dittuan biharretatik, ez dau ezer ondiok argiratu. / Halakoren baten izango da lan hónek argiratutzia.
argittako [argitako]. iz. (TE). Colecta / limosna para el culto. Mezetan batzen dan dirua. Argittakua batu dabe. Ik. argittarako.
argittakua batu (argittarakua, argittakua bota). du ad. (TE). Pasar el cepillo, hacer la colecta [en misa]. "Pasar la colecta entre los fieles" (TE, 154). Argittakua batzera urten dabe. / Argittakua batu dabe. / Meza erdixan, argittarakua batzen zan.
argittakua bota. du ad. (TE). Dar dinero de colecta [en misa]. Mezatan eta elizkizunetan dirua emon (EEE). / "Contribuir al culto" (TE, 154). Ez zan ermittarik nun argittakua botako ez ebanik.
argittarako [argitarako]. iz. (TE). Colecta / limosna para el culto. Mezetan batzen dan dirua./ "Limosna para el culto, que se recoge durante la misa" (TE, 154). Meza erdixan, argittarakua batzen zan. Ik. argittako.
argittasun.
1 . argittasun [argitasun]. iz. (TE). Claridad, luz. Nundik datorkigu argittasun hau?
2 . argittasun [argitasun]. iz. (TE). Entendimiento, inteligencia, razón. Jaungoikuak emon zetsan argittasuna gizonari bere billa izateko.
argittu, argitze [argitu].
1 . argittu, argitze [argitu]. da ad. (TE). Aparecer, presentarse. Argittu da guk espero genduana. / Mesias argitzian zain ziranak... Ik. agertu, aurkittu.  Esangura honekin agertu gehixago erabiltzen da.
2 . argittu, argitze [argitu]. da/du ad. (TE). Aclarar, esclarecer un asunto. Urte askora argittu zan heriotza haren autua. / Juezak argittu dau zein dan pekatarixa. / Argitzia gura eban zer izan zan euren artian. / Gorde biharreko sekretua emaztiari argittu aurretik. (Ibilt 485).
3 . argittu, argitze [argitu]. du ad. (TE). Despejar, mejorar el tiempo. Eguardi aldera argittu dau egualdixa.
4 . argittu, argitze [argitu]. da/du ad. (TE). Amanecer, despuntar el día. Neguan belu izaten da argitzia. Ik. eguna zabaldu, eguna argittu.
argiuna [argiune]. iz. (TE). Momento de claridad, escampado. Egun guztian ez dau argiuna bat eiñ; atertu bako eurixak izan dittugu.
argizai (argizari) [argizari].
1 . argizai (argizari) [argizari]. iz. (TE). Cera fúnebre, litúrgica. "La cera que se enciende por los muertos en la sepultura simbólica de la iglesia durante el año que sigue al deceso" (TE, 153). Gure aitta hil zanian, urte guztirako beste argizai ekarri zeskuen auzokuak. Ik. manta, olata, gurrutxel, asiento.
2 . argizai [argizari]. iz. (TE). Cera. Eskolakuak giñanian, milla irudi eitten genduzen argizaixakin. / Luak hartu zittuanian eta kandelak amaittu argizaixa, eta gela dana illundu zanian. (Ibilt 467).
ari izan. da ad. (TE). Ocuparse en. Baserrixan urtietan ari izanak ez detsa asko balio izan.  Jarduna aitzen emoteko erabiltzen da beste hizkera batzuetan baiña gaur egunian Eibarko euskera jatorrian ez da hori erabiltzen, jardun baiño. Balixo modala dauka, frekuentatibo erakua.
ariapotzu. iz. (ETNO). Pozo lleno de tierra corrida con la lluvia. Eurixak bidietan behera dakazen lurrak hartzen daben lekua, apropozkua.
Arikitta (Arikitxa, Arikita) [Arexita]. b. iz. (TE). Arikitxa (caserío). Arrate ballekua da. Arikitta, Arrate ballian. / Arikita, Zengotita, Artaita.  Gaur egunian, danak darabixe Arikitxa formia.
arima (anima).
1 . arima (anima). iz. (TE). Alma. Zer balio detsa gizonari mundu guztia irabaztia, bere animian kalterako bada? (Mat. 16. 26). / Korputza buztiñakin eindakua, arimia Jaungoikuan barrutiko arnasiagaz biztutakua.
2 . arima. iz. (TE). Alma del purgatorio, ánima. Gaur arimak ataratzen dira. / Arimentzako limosnia.
