albata [albate]. iz. (TE). Compuerta. Kanal edo ubide bat ixteko edo ura erregulatzeko atia (ETNO). "Compuerta en los aprovechamientos de aguas" (TE, 123).
Guenengotik Isasira etortzen zan albatia jasotzera. / Maltzako indar-etxian albatia zabaldu dabe presia husteko; itxuria danez, garbitzeko asmua dake. / Zeru gaiñeko albatak. (Ibilt 367).
Ik. andapara, azelin, errotarri, kunbo, osin. Albizuri. b. iz. (TE). Albizuri (caserío). Andrakume eder ha Albizurikua zan. / Agiñan dagok Albizuri basarrixa. Bueno, oin behia jota dagok, baiña hantxe dagok, Usartzatik behera, bide ertzian. albo. Ik. aldamen. albo-herri. iz. (AS). Pueblo vecino; pueblo circundante; municipio vecino. Normalian pluralian.
albo-karga. iz. (OEH). Carga de costado; (fig) borrachera. Domeka gabe baten "Artobero" zerbait edanda, "albo-kargiakin", Kontseju osterutz juan zan. (Zirik 80).
albokargia euki (albo-kargiakin juan / egon). esap. (EEE). Andar borracho, haciendo eses. "Mozkorraren mozkorraz balantzaka, jausi beharrean, ibili" (EEE, 18).
Jaixetan, gabera orduko sarri azaltzen zan albo-kargiakin gorputzari eutsi eziñik. albora egin. da/du ad. (TE). Apartar(se), hacer(se) a un lado. Albora eizu, mesedez, burdixa igaro arte. / Ezkerreko hormiak albora ein dau eta laster da lurrera. Ik. alboratu. albohagin (albagin). iz. (TE). Muela. Albuetako hagin bakotxa.
Zirri eta zirri, kili-kolatu eban albagiña. / Albohagiña miñez daukat. / Erpoi eta albagiñ zorrozdun odolzalien aurka. (Ibilt 243).
Ik. betagin, hagin, hortz. Gitxi samar bada be, erabiltzen da ondiokan.
albokeran. adlag. (Tr). De perfil, de lado, de costado. Albotik ikusitta.
Albokeran bera zala pentsau dot, baiña ez neban asko uste hemen topatzerik. / Ez neukek zein zan esango albokeran ikusi juat-eta. / Ezin izan najetsan arpegirik ikusi albokeran jeuan-eta. alboko. iz. (TE). Vecino,-a. Albokua ikusi eziñik bizi zan gizajua. Ik. auzoko, inguruko. TEk diñuan letz, auzoko berbiak esangura zabalagua dauka alboko-k baiño. Albokua etxe bloke baten barrukua da, aldamenean bizi dana, ezker-eskuma edo; auzokua urriñagokua be izan leike.
alboratu, alboratze ( alboratutze). da/du ad. (TE). Apartar(se), hacer(se) a un lado. Alboratu ez bazan, trenak zapalduko eban. / Alboratizu lapiko hori. / Alboratutzia izan ez bazan sasoiz, galdua zan. / Ez zetsan ardura alboratzia. Ik. albora egin. alda-erdi. iz. (ETNO). Medio lado de la ubre de la vaca. Behixan errape erdi; titi bi. Erroibiak errapia osorik ez jok harrapatzen! Titi bat, hurrengo, bixak edo... alda-erdixa. Errapia erdittik partitzen dok, "derecha-izquierda". Bai. Baiña titixa galdu, igual, bat bakarrik eta bestiak igual normal beste hamar urtian be igual. aldaketa. iz. (NA). Cambio, variación, alteración. Behiñ Elgoibarrera ezkero asko aldatzen da berbia. Bai!, guk "biharra", Eibarren "biharra" esaten dana Elgoibarren "lana" esaten da, eta hortik hasitta gauza asko, e?! gauza asko zertzen da. Eta gero behin Bergarara... Bergan be oso diferente eitten da. Eta behiñ Ermutik behera pasatzen bazara, behin Zaldibar aldera ezkero, ero Etxebarrira juaten bazara be, aldaketa haundixa eitten dau. Ba! Ermuan ba, Ermuakin, antzeren haretxekin!. aldakor. izond. (TE). Inconstante, voluble, veleidoso,-a; vagabundo,-a. Beti izan zan ipurloka aldakorra, iñun iraun ezindakua. aldamen. Ik. albo. aldameneko. iz. (ETNO). Vecino,-a. Bizitza biko etxietan, albokua, aldekua.
Ik. auzo, aldeko, auzokourren. |
|