Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
Artola. adkor. (TE). Artola, apodo de obeso. "En nuestro tiempo sinónimo de obesidad, de una familia de obesos en Elgoibar" (TE, 173). Hamen bertan Artola, askia bere kontu daben ezkero!
arzara (artxara). iz. (ETNO). Comedero/pesebre para ovejas. Ardi-askak; ardixeri jana emoteko ziorrez edo adarrez egindako askia. Ik. aska, ganau-aska.
asaba. iz. (TE). Antepasado,-a. Gure asabak nundik agertu ziran hona ez da ondiok erabagi. Ik. arbaso, aurretiko.  Aurretiko gehixago erabiltzen da.
asaba-etxe. iz. (TE). Casa solar/solariega. Unzetatarren asaba-etxia zan Kontaderukua, Eibarren.
asaje. iz. (TE). Taba; tanto, a las tabas. Jolasian ibiltzeko bildots edo ardikixan hazurra. Ein ditturan asajiekin irabazi detsut. / Zenbat asaje ein dittuzu aldi honetan? Ik. apone, tortolos, tortolosetan egin.  Asaje berbia tortolosetan egitteruzkuan kantatzen da: "asaje bat, asaje bi...". "Apone bat, apone bi..." be kantatzen da.
asajietan egin. du ad. (TE). Jugar a las tabas. ILek azaltzen dau, detalle askokin zelan jokatzen zan: IL, 80-82. Prinzipalena: "Lau tortolosekin jokatzen zan. Lau tortolos eta trapuzko pelotatxo bat. Lau tortolosok esku batian hartu eta mahai gaiñera botatzen ziran, mahai gaiñera edo, lurrera (...) eta, bota ondoren, tortolosak edozein posturatan geratzen ziran lurrian. (...). Joku oso batek lau parte dittu; lehelenguak putzasajé izena dauka, bigarrenak bixák, hirugarrenak hirurák eta laugarren partiak erregeák" (IL, 81). Eskola neskatxak asajietan eitten eben tortolosekin, sartzeko ordura arte. Ik. apone, tortolos, tortolosetan egin.  Eibarren askoz gehixago erabiltzen da tortolosetan egin (ETNO).
asantzak. iz. (NA). Ruidos.
ase, asetze. da/du ad. (TE). Saciar(se), llenar(se), hartar(se). Nere biziko onduen ase naiz zure mahaixan. / Ez zan erreza jatun ha asetzia.
aseezindako. izlag. (TE). Insaciable. Aseeziña. Ase-ezindako diruzalia, madarikatua. Ik. ezindako.
asegarri. izond. (TE). Que sacia, que llena, que satisface. "Con referencia a alimentos, contentoso, que satisface" (TE, 177). Esnia eta morokilla, janari asegarrixa.
asekizun. iz. (TE). Abundancia de comida; comida abundante. Bazan asekizuna egun hartan, Marixan tabernan.
Asentzio (Asensio) [Asentsio]. iz. ber. (TE). Ascensión; día de la Ascensión. Asentzio jaixak Garizuma ostian egitten dira, eta Angiozarkuak famauak dira (Elgetakuak eta Bergarakuak halan esan eta idazten dabe), Ascensión-ekuak (nahi tta erdaldunak San Asensio / Ascensión esakeria sartu daben). Eguna berez eguena izaten da baiña domeketan egitten da jaixa han. Angiozarren daguan ermittian izena JSMek Azentsio eskribitzen dau (2000b, 142), erderazko berbiagaittik seguruena. HBan Asentsio. Asentzio egunian, Elgetan erromerixia. / Gaiñik gaiñ, Akondiatik Arratera, mendirik mendiko letañia juaten zan, Asensio bezperan.
asetasun. iz. (OEH). Saciedad; satisfacción; hartura. Baiña, barruko asetasunak edo garraztasunak esnatu eban Pernando. (Zirik 19).