3 . arima (anima). iz. (ETNO). ánima de cañón; interior de cañón. Armagintzako berbia da. Kañoian barrua. Zilindrikua izan leike luzera guztian, edo kañoi punta xokboradun edo txokeduna (choke-bored). Ezkerreko kañoiak eskumakuak baiño xokbora bizixagua izaten dau. Eskumakuan arimia zilindrikua izaten da gehixenetan. Ik. txoke, xokbora.
arimiak urten. esap. (TE). Salir el alma del cuerpo. Umetan, zauriren bateko odolakin batera arimiak urten zeikiala uste izaten genduan. / "Cuando la sangre acudía a la herida, temíamos un momento posible en que el alma se saliera por allí" (TE, 155). Lotu deigun atzaparrori, arimiak ez deizun bertatik urten ein dozun zaurixakin.  Esakera moduan erabiltzen da.
arimian salto. iz. (ETNO). Branle, baile en corro en Cuaresma; juego al corro . Garizuman txirringan egitten zan jokua. Katibua erdixan ipintzen zan, begixak tapauta. Harek harrapatzen zebana hurreguan barrura. Alkarri helduta kantatzen genduan: "Arimian salto. Herria bajo. Aizerixa. Ni miel. Parajian, parajian. Nontzat? Nontzat? Harrapatzen dabenak berarentzako". Hori Garizuman eitten zan; hori txirringia deitzen zan. Erdixan egoten zana, erdixan begixak tapauta, eta harek harrapatzen dabena, ha barrura gero!. Ik. txilindruan.
arin.
1 . arin. adlag. (TE). Rápidamente, velozmente ; a (toda) prisa. Ibilli zaittez ariñ, ordua etorri bihar jatzu eta. / Ameriketan izan arren, ariñ agertu da. Ik. aguro, azkar, bizkor, laster, bizkor.
2 . arin. izond. (TE). Ligero,-a, liviano,-a ; de poco peso. Labari harek ogixa harrua baiña ariña eitten eban.
3 . arin. izond. (TE). Irreflexivo,-a, ligero,-a; inconstante, informal. Ez asko fixau haregaz, ariña danetik. / Kontuz horrekin, hori ariña da eta.
arin asko. adlag. (TE). Bien pronto, muy rápido. Gradu superlatibuan dago, goi maillia aitzen emoten dau. Hori entzun ebanian, ariñ asko etorri zan. Ik. bizkor asko.
arin-arin. adlag. (TE). Corriendo, a todo correr; deprisa. Ariñ-arin soluan behera goiazela, jausi egin nintzan.
arin-bihar. iz. (TE). Prisa. Joxek darabill arin-biharra! ipurdixa galdu biharrian doia. / Don Pedro Zelaia beti arin-biharrian ikusten genduan kalian. Ik. prixa.
arindu, arintze (arindutze).
1 . arindu, arintze ( arindutze). du ad. (TE). Aligerar, hacer ligero o menos pesado; quitar carga. Kargia kendu. Lapurrak bidera urten eta arindu eben zeroian diru guztietatik. / Eta ontzixa arindutzia bihar izan eben, garaua itsasora botata. / Eta itsaso txarrak hartuta, hurrengo egunian eiñ eben ontzixa arintzia (Egiñak, 27. 18). Ik. agurotu, azkartu, lijertu.
2 . arindu, arintze ( arindutze). da/du ad. (TE). Aliviar, atenuar, suavizar. Larrittasuna, arduria, kezkia kendu edo gitxittu. Arindu naiz neukan ardura haundi batetik. / Erremedixo ha emon eta gaixua arindutzia, bat izan zan dana.
arinka. adlag. (TE). Apresuradamente, corriendo, a todo correr, deprisa. Arinka heldu zan, belutu baiño lehen. / Estuasunian, deittu bihar izan zetsan, arinka baten, Nafarruako erregiñan botikarixo nausi lehelenari. (Ibilt 473).
Ariño. l. iz. (TE). Ariño (lugar). Galdaramiño, Lomiño, Ariño, Kamiño...
arintasun.
1 . arintasun. iz. (TE). Velocidad. Argixan arintasuna, izan laikian haundiña.
2 . arintasun. iz. (TE). Ligereza, liviandad. Gasan arintasunak jasotzen dau globua, haixia astunagua danetik.
3 . arintasun. iz. (TE). Flexibilidad, ligereza. Goizetan arintasun haundixagaz sentitzen naiz.
4 . arintasun. iz. (TE). Alivio, descanso. Hau da arintasuna gaurkua, izan dittugun barrixekin!