Asia. l. iz. (TE). Asia. "Con acento prosódico en la primera a [Ásia]: el continente asiático" (TE, 177). Asian seguru gizonak eta Historixiak hasieria.  Mugagabian ez baiña singularrian homofonuak dira azia eta "Asia" Eibarren, [z] eta [s] soiñu bakarrakin esaten diralako, [asia]. Ezek apartatzekotan, azentuak, bata [ásia] eta bestia [asía].
asiento. iz. (ETNO). Sepultura; Lugar que tenía cada familia en la iglesia y representaba a la casa/caserío en el templo. Antxiña, herriko etxe bakotxak elixan euki izan daben hillobixa.  Gu benetako Eibartarrak gaittuk, bizi guztikuak. Guk asientua jakagu parrokixan gero!. / Entiarrua bixar da, baiña ez detse asientua dakan tokixan eingo; karmelitetan eingo detse. Ik. olata, gurrutxel.  Eibarren asientua esan izan jako; beste leku batzuetan sepulturia edo jarlekua
© Mª Carmen Hernandez
aska.
1 . aska. iz. (TE). Pesebre, artesa. Korta bateko askia haren kumia, Erregien Erregia izan arren. / Pentsua askara bota bihar da, ez lurrera. / Askak lehen egurrezkuak, tapekin. Lehen hau sukaldia, ez dok?. Ta hor ganau illaria bertan. Tapia ipintzen zuan, holan korritzekua. Ta askian gaiñian egoten zuan askaburua: ganbelak hantxe gordetzen zittuan. Tapia zabaldu ta jaten ebenian, ganbelia "tak!" bixamunerako edo illuntzirako. / Laugarren pisotik kalera jausi zan, beste bihargin batzuek masia eitten euazen askara. (Zirik 75). / Esr. Askiak darabil eskia... Ik. arzara, ganau-aska.
© Jaione Isazelaia
2 . aska. iz. (TE). Abrevadero, pilón de agua, alberca. Baratza erregadixatzeko askia zan han. / Ganauak ataiko askan dagoz eraten. / Porruak askan garbittu dittut. Ik. uraska.
3 . aska. iz. (ETNO). Canalón del tejado, pesebre de tejado. Teillatu ertzian ura kalera bajatzen laga biharrian, urak jaso eta arketara batzeko. Hau etxiau bi gaillurreko etxia dok eta barrura begira daren teillatu bixak hartzeko askia jakak. Ik. hodeixa, uraska.
Askia goixan egon / euki. Pesebre alto. "Se dice de donde dan poco de comer" (TE, 177). Morroi egon zan uezaban etxian, askia goixan.
askagain. iz. (ETNO). Espacio superior de los pesebres. Basarri batzuetako asken gaiñian tokitxo bat gelditzen dok, eta, ba, horixe dok askagaiña. Ontzixak lagatzeko-eta erabiltzen juagu. Ik. askaurre.
askai. iz. (NA). Parte de la cuadra en donde se tumba el ganado. Azkenian, esne dana askaixan behera juan zan.
© Jaione Isazelaia
askar. iz. (ETNO). Arce (Acer sp.). A! Bai, bai, bai. Askarra izaten da. Hori egoten da mendixan, bai. Baiña gora barik e? Goixan barik, hamen behian egoten da hori. "Akarra" ez, "askarra". Horrek etaratzen dau ixa lehelengo loria udabarrixan. Ik. astigar.  Biharbada azkar. AZ(Ermuan jasota), Izag-ek Oiñatin eta JMEk Bergaran (azkar). Gaur egun Eibarren ez dirudi larregi erabiltzen danik, batzuendako ezaguna dan arren.
askatasun. iz. (TE). Libertad. Ik. libertade.  Askatasun normal erabiltzen da Eibarren.
askatzaille (eskatzaille) [askatzaile]. iz. (TE). Libertador,-a; liberador,-a; salvador,-a. Simón Bolívar, Gollibarko jatorrikua, izan zan herri honen eskatzaillia.
askaurre. iz. (ETNO). Pasillo de cuadra; zona delantera de los pesebres. Kortan, ganau-asken aurreko lekua. Basarri zaharretan sukalde onduan dago sarri, eta karrajo lana egitten dau; gaur egunian, basarri gehixenetan kortian erdiko pasagunia da. Oin dala 10 urte inguru barriztau genduan basarrixa, baiña ordura arte ganau-askak hamentxe bertan eguazen, sukaldera begira. Oin hormia daguan tokixan? Ba hortxe eguan karrajua, askaurria. Oin konpletamente diferente dago, ezta? Baiña lehen askaurria hamentxe bertan, sukaldera begira. Ik. karrajo, askagain.